2025-12-17
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakSinadura bilketa Gasteizko 3 haurreskolen itxiera salatzeko

Sinadura bilketa Gasteizko 3 haurreskolen itxiera salatzeko

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek, krisia aitzakia hartuta, Haurreskolei murrizketa berri eta larriak ezartzen ari zaizkiela salatu dute ohar baten bidez, azkena Gasteizko Udalak eta Partzuergoko Zuzendaritza Batzordetik Gasteizen 3 haurreskola ixtearen erabakia. Honen aurrean, Auzo Elkarte, familia eta langileek itxiera hauen kontrako sinadura bilketa kanpaina bat jarri dutela habian jakinarazi dute.

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuen oharra

«Krisia aitzakia hartuta, murrizketa berriak eta larriak datoz berriro ere Haurreskolak Partzuergora. Oraingo honetan, Gasteizko hiriak udalaren partetik zein Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen eskutik jasango duena: hurrengo ikasturterako 3 Haurreskolen itxiera (Almudena Cid El Pilar auzoan, Txirrinbil Lakuan eta Virgen Blanca Abetxukon). Hiru Haurreskola hauek ixtekotan, kaltetuak izango diren auzo horietako familien eta haurren eskubideak urraturik geratuko lirateke. Abetxukon gainera, Virgen Blanca Haurreskola da 0-3 zikloko eskaintza publiko eta euskaldun bakarra, auzo honetan 40 urtez 0-3 zikloko haurrei zuzendutako hezkuntza zerbitzuan aitzindaria.

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuok itxiera hauen kontrako jarrera berretsi nahi dugu, zerbitzu publikoei eraso bortitza eta lanpostuen suntsipena ekartzen duelako. Guzti honegatik, ondoren aipatzen ditugun eskaerak luzatzen dizkiogu Gasteizko udalari, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari:

1.-Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakia bertan behera gelditzea eta hiru zentro hauek zabalik jarraitzea.

2.- Aipatutako auzoetan 0-3 zikloko kalitateko hezkuntza eskaintza publiko eta euskalduna bermatzea, gaur egun dauden plazei eutsiz.

3.- Egun dauden lanpostuak mantentzea.

Orain arte hainbat mobilizazio burutu ditugu: martxoaren 20ko elkarretaratzea, Gasteizko Korrika txikian kontzentrazio bat. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Batzordea bilduta zegoela aprobetxatuta elkarretaratzea… Bestalde, Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean Hezkuntza Sailburuaren agerraldia eskatu da Haurreskola hauek ixteko erabakiaren gaineko azalpenak emateko.

LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuok aipatu ditugun hiru eskaerak lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dugula adierazi nahi dugu

Halaber, Auzo elkarte, familia eta langileen eskutik hainbat sinadura bilketa abian daude, haurreskola hauetan bertan sinatzeko aukera duzuelarik edo Interneten bidez, http://www.change.org/es/peticiones/gobierno-vasco-y-ayuntamiento-de-vitoria-gasteiz-no-al-cierre-de-haurreskolak-haurreskolak-ez-itxi helbidean.

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 26an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...