Etiquetak Lan osasuna

Etiketak: lan osasuna

Lan heriotzen sarraskia salatu dugu Bermeon

Enagas enpresak kudeatzen duen Bermeoko kostaldeko La Gaviota plataformari laguntza ematen dion itsasontziko langile bat hil zen joan den, laguntza-ontzitik itsasora erorita. Lan heriotza hori salatu dugu gaur Bermeon, portuan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Dagoeneko, gutxienez, 13 langile hil dira aurten Euskal Herrian. Bermeokoa ez zen azken lan istripu hilgarria izan, asteburuan garraiolari bat hil baitzen Zuastin, bertako zerbitzu gunean atseden hartzen ari zela kamioiak su hartu eta gero.

Lan heriotzen odolusteak etenik ez duela salatu dugu Durangon eta Lekeition

Lan heriotzak astero gertatzen ari diren honetan, euskal gehiengo sindikalak deituta, Durangon mobilizatu gara gaur, joan den astean hildako Ibaizabal ikastolako irakaslea gogoan. In-itinere istripua izan zuen, lantokitik etxerako bidean zihoala. Bada, egun gutxi besterik ez dira igaro beste lan istripu hilgarri bat izateko Euskal Herrian; kasu honetan, Bermeon izan zen, La Gaviota plataforma inguruan, langile bat itsasora erori eta gero. Lan heriotza hau salatzeko elkarretaratze bat egin zuten atzo Lekeition. Euskal gehiengo sindikalaren mobilizazioa astelehenean izango da, martxoak 22, 12:00etan, Bermeoko portuan.

Noiz hartuko dituzte administrazio publikoek laneko ezbeharrei aurre egiteko premiazko neurriak?

Enagas enpresak kudeatzen duen Bermeoko kostaldeko Gaviota plataformari laguntza ematen dion itsasontziko langile bat hil da, laguntza-ontzitik itsasora erorita. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu hildako langilearen senideei. Urtea hasi denetik sei egunetik behin langile bat hil da lanean. Istripu hilgarrien igoerak ez du amaierarik. Azken heriotza honekin, gutxienez 12 langile hil dira aurten Hego Euskal Herrian, hauetatik, 6 Bizkaian gertatu dira.

In-itinere istripuak lan istripuak ere badira

Durangoko Ibaizabal ikastolako langile bat hil zen atzo. Zendu den irakasleak moto istripua izan zuen ikastolatik etxerako bidean (in-itinere), Berrizen. 2021. urtean Euskal Herrian emandako 11. lan istripu hilgarria izan da; gainera, Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian iazko otsailaren 6tik.

Ostiralean izandako lan heriotza salatu dute Azpeitian, eta Nafarroan beste langile...

Bart, beste istripu hilgarri bat egon da Euskal Herrian. Garraiolari bat kamioi batek harrapatuta hil da Accionako Irunberriko lantegian. Antza denez, azpikontrata bateko langilea zen. Azken honekin, 2 garraiolari hil dira azken 5 egunetan. Bitartean, goizean, elkarretaratzea egin dute Azpeitiako Mendiaraiz enpresan, ostiralean bertan izandako lan heriotza salatzeko.

Odolusteak ez du etenik

Azpeitian, Bidea enpresako langile bat hil da. Kamioi bat deskargatzen ari zela karga gainean erori zaio eta bertan hil da. Istripu hilgarria ikertzea eta erantzunkizunak argitzea eskatzen dugu. Egun berean, gainera, beste langile bat larri zauritu da Carcarren, Nafarroan, teilatu batetik erorita.

Nafarroan aurten izandako lehen lan heriotza salatu dugu Iruñean

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuok elkarretaratze bat eginen dugu iragan astean Soraurenen gertatu zen lan istripu hilgarria salatzeko. Elkarretaratzea Nafarroako Jauregiaren aurrean egin dugu. Dagoeneko, aurten, gutxienez zortzi langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian.

Lan istripuak lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira

Ulzama Manipulados enpresako 53 urteko langile bat hil da Nafarroako Sorauren herrian, makina batek harrapatuta. Azken honekin, aurten gutxienez 8 langile langile hil dira lanean Euskal Herrian eta Joakin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarreko zabortegiaren iazko otsailaren 6tik.

Lan heriotzak salatu ditugu Ugaon, urtean hildako zazpigarren langilea gogoan

Construcciones Arrankudiaga enpresaren aurrean mobilizatu gara, euskal gehiengo sindikalak deituta. Hain zuzen ere, enpresa horretako 51 urteko langile bat hil zen asteazkenean, garbiketa eta mozte lanetan zegoela zuhaitz bat erori eta gainera erori eta gero. Honako hau urteko zazpigarren istripu hilgarria izan da Euskal Herrian. Hortaz, egiturazko arazo honekin amaitzeko exijitu dugu elkarretaratzean, eta Eusko jaurlaritzari gaia agenda politikoan koka dezala eskatu diogu.