Etiquetak Haurreskolak
Etiketak: haurreskolak
Haurreskolak Partzuergoko gerente Zorione Etxezarragaren kargugabetze eskaeran berresten gara
Jokin Bildarratzek hainbestetan azpimarratu duen elkarrizketarako prestutasuna ez du haurreskolekin erakutsi. Hori dela eta, 0-3 zikloarekiko utzikeria, gerentearen noraeza eta familia eta langileekiko errespetu falta salatu nahi ditugu.
Haurreskolak Partzuergo publikoko gerentea kargutik kentzeko eskatu diogu Hezkuntza sailburuari
Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan egin dugun eskaeraren bidez, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergo publikoaren Lehendakariari dagokion erantzukizuna bete dezala exijitu diogu: Zorione Etxezarraga gerentea kargutik kendu eta Hezkuntza Sailean Haurreskolak Partzuergoaren integrazio adostua negoziatzen has dadila.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kudeaketako lanpostuak arautzera zigortu du Haurreskolak Partzuergoa,...
Enplegua egonkortzeko bidean lehenengo urratsa sortu dugu. Kontsolidazio prozesua izan dadin ekarpenak egiten jarraituko dugu, eta lan-hitzarmen berriaren negoziazioan langileen baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dugu.
Haurreskolak Partzuergoko greba deialdiak erabateko jarraipena izan du
Haurreskolak Partzuergoko langileek bat egin dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuok egin dugun deialdiarekin, jarraipena %73koa izan da EAEko haurreskoleta. Lan Sailak ezarri dituen gehiegizko zerbitzu minimoak direla eta hainbat haurreskoletan plantila guztiari kendu zaio greba egiteko eskubidea, alegia bi hezitzaileko haurreskola guztiei, orotara 278 langileri.
Sindikatuok greba dinamikari hasiera emango diogu Haurreskolak Partzuergoan
Egoeraren larritasuna kontuan hartuta, haurreskoletako langileoi mobilizazioekin jarraitzea eta sakontzea beste biderik ez zaigu geratu. Momentuz, abendurako bi greba-egun deitzea adostu dugu, abenduaren 10 eta 16rako. Gaur egin dugu greben erregistroa.
Aurrez aurreko benetako negoziazioa eskatzen diegu Haurreskolak Partzuergoa eta EAEko Hezkuntza...
Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok mahai negoziatzailea berandu baino lehen deitzea eskatu genion gerenteari eta Hezkuntza Sailari irailaren 22an.
Haurreskolak Partzuergoko gerentearen dimisioa eskatzen dugu
Matrikulazioan izandako gorabeherak aintzat hartuta, Haurreskolak Partzuergoak datorren ikasturterako langileen birkokapena-deialdia normaltasunez egin du, bizi dugun pandemiak eragindako egoera bereziriari bizkarra emanda. Izena eman duten umeen arabera banatu ditu berriz ere lanpostuak, kontingentzia-plan batek eskatuko lituzkeen errefortzu-beharrei muzin eginez. Berriz ere, irizpide ekonomizistak erabili ditu, pedagogikoak edo osasunekoak kontuan hartu gabe.
Aurreakordioa sinatu dugu EAEko Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa arloan
LAB sindikatuak Kudeaketako Arloko langileentzat deitutako hilabeteko grebaren 9. egunean eta urtebeteko negoziazioa luzearen ostean, Haurreskolak Partzuergoko Mahai Negoziatzailean aurreakordioa sinatu zuen...
Haurreskolak Partzuergoa eta EAEko Hezkuntza Sailaren negoziaziorako gaitasun eza salatu dugu...
Agerraldia egin dugu gaur Bilbon, abenduaren 23tik greban dauden Haurreskolak Partzuergoko kudeaketako langileekin batera. Bertan, Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailaren...