2026-08-23
HomeIndustriaPapergintzaAurre-akordioa Gipuzkoako pasta, papera eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazioan

Aurre-akordioa Gipuzkoako pasta, papera eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazioan

Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoiaren Hitzarmen Kolektiboaren Mahai negoziatzaileak 13 bilera burutu ditu, eta hauen ondoren, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta ADEGI enpresarien elkarteak aurre-akordio batera iritsi ginen atzo. Aurre-akordio hau enpresa bakoitzeko asanbladetan berretsi beharko da datozen egunetan.

LABetik akordio ona dela deritzogu. Batetik, KPIaren erreferentziari eutsiz, soldaten igoera planteatzen du indarrean dagoen hiru urteetarako, eta bestetik eta batez ere, soldaten deskuelge baten aurrean langileen eta enpresaren arteko akordioaren beharra arautu, 2017ra arte ultra aktibitatea eman eta Batzorde Paritarioaren ordenazio bat jasotzen ditu. Soldata eta eskubide laboraletan ona zen hitzarmena hobetu da.

Negoziazio honek langileen kolektibo batentzako oinarrizko baldintzak arautzen dituen hitzarmen sektoriala tresna baliozko eta beharrezkoa dela erakusten du. Honela, borondatea baldin badago, enpresako langileei eta enpresari egonkortasuna emango dioten akordio garrantzitsuetara heldu ahal dela ikusten da, patronalak lan erreformak ezartzea eta inposizioa aukeratzen dituenean gertatzen denaren guztiz kontra. Azken bide honek gatazkara garamatza.

Argi geratzen da Euskal Herrian lan harremanen eredu propioan sakondu daitekeela, eskubide laboraletan eta akordioan oinarritua. ADEGIk zein patronalak orokorrean asko dute ikasteko negoziazio honetaz, forman zein edukietan.

Euskal Herrian, 2012ko azaroaren 16an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...