2026-10-03
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaElikadura burujabetzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Elikadura burujabetzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Datorren urriaren 27an elikadura burujabetzaren aldeko Euskal Herriko herri eta jendarte mugimenduen aliantzak elikadura eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa deitu du.

Etxalde EH munimenduak manifestu bat aurkeztu du Europako politikak salatuz. Manifestuak politika hauek  diru laguntzak kontzentratu eta gosearekin negozioa egiten dutela eta kontsumitzaile eta ekoizleek banaketa kate handienganako menpekotasun ikaragarria izatea dakarrela dio. Etxalde EH mugimenduaren nahia kalitatezko elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko aukera izatea da. Honetarako, elikadura burujabetza lortzea ezinbestekoa eta posible dela aldarrikatzen du. Honen baitan, LAB sindikatuaren atxikimendua jaso du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...