2026-02-01
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaSindikatuek Laudioko Carrefour Express supermerkatuak igandetan irekitzearen erabakia salatu dute

Sindikatuek Laudioko Carrefour Express supermerkatuak igandetan irekitzearen erabakia salatu dute

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Carrefour Express supermerkatuak Laudion igandetan irekitzeko erabaki salatu dute. Erabaki hau komertzio, sindikatu eta eragile sozialen artean EAEn igande eta jai egunetan ez irekitzeko adostutakoaren kontra doa.

ELA, LAB, CCOO eta UGTren salaketa 
IGANDEETAN ZABALTZEAREN KONTRA

«ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Carrefour Express supermerkatuak Laudion mantentzen ari duen egoera salatu nahi dugu.

Komertzio, sindikatu eta eragile sozialen artean EAEn igande eta jai egunetan ez irekitzeko adostasuna egon arren, Laudioko Carrefourrek ez du adostasun hori bete nahi. Laudioko Carrefourrek igandeetan irekitzen ari du bere denda atseden egunak errespetatu gabe.

Langileen bizi pertsonaleko kontziliazio eskubidea ez errespetatzeagatik egoera hau salatu nahi dugu. Are gehiago sektore honetan prekarizazioa izaugarria delako, sektore honetako langile gehienak emakumeak direla ahaztu gabe.

Ez dauka inongo justifikaziorik supermerkatu bat igandeetan zabalik izateak eta horrela aitortzen dute erosleen elkarteek, sindikatu zein enpresa erakundeek. Beraz aitzaki bakarra erosleen artean behar hori eragitearena da eta bide batez langileen erabilgarritasun osoa izatea. Herriko beste komertzioekiko jarrera desleiala dela ere uste dugu.

Sindikatuok komertzial talde handi batzuek dagoen adostasun sozial hau apurtu dezaten ez gaude prest, eta ikusten ari dugu nola noizbehinka egoera tentsionatu nahian dabiltzala komertzioen ordutegiak guztiz zabaltzeko eta sektoreko langileen eskubideak gehiago prekarizatzeko.

Hau dela eta mobilizazioak eragingo ditugu Laudioko Carrefourreko jokaeraren kontra, adostasun sozial hau errespeta dezaten, komertioak jaiegunetan itxita mantentzeko.

Beste alde batetik, AEKO, Aiaraldeko komertzioen elkarteak (APILL, APYMCA eta AEME) ekimen honetara batzen da, jai egunetan irekitzearen kontra alegia, eta Laudioko Carrefour Expressi EAEn existitzen den adierazi gabeko akordioa errespetatzera premiatzen du»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...