2024-04-25
HomeOharrakZerbitzu PublikoakPazientzia agorturik: berratxikipena orain!

Pazientzia agorturik: berratxikipena orain!

LAB sindikatutik (Haurreskolak Partzuergoan sindikatu nagusia) deitu dugun agerraldi honekin, batetik, Haurreskolak Partzuergoan lan hitzarmenaren negoziazioaz, eta bestetik, berratxikipen prozesuaren egoeraz hitz egin nahi dugu.

Salatu behar dugu Haurreskolak Partzuergoak atxikipen prozesua oraindik martxan jarri gabe jarraitzen duela. Langileon pazientzia agortzen ari da, eta berehala deialdia egin dezan eskatzen diogu partzuergoari.

Era berean, salatu nahi dugu berratxikipen prozesua, langileari etxetik gertuagoko lantoki batean aritu ahal izatea ahalbidetzen dion prozesua, negoziaketa posible baten elementu bezala erabili dutela, modu horretan prozesua bera baldintzatuz:

Lan Hitzarmena negoziatzen daramatzagun bi urteotan lege eta dekretu ezberdinen bitartez langileei gure eskubideak murriztu egin zaizkigu eta horrekin batera, negoziatzeko genuen aukera mugatu. Testuinguru honetan, urtarrilaren 12an genuen mahai negoziatzailea izan genuen eta bertan Abenduak 23ko 6/2011 Legeak Haurreskolak Partzuergoan izango zuen aplikazioaren txosten juridikoaren zain egon gara, gaur arte.

Harrezkero, legeaz gain otsailaren 6ko dekretuaren garapena indarrean jarri zen eta Haurreskolak Partzuergoko langileen lan baldintzetan eragin zuzena izan du. Hala nola, bajen ordainsarien osagarrietan, bajen tramitazioa, errelebo kontratuan… Egoera horretan, otsailaren 28an mahai negoziatzailea izan genuen eta bertan bi eskaera egin genituen: Bata, dugun Lan Hitzarmena errespetatzea eta bestea, berratxikipen prozesua martxan jartzea.

Azken bi ikasturte hauetan, Haurreskolak Partzuergoaren partetik ez da inongo konpromisorik egon prozesua abian jartzeko eta behin eta berriro saiakera egin du negoziaketa marko batean elementu gisa kokatuz.

Azken lege eta dekretuek Partzuergoan negoziazio kolektiboko esparrua asko murriztu dute eta aurkezten zaigun negoziaketa posiblea enpresaren interesak aurrera eramateko aspektuak dira eta ez langileontzat benetan garrantzitsuak eta esanguratsuak direnak.

Eskaera guzti hauen inguruan enpresaren jarrera hauxe izan zen:

Aplikatutako lege eta dekretuak garatzea haurreskolako langileekin adostutako markoa (hitzarmena) apurtuz eta berratxikipen prozesu hau baldintzatuz. Ondorioz, LAB sindikatuko ordezkariok mahai negoziatzailea utzi egin behar izan genuen.

Azken bi ikasturteetan zehar LAB sindikatuak behin eta berriro laneko kontratu mugagabea duten hezitzaileak Haurreskolak Partzuergoko beste haurreskola batzuetan berriz atxikitzeko deialdia irekitzeko eskaera egin du. 2009-2010 ikasturtean, 2008ko LEPean hartutako plazetan ikasturtea lan egin ondoren, 2010-2011rako berratxikipen prozesua martxan jarri zen. Bigarren LEPa egin zenetik 2 ikasturte pasatu dira eta LAB sindikatuak langileekin batera eskaera ezberdinak egin dituen arren, Haurreskolak Partzuergoak oraindik ez du birratxikipen prozesua martxan jartzea lortu.

Horretarako, azken bi ikasturte hauetan mobilizazio eta ekimen ezberdinak martxan jartzea beharrezkoa ikusi dugu, eta azken ekimena otsailaren 22an burutu genuen . Ekimen honetan LAB sindikatuko ordezkariok birratxikipenaren zain dauden langile batzuekin batera Haurreskolak Partzuergoan kontzentrazio bat burutu genuen. Elkarretaratzea egin ostean, Haurreskolak Partzuergoa langileokin batzartu zen. LABeko ordezkariok berriro ere berratxikipena egiteko eskaera luzatu genion eta partzuergoko langileek hitza hartu zuten beraien egoera azalduz.

LAB sindikatuan uste dugu birratxikipen prozesua martxan jartzeko pisuzko arrazoiak daudela eta langileok zuzenki pairatzen dugun egoera gehiegi luzatzen ari dela , onuradunak guztiok gara bai enpresa, bai familiak, bai langileak, bai haurrak eta eskaintzen dugun hezkuntza zerbitzua bera ere. Birratxikipen prozesuak martxan jartzea ez du inolako kostu ekonomikorik suposatzen enpresarako, baina bai kontutan hartu behar da prozesu honek ekarriko dituen onurak zein garrantzitsuak diren haur-eskolako kide guztientzat.

Auzi honengatik dauden kaltetuen artean 50 hezitzaileen artean datu bilketa egin dugu eta ondorio hauek bildu ditugu beraien egoera ulertzeko:

Langile hauen %25ak 150/240km. egiten dituzte egunero lanera joateko, %15ak 100/150 km., %50ak 50/100 km., eta %5ak 50km. baino gutxiago.

Lanera joateko distantzia hauek egitea ekartzen dituzten ondorioak ekonomikoak zein osasunekoak dira eta puntu hauetan laburbildu ditzakegu:

− Errepidean ematen dugun denborari lan orduak gehitu behar zaizkie, kasu gehienetan egunean ordu eta erdi baino gehiago. Kasu askotan, aldi berean langile hauen bizitza pertsonala eta lana uztartzeko eragozpenak dakartza.
− Gidatzeak fisikoki eragiten dituen kalteak, 2 kasu daude non mediku txostenean eurentzat gidatzea kaltegarria dela esaten duen. Estresa, arriskua, kotxe istripuak,…
− 2010-2011 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoko langileen artean 9 kotxe istripu izan genituen, eta dagoeneko 2011-2012 ikasturte honetan 7 kotxe istripu “in itinere” izan ditugu, eta guztiak aldi baterako ezintasunak ekarri dituzte. Era berean, aipagarria da 2010ean EAEko estadistiketan 10 langile hil egin zirela.
− Lanera puntual iristeko zailtasunak (karabanak, errepideetan obrak, istripuak, kontrolak, eguraldiak eragindakoak,…).
− Gero eta garestiagoa diren kotxearen mantenua, gasolina, bidesariak, bestalde, askotan garraio publikoa erabiltzeko zailtasunak edo gabeziak. Kasu batzuetan bizilekuan hipoteka ordaintzen daude eta aldi berean, alokairuan daude lantokiko herrian.
− Arrazoi pertsonalengatik lantokia aldatzea beharrezkoa ikusten dutenak.

Beraz, honakoa eskatzen du LABek:

Martxoaren 15ean burutuko den Zuzendaritza Batzordeari inolako baldintzarik gabe berratxikipen prozesua martxan jartzea exijitzen diogu, orain arte negoziaketa posible baten elementu bezala erabili izan baita.

Donostian, 2012ko martxoaren 13an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denbora agortzen ari da eta Eusko Jaurlaritzak ez du konpromisorik hartzen

Datorren apirilaren 26an, ezustekorik ezean, Stellantis multinazionalak Mecaner enpresaren itxiera aurrera eramateko aurkeztu duen enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldia amaituko da. Kontsulta-aldi honetan izandako bileretan, Enpresa Batzordearen gehiengoak argudiatu du multinazionalak hartutako erabakia ez dela arrazoi ekonomikoengatik, ez eta ekoizpen- edo antolaketa-arrazoiengatik ere, baizik eta erabaki estrategiko batengatik, eta produkzio-alternatibak planteatzen zituen trantsizio ekosozialeko plan bat jarri du mahai gainean.

Entzierro bat antzeztu dugu Iruñean Nafarroako zahar egoitza pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar egoitzetako langileek entzierro bat antzeztu dugu gaur goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, gaurko bertze greba egun bat deitua genuen.

ZF LEMFORDER TVAn kaleratzerik ez dugu onartuko

LABetik Ermuko ZF LEMFORDER TVA enpresako langile gazte baten kaleratzea salatzen dugu. Enpresak langileari deitu zion antzinatasunagatik hurrengo errelebo kontratua izatea tokatzen zitzaionean, baina, ordea, enpresak jakinarazi zion egun hori zela enpresan lan egingo zuen azken eguna.