2026-06-22
HomeEkintza SindikalaUrruñako heriotzak agerian uzten ditu langile migranteek jasaten dituzten muturreko prekaritate egoerak

Urruñako heriotzak agerian uzten ditu langile migranteek jasaten dituzten muturreko prekaritate egoerak

Gaur Urruñan lan istripuz hil den 50 urteko langileak I.D. izena zuen, Boli Kostakoa zen jatorriz, eta bi seme-alabaren aita. Bi seme-alaba horiek, emaztearekin batera, Afrikako herrialdean bizi dira. I.D. 2019an etorkizun hobe baten bila iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Harrezkero, hainbat lan egin zituen, batez ere ABLEen bidez, beti prekaritatean murgilduta. Egun, eraikuntzan ari zen lanean eta gidatzen ari zen hondeamakina, antza denez, irauli egin da eta langilea harrapatu du bere heriotza eraginez. Urte hasieratik 34 laneko heriotza izan dira Euskal Herrian, horietatik 3 Ipar Euskal Herrian.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi die senide, lagun, lankide eta Boli Kostako komunitateari.

Lan-istripuak saihets daitezke, eta agerikoa da kasu honetan ere segurtasun-neurriek huts egin dutela hondeamakina iraultzean; LABek istripuaren inguruko ikerketa zorrotza eskatzen du, eta egon daitezkeen erantzukizunak argitzea.

Nolanahi ere, argi dago langile etorkinak kolektibo kaltebera direla, eta, kasu askotan, beren segurtasuna arriskuan jartzen duten lan-baldintza prekarioetan lan egitea onartu behar izaten dute.

LAB sindikatua Ipar Euskal Herriko hainbat sindikaturekin harremanetan jarriko da lan-istripu honi erantzuteko.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Ez da aukera bat Enplegu Publikoaren Legearen moldaketaren eztabaidan orain arte bezala jarraitzea

Euskararen normalizazioan aurrera egiteko aste erabakigarri honetan, EAJri exijitzen diogu negoziazioari bide emateko eta euskal gehiengo sindikalaren aldarrikapenak lege moldaketan txertatzeko. Eusko Legebiltzarrean eztabaidagai dagoen...

Aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea mehatxatzen dituzten dekretuen aurrean, elkarrizketa exijitu diogu Bizkaiko Foru Aldundiari

Aniztasun funtzionalaren sektoreko LABeko delegatuek eta dekretuek eragiten dieten familiek esku-hartze publiko bat egin dute Batzar Nagusietan, eta 2026ko apirilaren 1ean onartutako Foru Dekretuen eragina aztertu dute.

75 ekarpen egin dizkiogu Nafarroako Unibertsitate Sistemaren Foru Lege Aurreproiektuari sistema publiko, propio eta euskaldunago bat bultzatzeko

Era berean, Euskal Herriko gainerako unibertsitateekin lankidetza handiagoa izango duen unibertsitate-sistema propioaren eskumenak indartzea proposatu dugu. Joan den ekainaren 12an amaitu zen Nafarroako Unibertsitate Sistemaren...