Etiquetak Ipar hegoa

Etiketak: ipar hegoa

“Ikusmiran” txostenaren arabera, 2011tik hona 6.165 euro galdu ditu langile bakoitzak...

Ipar Hegoak, LAB sindikatuaren ikasketa sindikaletako fundazioak, “Ikusmiran Egoeraren Azterketa, 2022ko udaberria” txostena kaleratu berri du. Euskal Herriaren ezaugarri sozioekonomikoen azterketa egin ondoren, honako ondorio nagusia atera dugu: 2008tik hona ezagutu ditugun krisiek ezaugarri espezifikoak izan badituzte ere (finantza krisia, eredu globalistaren krisia edota lehia gerra inperialistaren eremuan kokatzearen ondorioz sortzen den krisia), kapitalismoaren berezko ezaugarriek eragindako krisiak dira, sistemak berak sorturiko krisiak. Kapitala bidegabeki metatzen jarraitzeko helburuarekin mahai gaineratu diren ustezko irtenbideak langile klasea kaltetzen dute; izan ere, langileak pobretu zein prekarizatzen duen ereduan sakontzeko neurriak izan dira.