Etiquetak Eskuhartze soziala

Etiketak: Eskuhartze soziala

Bizkaiko esku-hartze sozialeko beharginak kalera atera dira, hitzarmen duina aldarri

Maiatzaren 24an eta 25ean greba sektoriala deitu dute, patronalari benetako negoziazioa ahalbidetu dezan eskatzeko eta, era berean, administrazio publikoen inplikazioa eskatzeko.

Esku-hartze sozialeko hitzarmen duina aldarrikatu dugu

Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean bildu gara Esku Hartze Sozialeko langileak Maite Peña, politika sozialeko diputatuarekin bilera eskatzeko. Orain dela urtebete ere eskatu genuen bilera berarekin eta ez dugu inolako berririk izan.

Madres Mercedariaseko langileek 7 eguneko grebarako deialdia egin dute, Orozkoko Ibarra...

Orozkoko Ibarrako Madres Mercedarias egoitza-zentroko langileok aniztasun funtzionalaren sektoreko zerbitzu publiko bat egiten dugu, zehazki, Orozkoko Ibarra auzoan. Gure ordezkaritza sindikala LABeko 2 ordezkarik eta ESK-ko ordezkari batek osatzen dute.

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren negoziazio mahaia martxan jarri da

Sindikatuon elkarlana bultzatu behar da eta horretan gaude, sektoreko langileen eskubideak defendatzea eta hobetzea baita gure helburu nagusia.

Laugarren mobilizazio astea, Arabako esku-hartze sozialaren sektorean

Azken bileran, AISA patronalak konpromisoa hartu du ahalik eta lasterren proposamen argi eta zehatz bat egiteko mahai gainean dauden puntu guztietan.

Arabako Esku-hartze Sozialaren negoziazio mahaia berraktibatzeko proposamena jaso dugu, mobilizazioei esker

Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak mobilizazioekin jarraitzen du, hitzarmen duin baten alde. Aldundiaren aurrean mobilizatu gara berriro, LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok deituta.

Nafarroako adinekoen zentroetako langileak borrokatzera deitu ditugu, Esku-hartze Sozialeko sektorean lortutakoari...

LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok eta Nafarroako Esku-hartze Sozialeko arduradun Oihan Ataunek, LABeko hainbat kiderekin batera, agerraldia egin dute Iruñean, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko lehen hitzarmenaren akordio historikoaren balorazioa egiteko. Langileen mobilizazioaren eta antolakuntzaren ondorioz lortutako garaipen bat izan dela berretsi dute, eta borroka ez dela amaitu nabarmendu dute. Izan ere, Arroyoren esanetan, Nafarroako adinekoen zentroetako langileek hartuko dute orain borrokaren lekukoa, Esku-hartze Sozialeko langileak zeuden antzeko egoeran baitaute hauek ere: hitzarmen probintzialik gabe eta lan baldintza prekarioetan.

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte, sektoreko lehen...

LAB sindikatuak deituta, Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileek hainbat lanuzte eta mobilizazio egin dituzte sektoreko patronalak eta Nafarroako Gobernuak beren jarrerak alda ditzaten eta, beraz, Nafarroako lehen hitzarmeren negoziazioen blokeoa ken dezaten eskatzeko. Iruñeko Hezitzaile Eskolako ikasleek ere greba egin dute, Esku-hartze Sozialeko langileekiko elkartasunez.

Bizkaiko eskuhartze sozialaren sektorea arriskuan dagoela ohartarazi dugu

Zerbitzu Sozialen karteraren dekretu berriaren aplikaziotik eratorritako Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko sektoreko berregituraketak, sektoreko sindikatuak alertan jarri gaitu sindikatuak. Azkenengo lan...