2026-10-02
HomeIndustriaMetalgintzaPatronalaren inmobilismoaren aurrean, mobilizazioak inoiz baino beharrezkoago jotzen ditu LABek negoziazioak desblokeatzeko

Patronalaren inmobilismoaren aurrean, mobilizazioak inoiz baino beharrezkoago jotzen ditu LABek negoziazioak desblokeatzeko

Gaurko bileran UGT eta CCOO proposamen bana aurkeztu badute ere, negoziazioak blokeo egoeran jarraitzen du, SEA ez baita milimetro bat ere mugitzen bere posiziotik. Proposamenok, ñabadurak ñabadura, LABek aurkeztu zuenaren puntuak jasotzen dituzte (soldata igoera, hitzarmenaren minimoen izaera, ultraktibitatea eta enpresen deskuelgeak, derrigorrezko arbitrajea alboratuz) baina gure ustez, hitzei buelta asko eman arren, SEA ez da mugituko negoziazio mahaian. Are gehiago, patronala behin eta berriro saiatzen da hitzarmenaren balizko desagerpena sindikatuoi leporatzen eta denbora pasa ahala gero eta negoziatzeko tarte txikiagoa daukatela diote, nortzuk eta 2 urtean inolako aurrera pausurik eman ez dutenak!

Gauzak horrela, LABen ustez inoiz baino beharrezkoagoa da mobilizazioa eta borroka negoziazioak desblokeatzeko. Ildo horretan, gogorarazi nahi dugu gure sindikatuak gaur bertan deialdi bat luzatu diela gainontzeko sindikatuei mobilizazio amankomunak adosteko, 3 herrialdetako metaleko hitzarmenen egoera ikusita. Horretarako, aste honetan bertan, beste sindikatuokin harremanetan jarriko gara eta espero dugu mobilizazio amankomunok posible izatea, langileok hala eskatzen digutelako. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

125 udal baino gehiagotako langile batzordeek bat egin dute EAEko udaletan urriaren 8ko greba deialdia babesteko aurkeztu dugun mozioarekin

Hamarnaka udal eta zerbitzu itxiko dira urriaren 8ko greba egunean. Izan ere, 125 langile batzordetik gora dira EUDELi eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE...

Salatzen dugu Bilboko Portuko amarratzaileen aurka kaleratzeak, zigorrak eta presioa darabiltzala enpresak

Enpresak berriz ere marra gorri bat zeharkatu du: beste ordezkari sindikal bat kaleratu du bere eginkizun sindikala betetzeagatik eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak defendatzeagatik. Enpresak mobilizatzen direnei eta lantaldearen alde aurpegia ematen dutenei ezarritako zigorren beste adibide bat da azken kaleratze hau.

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.