Etiquetak X-BiltzarNagusia
Etiketak: X-BiltzarNagusia
Abesten duen langileria ez da inoiz hilko
LAB bizirik, oso bizirik, dago. Hala adierazi nahi izan dugu Baiona-Miarritzen egindako Biltzar Nagusian, hitzordurako espreski egindako bideokliparekin. Iluntasunetik argirako bidea egiten ari gara langileen defentsan, eta egiten jarraituko dugu datozen bost urteetan. "Bella ciao" abesti iraultzailea hartu dugu bidaide, euskarazko aldaera sortuta.
Euskal sindikalismo berria aldarrikatu dugu Baiona-Miarritzen
X. Biltzar Nagusia amaitutzat eman dugu, Nazio Komite berria aukeratu ondoren, %94ko babes zabalarekin. Aurrera begira jarri gara bigarren egunean, sindikalismo eraldatzaile baten bidean. Haize berria da LAB, euskal sindikalismo berria. Egiteko beste modu bat erakutsi dugu Biltzar Nagusian, eta egiteko beste modu bat ere gauzatuko dugu aurrerantzean, Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyok buru izango duen koordinazio bikoitzarekin.
Borroka ziklo berria abian dela hasi dugu Biltzar Nagusia
Gure 10. Biltzar Nagusia egiten ari gara osteguna eta ostirala artean Miarritzeko Halle D´Iraty aretoan, “Bagara bagoaz” goiburuarekin. 500 ordezkariren parte-hartzearekin, datozen 5 urteotarako lan-ildoak onartuko ditugu eta zuzendaritza berria hautatuko dugu bertan. Borroka ziklo berri batean murgilduta ekin diogu biltzarrari, eta LABen ekarpena erabakigarria izan da borroken loratze horretan.
[ARGAZKI GALERIA] Borrokan jarraitzeko asmo betez bildu gara Baiona-Miarritzen
Abian dugu X. Biltzar Nagusia, "Bagara bagoaz" leloarekin. Bi egunez, ekainaren 16an eta 17an, aurreko biltzarrean hartutako erabaki nagusiak berretsi eta horiek garatzeko erabakiak hartuko ditugu. Borroka, borroka eta borroka dugu ardatz, eta izaera horretatik tiraka ekin diogu lehen egunari.
“Kapitalismoak porrot egin du”
Baiona-Miarritzeko X. Biltzar Nagusiaren bezperan, Nazioarteko Konferentzia antolatu dugu Hendaian, mundu osoko hainbat herrialdetatik etorritako ordezkari sindikalekin, "klase sindikalismoaren erronkak egungo fase kapitalistan" izenburupean. Elkarrekin aritzeko beharra ezinbestekoa dela nabarmendu dugu, munduko langile-klase osoak aspaldidanik jasaten dituen erronkei eta erasoei aurre egin ahal izateko.
“Tinko lan egin behar dugu lantokietan, lan-araudietan eta administrazio publikoan arrazakeria...
Baiona-Miarritzeko X Biltzar Nagusia aurreko kongresuan hartutako erabaki nagusiak berresteko eta horiek garatzeko unea izango da. Biltzarrak berritasunak dakartza erabaki nagusien garapenean, eta berritasun horietako batzuk lotura zuzena dute bizitzaren eremu guztietara hedatzen ari den prekarizazioak kolpatzen dituen langileekiko. Horien artean daude langile migratu eta arrazializatuak. Zentzu honetan, arrazakeriaren aurkako idazkaritza bat sortzeko proposamena egingo dugu.
Abian da X. Biltzar Nagusirako atzera kontaketa
Tantaz tanta, pausoz pauso, bagoaz, X. Biltzar Nagusira. Garen horri erreparatu eta norantz joan nahi dugun gogoetatzeko unea da. Erronka eta amets partekatuen garaia da; proiektu batzuk amaitu eta berriak abiarazteko tenorea. Biltzar Nagusi honetan izango dugu zer ikasi eta zer ikusi.
Garbiñe Aranburu: “Zuzendaritza eredu parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dugu”
Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak aktualitateko gaiei buruz hitz egin du Bizkaia Irratian, eta, aldi berean, ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen egingo dugun Biltzar Nagusia izan du hizpide.
X. Biltzar Nagusirako komite exekutiborako hautagaitza aurkeztu dugu
X. Biltzar Nagusia egingo dugu ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen. Biltzar Nagusiari dagokion prozesuaren baitan, komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu da. 14 kidek osatutako lantaldea izango da, tartean, eta lehen aldiz, idazkari nagusi baten ordez bi koordinatzaile orokor izendatzea proposatu da. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira taldearen buru izateko aurkezten diren hautagaiak.