2026-08-12
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABeko emakume eta pentsionistek borrokan jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratu zuten

LABeko emakume eta pentsionistek borrokan jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratu zuten

Pasadan asteartean LABeko emakume heldu eta pentsionistak Basauriko Marienean hitzaldia egin zuten. Bertan, emakumeok urte luzeetan lan merkatu arautuan sartzeko egindako borroka ezberdinak mahaigaineratu zituzten. Gogoeta hauekin batera parte hartze hori emakumeon kasuan aukera eta eskubide berdintasunean ezin gauzatu izanagatik, egun emakume heldu eta pentsionista giza pairatzen ari diren ondorioak azaldu zituzten.

Bestetik, hainbat kasuetan sistema patriarkalak ezarri dizkien mugen ondorioz lan merkatu arautuan parte hartu ezin izan dutenak, bereziki zaintza lanak beraien gain egon direlako, pentsio miserableekin bizitzera kondenatuak daudela edo eta pentsio eskubidea ukatua dutela.

Errealitate honen ondorioz, emakume heldu eta pentsionisten artean pobrezia eta bazterketa soziala gehiago edatzen ari da. Eta besteak beste, arrazoi honengatik kolektibo honetan indarkeria sexista egoerak pairatzeko arriskuak bikoizten ari da eta hauetatik ateratzeko zailtasunak areagotu.

Halere zerbait garbi geratu bazen, zera da, emakumeok borroka asko egin dugula eta jarraitzen dugula egiten gure askatasun bide horretan, independentzia ekonomikoa eskuratzeko, bizi baldintzak hobetzeko, prekarietateren kontrako lanean… eta orain krisialdiaren aitzaki pean, inposatzen ari dizkiguten neurri atzerakoi eta basati hauen bitartez lorturiko eskubideak galtzeko arriskuen aurrean, atzera pauso bat ere ez onartzeko prest ez gaudela eta borrokan jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratu zuten.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...