2024-04-29
HomeEtxe kaleratzeakManifestazioa azaroaren 17an etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka eta bizileku duina izateko...

Manifestazioa azaroaren 17an etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka eta bizileku duina izateko eskubidearen alde

Euskal sindikatu eta hamarnaka eragile sozialek etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka eta bizileku duina izateko eskubidearen alde antolatu duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Manifestazioa datorren larunbatean izango da, azaroak 17, eta 17:30etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotzetik.

Euskal sindikatu eta eragile sozialeen irakurketa

ETXE-HUSTEEN ETA MURRIZKETA SOZIALEN AURKA.
BIZILEKU DUINA IZATEKO ESKUBIDEAREN ALDE

«Etxebizitzaren inguruko arazoen adierazpenik larrienetakoa da gertatzen ari den etxe-huste kasuen itxuragabeko hazkundea, eta honekin batera etxea bankuek kentzen dieten pertsona eta familien kopurua. Etxetik botatzen duten jendearen egoera latza da. Gehienetan, etxea galtzeaz gainera bankuarekin zor handia izaten jarraitzen dute. Izan ere, etxebizitza enkantean ateratzean, tasatuta zegoen prezioz azpitik saltzen da, eta honi gehitu egin behar zaizkio interes altuak eta ordaintzen ez den kasuetan finantza-erakundeek ezartzen dituzten baldintza basatiak. Ondorioz, pertsona eta familia hauek etxerik gabe geratzen dira eta hipotekaren zati bat ordaindu beharrean.

Botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean.

Sistemaren oinarria etxea erostea eta berria eraikitzea izan da, ez alokairu publikoa eta hutsik zeuden bizitzak erabiltzea; azken urteotan horren emaitza “jabego birtuala” izan da: enplegua suntsitu eta eskubide laboralak zein gizarte-babesa galtzen ari direlarik, egungo egoerara iritsi gara. Gainera, erakundeek etxebizitzari dagokionez murriztera jo dute: aurrekontu publikoak eta gizarte-prestazioak moztu eta protagonismo osoa eman diete herritarren beharrizanen kontura negozioa egiten duten erakundeei.

Izurri sozial hau amai arazi beharra dago. Arazo larriok ikusirik, honakoa galdegiten dugu:

• Pertsona guztiek bizileku duina izateko duten eskubidea aitortzea; eskubide hau benetan gauzatzeko aukera ahalbidetu behar da.

• Etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea. Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik.

• Etxe-husterik ez dadila gauzatu. Etxebizitza Publikoaren Erakunde bat sortu beharra dago; hipotekapean daudenek honen esku utziko lukete etxea, bertan bizitzen jarraitu ahalko luketeelarik, beren egoerari moldatutako alokairu sozial bat ordainduta.

• Diru publikoa zuzenean alokairu sozialerako etxebizitza publikoa sustatzeko erabili behar da, horrela baliabide publikoak behar bezala erabiltzen direla bermatuz. Halaber, lurzoruaren kudeaketak gizartearen kontrolpean egon behar du, interes sozialaren arabera erabiliko dela ziurtatzeko.

Botere publikoei exijitzen diegu arazoa konpontzeko beharrezko neurriak har ditzatela. Nazkatuta gaude ustezko “kontsentsu handi” horiek aldarrikatzen entzuteaz, egoera inondik ere aldatzeko ez baitute balio.

Horrenbestez, dei egiten dugu datorren larunbatean, azaroak 17, arratsaldeko 17.30ean Bilboko Jesusen Bihotzaren plazatik abiatuko den manifestaziora: “Etxe-husteen eta murrizketa sozialen aurka. Bizileku duin bat izateko eskubidearen alde”.

Eragile sozialak: AHT gelditu! elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao La Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada – Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivo de parados de Iruñerria, Danok lan, Deshazkundea, Eguzki, Ekologistak Martxan , Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Ezkerretik Bilduz, Gazte Abertzaleak, Gazteak Alternatiba, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Iratzarri, Komite Internazionalistak, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria,Urtxintxa Eskola, Zazpigarren Alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

Bilbon, 2012ko azaroaren 13an»

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok Gizardatzi eta Geroani eskatzen diegu alde batera utz dezatela 2022az geroztik sektorea hitzarmenik gabe egotera daraman jarrera boikotatzailea

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok 2022. urteaz geroztik hitzarmenik gabe gaude, eta zortzi greba-egun baino gehiago egin ditugu, baita mobilizazio ezberdinak zein barau egunak ere, egiten dugun lana aintzat hartuko duen hitzarmen bat lortzeko helburuarekin.

CAFeko amiantoaren auzian lan osasuna bermatzeko urratsak eskatu ditugu

Lan Osasunaren Eguna pasa berri den honetan, CAF lantegiko beharginek agerraldia egin dute, gaiarekin zerikusi zuzena duen kontu bati buruzko argibideak emateko: amiantoa.

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.