2026-10-30

Rafa etxera!

7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko preso eta iheslarien etxeratzea.

Euskal herritarrok behar dugun aldaketa soziala eta ekonomikoa gauzatzeko burujabetza prozesua abiatzea ezinbestekoa da. Erabakiak herritarren esku egotea da egoera iraultzeko bide bakarra. Burujabetza lortzeko, gainera, inoren baimenaren zain egon gabe Euskal Herria martxan jartzean dago giltza. Baina honelako prozesu batean bada bazterrean geratu ezin den afera bat, presoena. LABek uste du euskal preso eta iheslarien aldeko borrokan urrats berriak eman behar direla, bai herri bezala, bai sindikatuetatik eta baita langile bakoitzak ere. 

Gai hau sindikatuaren ardatz nagusietariko bat izango da kurtso honetan, agendaren erdigunera ekarriko dugu. Gaur, Bateragune auziko kideak atxilotu zituztela 7 urte bete diren honetan, Rafa etxera ekartzeko aldarria atera dugu kalera. Hau ez da izango aste honetako hitzordu bakarra, agenda betea datorkigu. Hiri eta herrietan egingo diren hamaika ekimenen artean azpimarratuko dugu larunbatean, urriak 15, Sarek deituta larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea eskatzeko manifestazioa egingo dugula Donostian eta urriaren 16an LABeko ordezkaritza bat Santoñara joango dela Rafa bisitatzera. 

GASTEIZ AIARA
 DURANGO 

BILBO 
ALTSASU GROS

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....