2024-05-02
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaNanuk-eko langileek manifestazioa burutuko dute Elorrion, enpresak bigarrenez negoziazio mahaia apurtu duelako

Nanuk-eko langileek manifestazioa burutuko dute Elorrion, enpresak bigarrenez negoziazio mahaia apurtu duelako

Atzo eguerdiko 13:00etan bilera egon zen Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, baina enpresa eta haren ordezkariak ez ziren azaldu ere egin. Hau da NANUK enpresako gatazkarekin enpresak apurtzen duen bigarren negoziazio mahaia. Lehena, irailean zehar, enpresaren bulegoetan bertan, Elorrion gertatu zen.

Ordukoan aurrera pausu garrantzitsuak egon ziren; batetik, langileek epaitegiko sententziari txaron ordez, %4ko soldata jaitsiera onartzea erabaki zuten, baldin eta 2016an enpresaren egoerak hobera eginez gero, diru hori itzultzen bazuen. Horretarako bilera espezifikoak egingo ziren itzulketaren epe eta nolakotasuna adosteko. Bestetik, enpresak paga eztra eta erdi zor die langileei, bileran aitortu egin zuen, hori zela zeukaten zor bakarra (ez gizarte segurantza, ez hornitzaile… ez beste inorekin) eta langileek, nahiz eta enpresak kitatu beharreko lehen zorra langileekikoa dela jakin, 15 hilabetetan ordaintzeko aukera eskaini zion enpresari, eta hilabeteren batean ordaintzeko arazoak baleude bilera bereziak egitea egoera aztertzeko. Hauek izan ziren irailean enpresarekin izandako bileretan lortutako aurre-akordioak. Hala ere, hitzarmenaren eta langile baten kaleratzearen gaia aztertzerakoan enpresak ateak parez pare itxi zituen. Gauzak horrela, irailaren 19an NANUKeko gerenteak “ez orain ez inoiz ez ziola Espainiar Erreformari uko egingo” esanaz mahaia apurtu zen.

Ordukoan ondorioa garbia zen, langileek berehala kobratu zezaketen paga extraren dirua modu ordenatuan ordaintzeko aukera eman zioten enpresari eta, gainera, borroka gabe, akordio batekin %4ko soldata jaitsiera tenporala onartu zuten. Baina enpresak urratsak eman beharreko bi puntuetara iristerakoan (enpresa hitzarmena eta kaleratuaren berronartzea) ezezko borobila jaso genuen.

Ordutik eta urriaren 10era arte, ez da inolako harremanik egon enpresarekin. Baina ostegun horretan, Eusko Jaurlaritzako bitartekariekin, Bilbon, berriro eseri ginen mahai inguruan. Bi aldeek, elkar ulertzeko eta negoziatzeko konpromisoa azalduz, balorazio positiboarekin atera ginen bileratik.

Astelehenean, urriak 14, 10 minutu eskasean, enpresa hitzarmena ia adostua gelditu zen, hilabete baino gehiagoko greba batekin harrigarria guztiontzat. Data bat konfirmatzea besterik ez zen falta. Hau da, beste aurre akordio bat genuen mahai gainean.

Beraz, aurre akordio guzti hauekin, aurrerapauso oso garrantzitsua eman genuela pentsatu genuen eta, benetan, gai korapilatsuenak konponduta zeudela; enpresak mahaian jarritako baldintza ekonomiko guztiak onartuta eta enpresa hitzarmena aurre adostuta zeuden.

Hala ere, enpresak greban parte hartzearren mendekuz kaleratutako langilearen puntuan arazoa sortu zen.
Enpresak, azken hilabetean mila aitzakia jarri ditu kaleratzea justifikatzeko. Kaleratzea inprozedentea izan da, inolako aurre abisurik gabe eta greba hasi baino 2 egun lehenago.

Negoziazioetan, enpresak “langile txarra” zela esan du, orain arte inolako kexarik eduki ez badu ere, “huts egiteak” zituela lanean, baina ez du inoiz abisu edo faltarik eduki… eta lan karga arrazoiak aipatu ordez, beste mila kontu mahai gaineratu dituzte. Zentzu horretan, adibiderik argiena, irailaren 12an, enpresaren abokatuak “ez da kaleratze diziplinarioa izan, kontratua bukatu zaio hori da guztia” (alde guztiek sinatutako aktan jasoa dago), GEZURRA! Ez zaio kontratua bukatu eta kaleratze gutuna eta bere kontratua dira horren adierazleak.

Mendekuzko kaleratzea izan arren, gatazka konponbidean jartzeko, gure aldetik egindako esfortzuak handiak izan dira, besteak beste, enpresak langileokin daukan zorraren heren bat barkatzea eskaini zaie. Kaleratuarekin emandako bidegabekeriarekin bukatzeko, bere lanpostua utzi eta enpresatik baja emateko prest dagoen jendea agertu da, hortaz, kaleratze traumatiko bat ekiditeko aukera eman dute. Grebalarion ahalegin guzti hauei erantzuna EZEZKOA izan da eta, are gehiago, negoziazioarekin jarraitzeko urriaren 16an eguerdiko 13:00ean Eusko Jaurlaritzan geneukan bilerara enpresa ez da agertu ere egin. LOTSAGARRIA!

Ez dugu borrokatzea erabaki duen lankide batekiko mendekuzko kaleratzerik onartuko. Negoziazioetan bi aldeek hartu-eman behar dute, eta hori da gertatu dena. Baina greba egitea erabaki duen langilea lanera bueltatu behar da, enpresaren esku dago, langileok mahai gainean jarritako eskaintza/aukera ezberdinak onartu edo gatazka bere horretan mantendu.

Guzti horregatik, urriaren 18an arratsaldeko 19:00etan Elorrioko Plazatik aterako den manifestazioan parte hartzera deitu nahi ditugu langile guztiak.

Nik GREBA egin badut, KALERATUA ni izan nintekeen!
Xagu lanera!

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalaren lawfarea salatzen dugu: espainiar poliziak Oscar Reina atxilotu du Iruñean, 2015eko adierazpen batzuengatik enpresa batek Sevillan jarritako salaketa baten epaiketaren data jakinarazteko

Maiatzaren Lehenaren karietara LABek Iruñean antolaturiko manifestazio eta ekitaldi nazionalean parte hartu eta hurrengo egunean, espainiar poliziako agenteak SAT sindikatu andaluziarraren bozeramaile Oscar Reinak ostatu hartu duen Iruñeko hotelean agertu dira eta atxilotuta eraman dute.
00:04:13

Sindikalismotik askapen nazionala eta soziala sustatzera goaz

Krisi ekosozialak alternatiba baduela berretsi eta enpleguaren, zaintzaren eta ondasunaren banaketaren alde egiteko garaia da, eta hala azpimarratu dugu gaur Anaitasunan, aldarrikapenerako ez ezik ospakizunerako ere tartea utzi duen Maiatzaren Lehen honetan.
00:02:19

Bazterketa sindikala gaindituta, aberastasunaren banaketa aldarrikatu du LABek Baionan

Urte luzez pairatutako bazterketa sindikala gaindituta, intersindikalarekin batera pankartan izan da LAB gaur Baionan, Maiatzaren Lehenean.