Etiquetak Sozioekonomia

Etiketak: sozioekonomia

Enplegu prekarioa ari da sortzen, eta Madrilgo lan erreformak ez die...

Enplegua errekuperatzen ari da, horixe da gaurko prentsan titular gehienetan irakurtzen ari garena. Izan ere, Hego Euskal Herrian azaroan baino 2.610 langabetu gutxiago zeuden abendu bukaeran, eta gainera, gazteak eta emakumeak dira enplegua lortu duten gehienak, zerbitzuen sektorean batik bat. Hala ere, titular horrek irakurketa desberdinak dauzka, oraindik 146.871 pertsona baitaude enplegu bat topatu nahian eta ezinean, eta horietatik bi herenek ez du inolako prestaziorik jasotzen.

Euskal Herrian ez daukagu kalitatezko enplegu berria sortzeko behar dugun baliabiderik

Gazteen enplegua ari da errekuperatzen, sektore kalteberenen enplegua, prekarioa, behin-behinekoa. Aurtengo urrian egin diren kontratu guztietatik %92 behin-behinekoa izan da. Datuek beren kabuz hitz egiten dute.

Enplegu prekarioa zabaltzeak pobrezia areagotzea dakar

Sortzen ari den enpleguaren kalitatearen inguruko hausnarketa egin beharrean gaude, eta gogora ekarri, adinaren araberako soldata arrakala handitzen ari dela azken urteetan.

Azken urtean sortutako lau enplegutatik hiru aldi baterakoak dira, berreskuratutakoaren kalitate...

EPA inkestaren arabera, krisiaren hasieran galdutako enpleguen %62 inguru berreskuratu dira. Horrek esan nahi du oraindik 16.500 lanpostu inguru falta direla koronabirusa agertu aurreko lan-okupazioaren mailara iristeko. Horri ekainaren amaieran Hego Euskal Herri osoan oraindik Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espendienteetara lotuta zeuden 22.000 pertsona inguru gehitu behar zaizkio.

Langabeziaren jaitsierak ez ditu enpleguaren egiturazko arazoak konpontzen

Ofizialki, 158.625 pertsona daude langabezian, eta hiru kasutatik bitan ez dute inolako langabezia-prestaziorik jasotzen.

Langabezian dauden pertsonen gehiengoak ez du prestaziorik jasotzen

Salatu behar dugu ofizialki 114.700 pertsona daudela langabezian eta, hala ere, ez dutela inolako langabezia-prestaziorik jasotzen, beren prestazioak agortu dituztelako edo prestazioak jasotzeko legezko eskubiderik sortu ez dutelako.

Pandemiaren eraginak 21.300 pertsona gehiago utzi ditu langabezian eta beste 35.000...

Covidaren hedapenak eragindako krisia hasi zenetik urtebetera, lan-merkatuan izandako eraginaren balantzea suntsitzailea izan da. Pandemiaren aurreko egoerarekin alderatuta (iazko otsailaren amaieran), enplegu bulego publikoetan 21.294 langabe gehiago erregistratu dira. Beraz, gaur egun, 172.508 pertsona daude langabezian, eta horietatik %57 emakumeak dira.

Langabezia ondorio sozial larriak eragiten ari da

Otsailean erregistratutako langabeziaren bilakaera oso desberdina izan da Hego Euskal Herriko lurraldeetan, Nafarroa izan baita langabeziak gora egin duen herrialde bakarra. Hain zuzen ere, aurreko hilabetean baino 1.261 langabe gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, eta langabeziara baturiko 3 pertsonatik 2 (kopuru garbietan) emakumeak izan dira.

Euskal Lan Kodea eta Gizarte Segurantza zehazteko Euskal Herrian egin den...

Lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatzeko manifestazio historikoaren urteurrenean, jardunaldiak egin ditugu Donostian, Euskal Herriko trantsizio ekosozialista eta feministarako Programa Sozioekonomikoa ardatz. Hain zuzen ere, eredu aldaketa Euskal Herritik eta Euskal Herrirako bultzatu behar da, horretarako proposamenak eginez.