Etiquetak Iparhegoa

Etiketak: iparhegoa

Erantzukizun politikoak exijitu ditugu, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek osasungintza arloan errepikatutako...

LABen ikasketa sindikaletarako fundazio Ipar Hegoak "Ikusmiran" seriearen zenbaki berri bat aurkeztu du, "Osasungintza Hego Euskal Herrian. Eraldaketa baten beharra" leloarekin, konfinamendua ezarri zutenetik bi urte bete diren egunean. Txostenean azken urteotan osasungintza sisteman egon den bilakaera kezkagarriaren inguruko datuak jaso ditugu. LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyoren hitzetan, "EAEko eta Nafarroako Gobernuek ez dute behin bakarrik estropezu egin harri berarekin, hiru aldiz baizik".

Unibertsitateek eta botereak duten harremana aztergai, “Hego Euskal Herriko eliteak” ikerketa...

Ipar Hegoa eta Manu Robles Arangiz fundazioek aurkeztu dute. Jon Diaz EHUko irakasleak zuzendu du lana, eta, Elitist Britain 2019 dokumentuan oinarrituta, elite, aginte eta goi mailako lanpostuetan dihardutenen unibertsitate prestakuntza aztertzen du.

Igor Arroyo: “Izan dadila Maiatzaren Lehen hau borroka aro berri baten...

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Ipar Hegoako analisien arduradun Oihana Lopetegik agerraldia egin dute, egungo egoera sozio-ekonomikoaren inguruko "Ikusmiran" txostena aurkezteko eta sindemia egoerak eskatzen dituen premiazko neurriak aldarrikatzeko: enplegu politika publiko bat, zerbitzu publikoen aldeko apustu sendo bat eta zerga politika berri bat.

Donostiako Udaleko administrarien Lan Eskaintza Publikorako prestakuntza emango dugu

Donostiako Udalean 63 administrari hautatzeko deialdia egin dute, oposizio lehiaketa eta txanda irekiaren bitartez; 58 modalidade orokorrean eta 5 desgaitasunen bat dutenentzat kupoan gordeta. Hala, LAB sindikatutik, Ipar Hegoa Ikasketa Sindikaletarako Fundazioarekin lankidetzan, formakuntza emango dugu, Lan Eskaintza Publiko hori ardatz. Ikastaroan parte hartzeko izena ematea martxoaren 29tik apirilaren 15era izango da, eta formulario honen bitartez egin beharko da. Ikastaroaren kostea 20 eurokoa izango da afiliatuentzat eta 80 eurokoa afiliatua ez direnentzat. On line izango da, eta, formazioa jasotzeaz gain, galderak egiteko eta erantzunak jasotzeko aukera egongo da.

Lanaren sexu-banaketarekin eta berak dakarrenarekin amaitzen ez dugun bitartean, oso zaila...

Soldata-arrakala sexuaren araberako lan banaketaren ondorioa da. Banaketa horrek modu bereizian banatzen ditu lanak eta enpleguak gizon eta emakumeen* artean, eta balio ekonomiko, politiko eta sozial txikiagoa ematen die emakumeok egiten ditugunei*. Hori dela eta, lan-merkatuan segregazioa dago, eta ondorioz, sektore maskulinizatuak eta sektore feminizatuak sortzen dira. Sektore feminizatu horien datuak ikertu eta aztertu nahi izan ditugu, emakumeen egoeraren argazki zehatzagoa eta osoagoa eman ahal izateko sektore feminizatuetan. Emakumeak*, oro har, okerrago daudela esaten dugunean zeri buruz ari garen azaldu nahi izan dugu. Hala, gaiari buruz osatutako txostena aurkeztu dute Idazkaritza feministako idazkari Eli Etxeberriak eta Ipar-Hegoa Fundazioko analisien arduradun Oihana Lopetegik.

Euskal Herrirako Lan Kode bat eta Gizarte Segurantza propio baterako Lege...

Ipar Hegoa ikasketa sindikalen fundazioak eta LAB sindikatuak Ikusmira seriearen urriko txostena aurkeztu dugu, "Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak" izenburupean.

Eraldaketa prozesua eta aktibazio soziala [Bir]Pentsatzen

Atzo, hilak 15, sindikalgintza birpentsatzeko prozesuan pauso berri bat eman genuen. Ipar Hegoa Fundazioaren eskutik bi egunetako jardunaldiaren lehena burutu...
@goikodeustu

Euskal Herriko biztanleen %40,7 estatu propioaren alde

Ipar Hegoa Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz Ikerketa Taldeak "Euskal estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak...

Angela Davis Euskal Herrian

LABeko Ipar Hegoa Fundazioak eta Gite-Ipes Elkarteak elkarlanean datorren astean Angela Davisekin hainbat jardunaldi antolatu ditugu. Otsailaren 6an 'Herri, klase eta...