2026-03-21
HomeEuskal HerriaUdalbiltza"Auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak"

“Auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak”

Udalbiltza auziko epaia ezagutu dugun honetan, auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak. Espainiako auzitegietan eskutik izan dugu hamaika aurrekari Udalbiltzako epaiketa abian jarri izana eta bere ondorioak kezkaz eta arduraz bizitzeko. 
Euskal herritarrok hasieratik argi genuena ondorioztatu du orain Espainiar Auzitegi Nazionalak, auzipetuak errugabeak direla alegia. Orain, galdera da nork erreparatuko dien auzipetuei eragindako kaltea eta sufrimendua.

Euskal Herriaren aurkako jazarpen eta kriminalizazio estrategiaren baitan abiarazi zuten Udalbiltza Auzia. Euskal Herrian aro berri baten aurrean gaudelarik, ez dugu zalantzarik, abian den prozesuarekin lortuko dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideak behin eta berriz ukatuak izan diren aroa betiko atzean utzi eta, Udalbiltzako auzipetuek begitantzen duten moduan, etorkizun hobea eraikitzea.

Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 21ean
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...