Etiquetak Kirol jarduera

Etiketak: kirol jarduera

Nafarroako kirol kudeaketako langileak ez daude prest eros ahalmena galtzen jarraitzeko

Greba eguna dute sektoreko langileek, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok deituta. Hainbat igerileku itxi dituzte.

Donostiako Zuhaizti kiroldegiko langile bat kaleratu dutela salatu dugu, 15 urtez...

Langile kaleratuak gauzatzen zituen harrera-lanak bermatzeko, beste bi lankideri euren lan-zama handitu eta euren egutegia aldatu egingo zaiela jakinarazi die enpresak.

Arabako kirol jardueretako hitzarmen berria sinatu dugu #LortuDugu

Gaur, uztailaren 11n, sektorean ordezkaritza dugun sindikatuok eta enpresen elkarteak 2020- 2023 urteetarako Arabako Kirol Jardueren Hitzarmen Kolektibo berria sinatu dugu. Joan den maiatzean lortu genuen akordio ekonomikoaren ondoren, zeinarekin negoziazioa desblokeatu baitzen, gaur hitzarmen berria izango denaren akordio osoa sinatu dugu.

Lezoko Bekoerrota eta Altzateko kiroldegietako langileen lehen lan ituna lortu dugu...

Langileen lan baldintzak hobetzeaz gainera, galdutako erosmen ahalmena berreskuratu dute.

Grebara deitu dugu SCDR Anaitasuna, UDC Txantrea eta Club Natacion Pamplona...

Greba uztailaren 1ean eta 2an egitea aurreikusita dugu sindikatuok, soldata igoera gutxienez KPIren araberakoa izan dadin eskatzeko.

Kirol jardueretako langileek bertan behera utzi dituzte lanuzte partzialak, Gasteizko Udalarekin...

Arabako kirol-jardueren sektoreko langileek, Gasteizko Udaleko Kirol Sailaren gutxieneko konpromiso batzuk lortu ondoren, eta sorospen-zerbitzuari eta kirol-jarduerei eragiten dien gatazkan enpresekin egingo duten bitartekotza lortu ondoren, abuztuaren 10etik egiten ari ginen lanuzte partzialak bertan behera uztea erabaki dute.

Gasteizko kirol jardueretako langileen grebak aurrera darrai

Gasteizko kirol jardueretako langileek greba mugagabearen bosgarren eguna beteko dute gaur, eta mobilizazio eta jarduerekin jarraituko dute, Udalak ez baitio inolako erantzunik eman bizi duten egoerari. "Udala gezurretan ari al da eta osasun-egoera aprobetxatzen ari al da sektore honetan hainbeste urtetan egin nahi izan dituen murrizketak aplikatzeko, erakundeek hain gutxi baloratu duten eta herritarrek hain estimatu duten sektore honetan?", galdera luzatu dute langileek.

Plantoei ekin diete Arabako kirol jardueretako langileek

Gasteizko kirol jardueretako langileek greba mugagabe partzialei ekin diete, Udalak ezarritako murrizketen aurka eta lanpostuen defentsan. Hain zuzen ere, COVID-19ak gaur egun sortu duen egoera dela eta, Gasteizko Udalak osasunaren aldetik askoz haratago doazen murrizketa batzuk egitea proposatzen ari da, eta horren aurka hasi dira mobilizatzen.

Gasteizko kirol jardueretako langileek planto egitea erabaki dute

COVID-19ak gaur egun sortu duen egoera dela eta, Gasteizko Udalak osasunaren aldetik askoz haratago doazen murrizketa batzuk egitea proposatzen ari da. Duela bi aste, hauteskunde kanpainan, Udalarekin bildu ziren eta ikusi zuten proposatutako murrizketek nabarmen gaindituko zutela erakundeak berak aurretik langileoi bermatutakoa. Langileek agerraldia egin dute gaur, greba mugagabe partzialak iragartzeko. Abuztuaren 10etik aurrera izango dira, eta egunean lau orduko lanuzteak egingo dituzte (12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara).