2026-04-13
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaSaltoki Handietako Estatu mailako hitzarmenak soilik patronalaren interesei erantzuten diela salatu eta...

Saltoki Handietako Estatu mailako hitzarmenak soilik patronalaren interesei erantzuten diela salatu eta Euskal Herrirako negoziazio marko propioa aldarrikatzen du LABek

Gaur, urtarrilak 31, goizaldeko 2’30tan Saltoki Handietako hitzarmen estatalaren aurreakordioa sinatu da sektoreko patronalaren (ANGED) eta FASGA eta FETICO “sindikatuen” artean. LABetik, beti aldarrikatzen dugun moduan, Euskal Herrirako negoziazio marku propioa exijitzen dugu, non gure eremuaren errealitatea isladatzen den, ezen Madrilen antzezturiko parodiatik —bakarrik Patronalaren interesei erantzuten diona— ezer ezin baitugu espero.

Guk gure eskubideen aldeko borrokan jarraituko dugu. Ez gaude inposizioak onartzeko prest, iada baditugun eskubideak defendatzen eta dagozkigunak lortzearen aldeko borrokan jarraituko dugu.

Estatu espainolak eta bere patronalak langileon eskubide guztiekin amaitzea erabaki dute. Beraz haiei loturik segitzea gure buruaz beste egitea da.

Alternatiba egon badago, eta posiblea da. Euskal Herriak eta bertako langileok hitza eta erabakia izan behar dugu, eta gure eskubideak bermatuko dituen marko propioa lortu.

Honengatik guztiagatik mobilizatu gara gaur, eta aldarrikapen horri eutsiko diogu aurrerantzean ere. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...