Etiquetak Idoia mendia

Etiketak: idoia mendia

Gurekin egitekoa zuen bilerara ez da joan Idoia Mendia

LAB sindikatua, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta zuzendaritzako kide Oihana Lopetegi eta Endika Perezen eskutik, alde biko bilera egitekoa zen gaur Idoia Mendia sailburuarekin. Bilera hori ez da gauzatu, Mendia andreak agenda arazoak argudiatuz, parte hartzeari uko egin baitio azken unean.

Gasteizko Gobernuak patronalaren tesiak defenda ez ditzala eskatu diogu Idoia Mendiari

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendiak Gasteizko Gobernuko Lan eta Enplegu sailburu berri Idoia Mendiarekin izandako bileran, berretsi dugu LAB ez dagoela sistema kapitalista berreraikitzeko. Gure apustua beste eredu baterantz joatea da. Trantsizio ekosozialista eta feminista bat behar dugu. Beste eredu baterako bidean, lau multzo nagusitan egin ditugu proposamenak: enplegua, zerbitzu publikoak, gizarte-babesa eta fiskalitatea.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu berriarekin bilduko gara

LABek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailarekin biltzeko eskaera jaso du, Idoia Mendia sailburuak bidalita. LABek sailburu berriarekin egingo duen lehen bilerara joateko asmoa duela adierazi nahi du.