2026-10-17
HomeIndustriaMetalgintzaLABek ez du onartuko inposaketa, beldur eta mehatxuan oinarritutako lan harreman eta...

LABek ez du onartuko inposaketa, beldur eta mehatxuan oinarritutako lan harreman eta negoziazio eredurik


LABeko ordezkarien prentsaurrekoa.

Gaur, Arcelor Mittalek Gipuzkoan dituen 3 lan zentroetako —Olaberria, Bergara eta Zumarraga— LABeko ordezkariek lan zentro horietan zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren aurrean hartu duen jarrera publikoki baloratu eta salatu dute.

Arcelor Mittal enpresako LABeko ordezkariek eskainitako prentsaurrearen edukiak
LAB sindikatuak ez du onartuko inposaketa, beldur eta mehatxuan oinarritutako lan harreman eta negoziazio eredurik

«Arcelor Mittalek Gipuzkoako lan zentroetan inposaketa eta mehatxuak erabiliz ekin dio negoziazio kolektiboari. Eta horretarako, beharrezkoa izango balitz, inongo lotsarik gabe, lan erreforma aplikatuko dutela mehatxu egin digute. Lehenik aurtengo urterako hitzartuta zegoena ez betetzearekin mehatxatu gintuzten eta orain, denbora laburrean beren eskaerak jasoko dituen akordio batetara iritsiko ez bagina, lan erreformak ematen dizkien aukerak indarrez inposatuko dizkigutela adierazi digute.

Adostasuna bilatzen dutela dioten arren, euren proposamenean justu kontrakoa bilatzen ari direla dirudi. Honela, langileen soldatak (honi dagozkion gastu zuzenak zein zeharkakoak) %34 jeitsi nahi dituzte, 2015 urte arte soldatak izoztu egin nahi dituzte, 96 lan ordu gehiago (12 lan egun gehiago) ezarri, aintzinatasuna ezabatu eta beste hainbat eskubide galbidean jarri. Egindako proposamena, beraz, Estatu mailako akordio markopean dauden lan zentroei luzatutakoa baino proposamen askoz atzerakoiagoa da.

Hori guztia, Enpresa Batzordeari planteatzen dituzten neurrien gutxieneko beharrak jasotzen dituen inongo dokumenturik aurkeztu gabe.

Zuzendaritzak aurkeztutako eszenatoki honen aurrean, hiru lan zentrotako LABeko ordezkaritzak bere jarrera argi utzi nahi du:

1.- LABek ez du inposaketa, beldur eta mehatxuan oinarritutako lan harreman eta negoziazio eredurik onartuko. Bakarrik elkarrizketan eta elkarren arteko errespetuan oinarritzen den negoziazio bat onartu eta uler dezakegu.

2.- LABek ez ditu lan zentroen benetako egoera justifikatzen eta dokumentatzen ez dituzten eskaerak negoziatuko.

3.- LABek, beraz, zuzendaritzak bere horretan jarraitzen badu gainontzeko sindikatuei erantzun bateratu eta indartsu bat emateko deia egiten diegu. Gure eskubideak mantendu nahi baditugu borroka egin beharko dugu.

4.- Halaber, Arcelor Mittalek Hego Euskal Herrian dituen lan zentroetarako, negoziaziorako euskal eremua aitortu eta errespeta dezala eskatzen diogu zuzendaritzari.

Donostian, 2012ko urriaren 24an
LAB- ARCELOR MITTAL GIPUZKOA
»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...