2026-06-21
HomeEkintza SindikalaLABek enplegu galeraren aurkako harresia eraikitzea eta dagoen lana banatzea helburu izango...

LABek enplegu galeraren aurkako harresia eraikitzea eta dagoen lana banatzea helburu izango duen dinamika aurkeztu du Sakanan

LAB sindikatuak hurrengo hilabeteetan Sakanan aurrera aterako duen dinamika azaldu zuen ostiralean. Dinamika honen bi ardatzak aberastasunaren banaketa eta lanaren banaketa izango dira eta helburua enplegu galeraren aurkako harresia eraikitzea eta dagoen lana banatzea.

SAKANAko DINAMIKAREN AURKEZPENA

ABERASTASUNA ETA LANA BANATUZ, SAKANA BIZIRIK

«Eredu kapitalista krisian sartu zenetik gure eskualdeak aldaketa nabarmena bizi izan du. 708 langabetu izatetik 2008 urtean, 2012an 1775 langabetu izatera pasa gara.

Eskualdeak bizi izan duen eraldaketa honetan eman dira enpleguaren defentsarako borroka handienak. 2010. urtean lanuzte bat egon zen gure eskualdean, eskualdeak bizi duen egoera salatzen, UPNren eredu sozioekonomikoa salatzeko eta eskualdeko eragile sozial, sindikal eta politikoei konpromisoak exijitzeko.

Borroka hauen ondorioz mundu guztiak daki Sakandarroi UPNk inposatutako zigor politikak nora ekarri gaituen eta honek inposatutako eredu sozioekonomikoak porrot egin duela gure eskualdean.Horretaz gain kolore ezberdinetako agente politiko, sindikal eta sozialak mahai-inguru berera hurbiltzea eta akordio minimoetara iristea lortu da. Sakanarako garapena bultzatzeko tresna bat eratzea eta eskualdeko biztanleen beharretara egokituko den garapen eredua propioa eraikitzen hastea izan ziren adostutakoak.

Krisi urte gogor hauetan zehar ikasi dugu egungo egoera ez dela kasualitatea. Egungo egoera, UPNren gobernu ezberdinek Sakanan bultzatu duten eredu aldaketaren ondorio dela argi ikusi dugu. Nafarroako garapena zentralizatzeko apustuak eta Historikoki Nafarroak ekonomikoki izan dituen loturak apurtzeko autuak, euskaldunei beldur, eragin du Iruñeko periferian Nafarrok miserian egotea eta Sakana erabat desindustrializatuta. Gure eskualdean industria bultzatzeko apusturik gabe.

Gaur egun gehiago gara badakigunok ez digutela ezer oparituko eta gure eredu propioa eraiki beharko dugula UPNren gustukoa ez bada ere. Gure eredu propioa eraikitzen ari gara sakanan eta bide horretan iniziatiba ezberdinak sortu dira, Sakanako Krisi mahaia, Sakantzen sarea edo Sakanako Garapen Partzuergoa. Ekimen hauek orain arte babestu ditugu eta aurrerantzean ere babesteko asmoa dugu.

Gaur hemen, LAB sindikatuak hurrengo hilabeteetan aurrera aterako duen dinamika azaldu nahi du. Dinamika honen bi ardatzak aberastasunaren banaketa eta lanaren banaketa izango dira. Helburua enplegu galeraren aurkako harresia eraikitzea eta dagoen lana banatzea izango da.

Gure kalkuluen arabera orain arte egon diren urteko lan ordu kopuruaren igoera kenduta, gero eta gehiago sartzen ari diren ordu estrak ezabatuta edo sektore publikoan egiten ez diren ordezkapenak… 400 lanpostu baino gehiago sortu genitzake eskualdean.

Hurrengo hilabeteetan aurrera eramango dugun dinamikak bi fase aurreikusten ditu.

Lehenengo Fasea

Enpresetan bi mozio aurkeztuko ditugu.

Lehenengo mozioa enpresa batzordeetan eztabaidatzen ari da eta sindikatuak Euskal Herri mailan aurrera eramaten ari den dinamikaren baitan kokatzen da. Mozio honek helburu gisa du enpresetako eta sektoretako lan hitzarmenak defendatzea eta bestetik Sakanako enpresetan erreforma ez aplikatzeko konpromisoak exijitzen ditu.

Bigarren Mozioa hurrengo hilabeteetan aurrera eramango dugun dinamikaren hasiera izango da, dinamika honen leloa; ABERASTASUNA ETA LANA BANATUZ, SAKANA BIZIRIK. Lanaren banaketan zentratuko bada ere lana banatzeko aberastasuna banatzea premiazkoa dela aldarrikatuko dugu. Sektore pribatu zein publikoan egingo da eta instituzioak ere ukituko ditu, jada sakanan dugun enplegua banatzeko helburuarekin.

Lenego fasean, flexibilitatea, ordu estrak lanaldiaren luzatzea… bezalako neurriak errefusatzea izango da helburua, aldi berean enpresaz enpresa eta sektore publikoan diagnostiko bat egin nahi dugu egoeraren benetako dimentsioa ikusteko.

Diagnostikoa ere sektore publikoan eginen da.

Behin Sakanako diagnostikoa eginda, ratioen inguruan, ordu estrak… eta enpresa komiteen atxikimendua jasota. kontaktu erronda bat hasiko dugu eskualdeko eragile politiko, sindikal eta sozialekin eskualdean erantzun dinamika orokor bat gauzatzeari begira. Dinamika honek Sakanan dagoen lanaren banaketa du helburu. Dinamika honen baitan enpresa pribatuak, eta instituzioa interpelatu nahi ditugu. Beti ere helburu hauek defenditzen dituzten eragile sozial, sindikal eta politikoekin elkarlana bilatuz. Beraz, hurrengo hilabeteetan aberastasunaren eta lanaren banaketaren alde lan egin nahi duen ororekin lan egiteko prest azaltzen gara.

Altsasu, 2012ko abenduaren 14ean»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.