2026-10-17
HomeJai inposaturik ez!Urriak 25: planto egin eta burujabetza eskatzeko eguna

Urriak 25: planto egin eta burujabetza eskatzeko eguna

LAB sindikatuarentzat, bihar urriak 25, lan eguna izango da, urriaren 12an egin genuen bezala eta abenduaren 6an eginen dugun legez. Data hauek Konstituzioa, Hispanitatea eta Gernikako Estatutua ospatzera behartzen gaituzte. Hiru elementu hauek bat egiten dute Euskal Herriari izan nahi duena erabakitzeko bidea ixteko orduan.

Gernikako Estatutua eta haren kudeatzaileak ez dira gauza izan euskal langileen beharrei erantzuteko. Ba al da ospatzekorik, Estatutuak egungo egoerari aurre egiteko beharrezkoak ditugun burujabetza politikoa eta ekonomikoa ekarri ez dituenean? Ba al da ospatzekorik Estatutu honek gure babes soziala eta lan harremanetarako euskal esparrua galarazi dituenean?

Beraz, testuinguru honetan, botere finantzieroen aldeko politika neoliberalak, aurrekontuen kontrola eta murrizketak, zentralismo politikoa eta ekonomikoa nagusi direnean, jaien egutegien inposaketa ere errefusatu beharra daukagu. Erabaki hauek guztiek ez dute zer ikusirik gure herriaren gehiengoaren nahi eta beharrekin. Gure herria ukatzen duen jai-egutegiaren aurrean eta gure herriari desberdintasunak eta sufrimendua ekartzen dizkioten politika antisozialen aurrean, planto egin eta burujabetza eskatzea tokatzen zaigu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...