2025-12-17
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea2012ko bostgarren hildakoa lan istripuen ondorioz

2012ko bostgarren hildakoa lan istripuen ondorioz

Otsailaren 14an izandako lan istripuaren ondorioz, Zanbranako (Araba) TXULATO ELKARTE KOOPERATIBAko 41 urteko langile bat hil zen. LAB sindikatuak lehenik eta behin bere familiari, lagunei eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die.
Istripua eguerdiko 14:00ak aldera gertatu zen, langilea traktore bati lotutako pala baten gainean zegoen, hura adreiluzko horma bat eraisteko lanetan ari zen bitartean. Barru aldetik hormaren oina zulatzerakoan, horma langilearen gainera erori zen eta horma eta pala ontziaren artean harrapatuta geratu zen.

LAB sindikatutik zalantzan jarri behar ditugu istripu honen inguruan egin diren hainbat adierazpen:

Lehenik eta behin langilea traktoreari lotutako pala baten gainean zegoen eta argi dago bera bakarrik ezin izan zela pala gainera igo, norbaitek lagundu behar izan zion. Era berean, oso ohikoa da eguraldi txarra dela eta, betiko lanak ezin direnean egin, beste lan mota batzuk egiteko joera izatea. Argi dago ere, egiten ari zen lana obra handi bat zela, enpresak ez zuela obra mota hura egiteko beharrezko baimenik, ez eta segurtasun eta osasun ikerketarik ere. Beraz, ez zuen inolako prebentzio neurririk.
Eta argi dago, halaber, langilea nekazari peoia zela, ez eraikuntzako peoia. Beraz, ez zuen inolako prestakuntza espezifikorik istripua izan zueneko lanak burutzeko.

Salatu behar dugu kasu honetan ere lan istripuaren errua biktimari leporatu nahi izan diotela. Hau da, eguraldi txarra dela eta, kooperatibak lanordu horiek erabiltzen ditu beharrezko baimenik, prestakuntzarik eta informaziorik gabe beste lan mota batzuk egiteko. Eta istripua gertatu ondoren enpresak egin duen lehenengo gauza da hildako langilea errudun izendatzea.

Gertakizun hau onartezina da eta horregatik, azken lan istripu honen arrazoiak ondo ikertzea eta honen inguruan dauden erantzukizun guztiak argitzea eskatzen dugu.

 

Gasteizen, 2012ko otsailaren 15ean

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...