Etiquetak Helduen egoitzak

Etiketak: helduen egoitzak

Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko

Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.

Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan

Gipuzkoako helduen egoitza pribatuetan, biharko deiturik dagoen grebarako gutxieneko zerbitzuen aginduak greba-eskubidea urratzen du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu.Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia...

Zaintzarako euskal sistema publiko, unibertsala, doakoa, kudeaketa zuzenekoa eta kalitatezkoa eskatzen...

Adinekoen nazioarteko egunean eta Bizkaia eta Arabako diputatu nagusiek azken egunetako osoko bilkura orokorretan gizarte-zerbitzuen egoerari eta zaintzaren funtsezko funtzioari buruz egindako adierazpenak kezkaz ikusten du LAB sindikatuak.

Urriaren 6rako grebara deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak

Bada garaia Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek euren funtsezko eginkizuna aitortuko duen hitzarmen bat izan dezaten, emandako lanari egokitutako arauketa eta konpentsazioen bidez. Hala, grebara deitu dugu Gipuzkoako Aldundiaren aurrean egindako agerraldian, Foru erakundearen eta patronalen pasibotasunak eta desadostasunak bultzatuta.

Zergatik ez da kontratatzen mantentze-lanetako laguntzailerik Iruñeko El Vergel helduen egoitzan,...

Iruñeko El Vergel helduen egoitzan urteak daramatzagu mantentze-lanetako laguntzaile gutxi izaten, eta orain, lankide batek erretiroa hartu berri duela-eta, plantilla minimoen azpitik geratu da. Nolanahi ere, Funtzio Publikoari esker jakin berri dugu, hainbat urtez zentroaren beharrei erantzuteko moduko kontratazio-zerrenda bat eskatu ondoren, badagoela halako bat, duela bost hilabete baino gehiago eratua, gainera. Hala bada, zergatik jarraitzen dute langile beharrari erantzun gabe?