Etiquetak Eskola jangelak
Etiketak: eskola jangelak
Patronalak ez du betetzen eskola publikoetako jangelen hitzarmena
Kudeaketa zuzeneko jangelen hitzarmeneko batzorde paritarioa bildu da gaur, soldata-taula berriak 2022ko igoerarekin (%1,5) eta Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileen soldata-taulak % 100ean parekatzeari dagokiona sinatzeko. Patronalak (Tamar, Gasca, Auzo Lagun, CC. Goñi, CC. Magui eta Eurest) ez sinatzea erabaki du, ordainketei aurre egiteko kaudimen ekonomikorik ez duela eta otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzarekin bilera bat duela argudiatuz, Jaurlaritzak kopuru horien zati bat bere gain har dezan. Gogoratu behar da soldata-igoera horiek 2019. urtetik, hau da, indarrean dagoen hitzarmena sinatu zenetik, adostuta zeudela, beraz, bazekitela.
Eskola jangeletako langileen eskakizunei jaramon egitea eskatu diogu Jaurlaritzari
Gaur Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean mobilizatu gara Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari exijitzeko jangelen aldeko benetako apustua egin dezala eta, lehenbailehen, bertako langileen ordezkariak elkarrizketa-mahai batera dei ditzala.
Ikatza eraman diogu Bildarratzi Sabin Etxera
LABek protesta egin du Bilbon, Olentzero eta Mari Domingiren laguntzarekin, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua desagertuta dagoela salatzeko. Hain zuzen ere, Hezkuntza Sailburuak azaoaren 10ean eskola jangeletako langileen ordezkariekin izan behar zuen bilera bertan behera utzi zuen, eta hitza eman zien hitzordu berri bat adostuko zuela eurekin. Baina, momentuz, ez da bilerarako datarik zehaztu.
Gasteizko Toki Eder ikastolan mobilizatu gara, eskola-jangelen defentsan
Hezkuntza komunitateko jangeletako langileek, irakasle-hezitzaileek eta gurasoek mobilizazioa egin dute Toki Eder ikastolan, LABek deituta. Salatu dute, ikasturtea aurrera joan arren, ikastetxe honek Eusko Jaurlaritzari egindako eskaeren berririk oraindik ez duela jaso.
Eskola jangeletako langileekin hitz egin dezala eskatu diogu Jaurlaritzari; aldebakartasunera eta...
Mobilizazioa egin dugu Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EAEko eskola jangela seguruak eta kalitatezkoak aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako sindikatu guztiekin azaroaren 10erako aurreikusitako bilera bertan behera utzi ostean, 9 egun beranduago berririk gabe jarraitzen dugula salatuko dugu.
Eskola-jangeletako zerbitzuaren alde mobilizatu gara Gasteizen
Hezkuntza komunitateko jangeletako langileek, irakasle-hezitzaileek eta gurasoek Gasteizko Foruen plazan mobilizazioa egin dugu, jangeletako egun arrunt bat erakusteko eta jangela segurua eta kalitatezkoak nahi ditugula aldarrikatzeko, bai langileentzat, bai ikasleentzat.
Eskola jangeletako langileen lan baldintza ez duinak zentroz zentro seinalatuko dizkiogu...
LABen lehen ekimena bihar egingo dugu, urriaren 27an, Gasteizko San Inazio ikastetxean 10:30etik aurrera. Horrekin batera, batasun sindikalak deitutako mobilizazioetan izango gara bihar 12:00etan, Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako ordezkaritzen aurrean, Bilbon.
“Osasuna, enplegua eta pertsonen beharra erdigunean jarri behar dira”
Hiru greba egun deitu ditugu EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietan, eta horietatik lehena gaur gauzatu dugu. Hala, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok deituta, mobilizazioak egin ditugu hiriburuetan; hain justu, elkarretaratzeak Gasteiz eta Donostian, eta manifestazioa Bilbon.
Premiazko neurriak exijitzen ditugu Nafarroan, eskola-jantokietan jankideen beherakadak izango dituen ondorio...
LAB sindikatutik kezka handiz ikusten ditugu jantokien eskaerari buruz argitaratutako datuak, sektoreko langileentzat suntsitzaileak baitira. Sektore hori aldez aurretik ukitua zegoen, gehienak emakumezkoak, lanaldi partzial irrigarri batzuekin, eta, beste behin ere, Nafarroako Hezkuntza sailak hartutako neurriak mantentzen badira, “normaltasun berriaren” kaltetuak izango dira.