2026-09-21
HomeEkintza SindikalaNegoziazio Kolektiborako marko propioa orain!

Negoziazio Kolektiborako marko propioa orain!

Confebaskeko buru den Miguel Angel Lujuak iraganean akordio baten bidez gauzatzerik izan ez zen negoziazioarekin bat egin dezala eskatu dio LABi.

Ohar honen bidez, LABek honi buruz duen iritzia adierazi nahi du:

Lan erreformak heriotzera zigortu du negoziazio kolektiboaren eskubidea. Egoera hau dela-eta LABen iritzia ez da ezertan aldatu: negoziazio kolektiboaren berezko esparruaren alde egiten jarraitzen dugu, lan erreforma baztertzearen aldekoak gara eta lan harremanen berezko eredua sor dadin jarri nahi ditugu oinarriak.

Berezko esparru honek, besteak beste, oinarrizkoak diren bi arazo konpondu behar ditu:

• Negoziazio esparrua: gure esparrua gotortu behar dugu, probintziako hitzarmenak estatuko hitzarmenen aurka babestuz.
• Arauaren eraginkortasuna: negoziazio kolektiboak eutsi egin behar dio adostutako izaerari eta, hortaz, aldebikoa izan behar du. Enpresek ekonomiari, teknikari edota antolakuntzari loturiko arrazoietan oinarriturik ager daitezkeen egoera berriei egokitzeko duten beharrak ez dezake inondik inora justifika enpresak aipatu aldaketei ekiteko duen aldebakartasuna, ez eta, gauza bera dena, derrigorrezko arbitraje baten bidez alderdien nahia ordezkatzea.

CONFEBASKEK honi erantzuteko muturreraino eraman nahi izan du lan erreformaren erabilera. Ezarpenaren bidea egin du, nahi omen duten akordioarekin bateraezina den bidea.

CONFEBASKEK hautua egin behar du: lan erreforma ezarri ala negoziazio kolektiboaren berezko esparrua lortzeko akordioen alde egin. Diogun bezala, bi funtsezko korapilo horiek askatu behar ditu.

Orain arte bezala jarraitzea aukeratuko balute, langileentzat egoera latza izango da eta gatazka ziurtatua egongo da.

Donostian, 2013ko urtarrilaren 15ean 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.