2026-09-26
HomeEkintza SindikalaSindikalismo Feministaren aldeko Lehen Topaketa Internazionalistan adostutako manifestua aurkeztu dugu

Sindikalismo Feministaren aldeko Lehen Topaketa Internazionalistan adostutako manifestua aurkeztu dugu

Joan den ekainean “Sindikalismo feminista baterantz“, lehen Topaketa Internazionalista burutu genuen Basoan (Artean, Arratian). LABek bultzatuta eta CUT Galiza, Intersindical Canaria, Intersindical Alternativa de Catalunya, La Intersindical eta Intersindical Valenciana sindikatuetako kideekin modu kolektiboan antolatu genuen bilera, eta Colectivo Unitario de Trabajadoras y Trabajadores (Aragoi), Corriente Sindical de Izquierda (Asturies) eta Sindicato Andaluz de Trabajadores/ek (Andaluzia) ere parte hartu zuten.

Eraikitzen ari garen sindikalismo feministari buruz gogoeta egiteko bildu ginen elkarrekin, bidean aurkitu ditugun zailtasunei eta aukerei buruz hausnartzeko eta definizio partekatu bat adosteko, ikuspegi bateratzaile gisa balioko diguna.

Sindikatu bakoitzean sortzen eta erabiltzen ari garen tresna feministak partekatzeko eta eztabaidatzeko aukera ere izan genuen, kapitalismo heteropatriarkalari ekintza soziosindikal feminista batetik aurre egiteko.

Aukera izan genuen nazioarteko esparruetan emakume* sindikalisten presentzia aktiboa hobetzeko proposamenak kontrastatzeko eta egiteko, nazioarteko harreman horiek eraldatzeko eta despatriarkalizatzeko. Bada garaia esparru internazionalista sindikala gure lurraldeetan lortzen ari garen aurrerapenen isla izan dadin!

Topaketa aberasgarri horren emaitza da gaur, 2023ko urriaren 4an, parte hartu genuen sindikatu guztiok aurkeztu dugun manifestu hau. Asmoen adierazpen bat da, hasteko proposamen zehatz batzuk, eta guztien artean partekatutako ibilbide-orri bat, sindikalismo feminista internazionalista baten bidez mundu mailako emakume* langileen askapenerako bidea egiteko.

Gora sindikalismo feminista internazionalista!

Gora emakume* langileon borroka!

Gora internazionalismoa!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.