2026-03-19
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaUrriaren 5ean “Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen III Asanblada Nazionala” izango...

Urriaren 5ean “Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen III Asanblada Nazionala” izango da Donostian

III. Asanblada Nazionalaren helburu nagusia Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren zirriborroa onartzea da eta helburu honekin Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kideok dei egiten diegu prozesu honetan interesa duten antolakunde sozial guztiei datorren urriaren 5eko Asanbladan parte hartzera. 

Gogoratu beharra dago prozesu hau duela hainbat hilabete hasi zela. Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikaleko hainbat taldek erabaki zuen aurre egin behar zitzaiola gure herrian pairatzen ari garen inposizioari, eskubide sozialak galtzeko zorian jartzen baikaitu, eta egoera errotik aldatu beharrekoa zela: langabezia, etxe-kaleratzeak, erreforma laborala, osasunerako eskubidea zalantzan jartzea, prestazio sozialen murrizketa…

Ekimen honen oinarrian konbikzio indartsu bat dago: gauzak bestela egin daitezke, egin behar dira, eta ezinbestekoa da ekintza politiko-instituzionalaren lehentasunak aldatzea: Garrantzia handiagoa eman behar zaie pertsonei eta hauen interesei, merkatuari baino, eta lanari, kapitalaren interesei baino.

Oinarri hauek finkatuta, eta ardura hori hartuta, prozesuari joan den maiatzaren 25ean ekin zitzaion Eibarren. Han eratu zen Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen Asanblada Nazionala, bere ardatza “Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutun” bat egiteko urgentzia eta beharra zelarik.

Gutunak bi helburu ditu: gure ekonomia eta baliabideak euskal herritarren zerbitzura jartzea, eta berton bizi diren pertsona orok bizimodu duina izateko aukera bermatzea, oinarrizko eskubide sozialak aitortu eta gauzatuaz.

Gutunaren zirriborroa idazteko Asanblada berak Talde Sustatzaile bat izendatu zuen, parte hartzen duten antolakundeetako hamalau pertsonekin.

Zirriborroa amaituta, urriaren 5eko Asanblada aurkeztuko da, onartze aldera. Gero eztabaida prozesu zabal eta ireki bat hasiko da, lurralde mailan (herri eta eskualdeetan) zein maila sektorialean. Eztabaida parte hartze eta inplikazio pertsonal, sozial eta sindikalean oinarrituko da, eta hortik aterako da behin betiko Gutun Sozialaren idatzia, zeinaren mamia Euskal Herrian bizi garen guztion gehiengoaren sentipenak eta interesak izango baitira.

Gure asmoa da eztabaida prozesu honen buruan herri-harresi bat eraikitzea, botere ekonomikoak gehiengo sozialari egiten dizkion erasoak geldiarazteko, eta Gutun Sozial hau tresna bihurtzea, batetik exijitzen dugun alternatibaren inguruan indarrak biltzeko, eta bestetik, herri honetako borroka gaitasuna bateratzeko, Euskal Herrian benetako aldaketa sozial eta politikoa iristeraino.

Helburu hauekin dei egiten diegu prozesu honetan interesa duten antolakunde sozial guztiei datorren urriaren 5eko Asanbladan parte hartzera.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.