2026-09-07
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaPSEren Gobernuak hezkuntzan zuzendariei berariazko ordainsaria behin betikotzeko bidea hartu izana salatzen...

PSEren Gobernuak hezkuntzan zuzendariei berariazko ordainsaria behin betikotzeko bidea hartu izana salatzen du

Behin-behinekoz, gobernu berria eratu bitartean dagoen PSEko gobernuak, hauteskundeen ostean zilegitasun guztia galdu duen arren, 2012ko urriaren 26ean EHAAn argitaratutako Dekretu baten bidez, Hezkuntza Sailak zuzendariei kargu horregatik jasotzen duten berariazko ordainsaria behin betikotzeko bidea ireki du. Hau da, zuzendari izateagatik jasotzen den gehigarria betirako izateko bidea ireki dute.

LABek bere aurkako jarrera azaleratu nahi du. Ekimen honek irakasle kidego bakarraren bidean oztopo gisa ikusten dugu eta dagoeneko zatikatuta dagoen kolektibo bat gehiago zatikatzera dator. Hezkuntzako langileak elkarlanean, maila berean eta parte hartzea bultzatuz ikusten ditugu, eta ez mailetan sailkatuta eta delegazionismoan erorita, azken finean helburu berdina dutelako langile guztiek eta aldi batean edo bestean denetik egitea tokatzen zaie guztiei, mailaketak hierarkizazioa bultzatu eta ardurak partekatzea eragozten baitu.

Horregatik, ez genuen ongi ikusten gehigarririk ematea zuzendari edo tutoreei, azken finean, egin beharreko lana egiteko baliabide falta diruz ordezkatu eta “saritu” nahi baita etorkizunean ere lan baldintzak okertzen jarraitzeko bidea irekiz, eta ez dugu begi onez ikusten egiten ez den lan bategatik dirua jasotzen jarraitzea, zuzendari lanak egiteko baliabide eta baldintzak eskaintzea baino “sufritutako” egoera konpentsatzea bilatzen duelako ezberdintasun gehiago sortuz eta parte hartzea, elkarlana eta ardura partekatzea erasotuz. Gainera, bizi dugun krisi egoera honetan, eta horren aitzakian egiten ari diren murrizketen aurrean, horrelako berriak entzutea benetan mingarriak eta lotsagarriak iruditzen zaizkigu.

Euskal Herrian, 2012ko azaroaren 7an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...