Etiquetak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Etiketak: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Ia berrogeita hamar eragile sozial eta sindikalek trantsizio ekosozialerako funtsezko ardatzak...
Elkarrekin sustatu beharreko lehen erronka komun bezala, azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorrarekin bat egin dugu.
Gizarte mugimenduen topaleku izango den ‘ Su txikien itsasoa’ ekimena egingo...
Irailaren 30an Su Txikien Itsasoa gizarte mugimenduen topaketa burutuko dugu Ozaetako GaraiON Sorgingunean. Erronka handiko garaiak bizi ditugu, bizitzak erasotzen dituen sistema bidegabe eta bideraezin honen aurrean alternatiba eraikitzea beharrezkoa dugu. Horri buruz aritzeko elkartuko gara: nola helduko diogu trantsizio ekosozialari?
‘Su txikien itsasoa’, trantsizio ekosoziala elkarlanean jorratzeko
Trantsizio ekosozialaren bidean, irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean egingo diren topaketak aurkeztu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, beste hainbat eragilerekin batera.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du Pentsiodunen Mugimenduak deitutako...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du Pentsiodunen Mugimenduak maiatzaren 13rako deitutako mobilizazioarekin eta 22 eta 25 bitarte egingo duen martxarekin.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta: “Pobreziaren kriminalizazioari ez! DSBE lege honi...
Gaur, 2023ko martxoaren 29an, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legea sartuko da indarrean, eta horrek DSBEaren, Etxebizitzako Prestazio Osagarriaren, Gizarteratze Aktiboko Hitzarmenen eta Gizarte Larrialdiko Laguntzen egungo legeria, 2008tik indarrean zegoena, erabat indargabetzea dakar. Hori dela eta, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioa egin du gaur Gasteizen.
Osasungintzaren pribatizazioa geldiarazteko beharra azpimarratu eta Osasunbideko langileek deitutako mobilizazioan parte...
“Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik, osasun-sistema publikoak egin beharko lituzkeen jarduera askoren deribazioak, azpikontratazioak eta kanporatzean salatu nahi ditugu. Finean, jarduera hauen pribatizazioa salatu nahi dugu prentsaurreko honetan. Izan ere, zentro pribatuetara deribazioak finantziatzen diren bitartean, sistema publikoak gero eta pisu handiagoa galtzen du aurrekontuetan”
Mobilizazioa egin dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartarekin Jaurlaritzaren DSBEren proiektua...
Hainbat sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariak batu gara Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioan proiektua bertan behera uzteko eta 2008ko legea aplikatu dadin eskatzeko. Gainera, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako HELn jasotakoa betetzea eskatu dugu eta gaiaren inguruko eztabaida soziala sustatzea. Pobreziaren aurrean, aberastasunaren banaketa aldarrikatuko dugu.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Zaldibar Argitu-k borrokan jarraituko dugu...
Zaldibarko kasuan fiskala eta akusazioak adostasunera iritsi direla jakin berri dugu eta horren aurrean, Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, lehenik eta behin familiari adierazi nahi diogu adostasun batera iristeko familiaren erabakia guztiz errespetatzen eta ulertzen dugula. Urte eta erdi oso gogorrak izan dira beraientzat eta oraindik ere sufritzen jarraitzen dute. Berriro ere elkartasuna adierazi nahi diegu eta argi utzi Zaldibarren gertatutakoa ez ahazteko eta erantzukizunak argitzeko hartutako konpromisoarekin jarraituko dugula.