LABek Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak ezarritako debekua salatzearekin batera, Rafa Diezek merezi duen harrera izango duela baieztatu nahi du
Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak bihar goizeko 8.00etarako El Dueso espetxearen aurrean deitua zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak debeku honek dakarren gehiegikeri eta babesgabetasuna azaleratzen du. Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratioa besterik ez du erakusten.
Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue biharko egunari begira prestatutako egitaraua:
– Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskitzeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatu du goizeko 11:45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzatzen aldarrikatuz.
– Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.
Ezetz diogu turismo neoliberalari, errespetua eta lan eskubideak aldarrikatzen ditugu
Eztabaida ez datza “turismoa bai ala ez” dikotomian, baizik eta geure herrian sustatu beharreko turismo eredua zein den. LABen iritziz, errespetuan eta lan baldintza duinetan oinarritutako turismo eredua da bultzatu beharrekoa. Herrialde bat ezagutzearren bidaiatzea jarduera errespetagarri eta are gomendagarria da, beti ere bisitatu egiten diren jendarte eta ekosistemekiko errespetuz egiten bada. Irizpide honek bi norabidetan balio du, alegia, data hauetan beste herrialde batzuetara doazen euskal langileen kasuan eta baita geure herrira datozen horien kasuan ere. Zoritxarrez, turismoko eredu neoliberalak lehentasuna ematen dio etekin ahalik eta handiena ahalik eta denbora laburrenean ateratzeari, beste edozein irizpideren gainetik. Turismo arloko enpresa handiak aberastu egiten dira bai etekin iturritzat baino aintzat hartzen ez den turistaren kontura, bai bizitzaren garestitzea pairatzen duen auzokidearen kontura, baita industria turistikoak esplotatutako langilearen kontura ere.
Honela bada, turismoko eredu neoliberalak ondorio sozial eta laboral kaltegarriak eragiten ditu. Azken hauei dagokionez, erabili eta bota daitekeen lan-esku merkean oinarritzen da aipatutako eredua. Milaka lagun, gehienak gazteak eta neurri handi batean emakumeak, etenik gabe lan egiten dute soldata baxuen truke, prebentzio neurri eskasekin, dagokion lan hitzarmenaren azpitik kasu askotan eta hainbatetan sikiera kontraturik izan gabe. Sektoreko patronalak praktika horiek defendatzea deitoragarria da baina logikaren barruan sartzen da. Aldiz, Donostiako Udala edota Eusko Jaurlaritza bezalako erakunde publikoek beste alde batera begiratu eta patronalak egiten duen lan esplotazioa ahalbidetzea guztiz onartezina da.
LABek honako hau eskatzen die euskal erakundeei, bereziki Nafarroako Gobernu nahiz Eusko Jaurlaritzari:
1. Euskal Herrian sustatu beharreko turismo ereduaren inguruko eztabaida sozial eta instituzionala irekitzea. Eredu neoliberalaren aurrean, LABek errespetuan eta denon eskubideetan (auzokideak, langileak, turistak) oinarritutako turismo eredua defendatzen du.
2. Turismo arloan enplegu duina sustatzeko kanpaina instituzional bat martxan jartzea.
3. Esplotazio, abusu eta lan hitzarmenen ez betetzea detektatzeko tresnak ahal bezain azkar martxan jartzea.
Paola Moromenachoren erailketa sexista salatzeko mobilizazioan parte hartuko dugu
Indarkeri sexistaren aurkako borrokan agente sozial, politiko eta instituzional guztien ardura pertsonal eta kolektiboa ezinbestekoa da, hezkuntzan hasita beste edozein eremutan ere. Garaia da hitzetatik praktikara pasatzeko. Horregatik Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako plataformatik deituta, Paola Moromenachoren erailketa sexista salatzeko mobilizazioan parte hartuko dugu bihar, abuztuaren 11n, arratsaldeko 7:30etan Sarrikoko metro geltokian. Atzo jakin genuen, Paola Moromenacho Ekuadorren eraila izan zela bere bikote ohia zen Hector Menchero Bilbotarraren eskutik.
Presoen aferari irtenbidea eman behar diogu sufrimendu gehiago eragin aurretik
Kepa del Hoyo presoaren heriotzaren salaketa ozen entzun da Galdakaoko kaleetan. Horrez gain euskal preso guztiak kalera irtetea ahalbidetuko duen bide orri bat adosteko beharra aldarrikatu dute Galdakaora gerturatu diren milaka euskal herritarrek. LAB ere bertan izan da eta Igor Arroyo, Idazkari Nagusiaren ondokoak azpimarratu du “arazo larri honi irtenbidea eman behar diogula sufrimendua gehiago eragin aurretik”.
Arroyoren hitzetan “euskal jendarteak une honetan daukan arazo nagusienaren aurrean gaude”. Alde batetik giza eskubideei dagokionean ikusten ari gara helburu politikoen mesedetan nola Espainiako gobernua giza eskubideak urratzen ari den, hau da, une honetan euskal presoen eta beren senideen eskubideak urratu egiten dira isolamenduaren bidez, sakabanaketaren bidez eta bestelako salbuespeneko politiken bidez.
Bestalde normalizazioaren eta elkarbizitzaren ikuspegitik ere arazo potoloa dela deritzogu. Bake eskenatokia lortzeko urratsak eman dira azken urteetan, borroka armatua amaitu zenetik hainbat urte pasa dira eta urratsak eman dira zenbait alorretan, baina aldi berean Espainiako Gobernuak presoen afera erabiltzen du mendeku gisa, euskal jendartean elkarbizitza eragozteko.
Amaitzeko nabarmen geratu da “euskal jedartearen gehiengo sozial politiko eta sindikal bat badagoela euskal presoen afera konpondu nahi duena”. Lehenik eta behin euskal herriratuz, gaixo daudena kaleratuz eta azkenik preso guztien zein errefuxiatuen eta erbesteratuen askatasuna lortuz. Baina gehiengo horrek gobernu ustel eta antidemokraiko batekin egiten du topo.
LABen iritziz “euskal jendartea ordezkatzen dugun eragileok badugu zer esana eta zer egina afera honetan”. Guztion artean arazo larri honi irtenbidea eman behar diogu sufrimendua gehiago eragin aurretik. Bide orri bat adostu behar dugu preso guztiak kalera irteeta ahalbidetuko duena, baina akordioekin batera mobilizazioetara ere jo beharko dugu.
Eredu aldaketa aldarrikatzen dugu Bizkaiko zahar egoitzetan
LABetik aspalditik gabiltza esaten eta aldarrikatzen, aldatu behar dena ereduaren aldaketa bera dela zahar egoitzetan. Egoitza “pribatuak” deitzen zaie, baina pribatua dena kudeaketa da, dirua publikoa da, gu denona da. Bizkaitar guztion dirua, enpresa eta entitate pribatuek kudeatu eta haien negozioa egiteko. Eta negozio diogunean, etekin ekonomiko ahalik eta handiena ateratzen dutela esan nahi dugu, beti ere langileon lan baldintzen truke.
Urte asko daramatzagu oso egoera kaskarrean eta horrela jarraituko dugu benetan ez bada egoera hau serio hartzen eta ez badira neurriak jartzen egoitzen kudeaketan benetako aldaketa bat emateko.
Bizkaiko Foru Aldunditik ez dira pribatizaziora bidean pausuak eman baino egiten. Herritarron oinarrizkoak eta unibertsalak diren eskubideetan pribatizazioa. PNV eta bere lagun fidela den PSOEren politikek zerbitzu sozialen etengabeko pribatizazioan dihardute. Eredua haien interesetara eraikitzen dute, haienak diren enpresek kudeatzen dute sare guzti hau, haiena da negozioa eta langile klasea batere inporta ez zaien mundu batean bizitzeko aukera dute; haien jendea, haien irudia eta dirua baino inporta ez den mundu bat eraikitzen dute.
LABetik herritarrongana gure mezu argiarekin heldu nahi dugu. Langileak gara, langile ezkertiarrak. Gure herrialdea ardura zaigu, bertan egiten diren politikak ardura zaizkigu, gure lanen kalitatea ardura zaigu, gure lana ere eta horregatik borrokatzen dugu arduraz eta modu solidarioan.
Bizkaiko egoitzetan borroka aspaldi hasi zen eta egia da azken urte t´erdian dimentsio handia hartu duen gaia dela. ELA sindikatuaren hurbileko langileak (ELAk du sektore honetan %68ko errepresentazio sindikala) greba bat dabiltza burutzen eta gaur jada handia da honek zentzu guztietan eragiten dituen kostuak. Greba honek egia da asko lagundu duela egoitzetako errealitatea sozializatzen eta bertan gertatzen denaren inguruan jendeak iritzi bat izaten.
Baina egoera hau aldatu behar dela dioenak, langileon lan eta bizi baldintzak barne, ezin du hau egin benetan kudeaketa ereduaren aldaketa baten inguruan eta zerbitzu sozialen sareaz hitz egin gabe, honen inguruko hausnarketa bat zabaldu gabe. Bestela, lau urte barru egoera berdinean aurkituko gara, arazoaren muinak konpondu gabe jarraitzen duelako.
LAB ez dago greba honetan. Ez gaude ez dugulako ELArekin estrategia eta borroka hau nola egin behar genuenaren prozesuaren nolakotasuna konpartitzen. Ez gaude ados enpresaz enpresa hitzarmenak sinatzearen alde sektore honetan. Egoitza asko gaude egoera honetan Bizkaian eta egoera ez da erraza, baina edo denok batera eta sektore guztiaren mesedetan egiten dugu lan, edo hau gutxi batzuentzako erdibideko konponbide bat izaten bukatuko da, egoitza gutxi batzuetako langileak eta gainontzekoen arteko ezberdintasunak ere areagotuz. Gainera, egoera txarrena bizi dutenak hitzarmen oso zahar batekin utziz. Beraz, gure ustetan, hitzarmen kolektiboa denontzako izan behar da, denontzako hitzarmen on bat.
Guk behar duguna indar politikoak benetan inplikatzea da, hau konpontzeko benetako nahia agertzea, beste ezer. Prozesu bat marraztu behar da egoitzetako langileak Bizkaiko egoitza publikoetako langileen baldintzetara egokitzeko, eta gutxi gutxika egoitza hauek ere gestio publikoaren barruan sartzen hastea. Pausu honek ekarriko du zerbitzuaren kalitatean pausu nabarmena ematea.
Orain, badirudi irailean nahi dituztela egoitzetako baldintza pleguak publiko egin. LABetik PNV eta PSOEri eskatzen diegu baldintza plegu hauetan benetako neurriak ezartzea egoera honi konponbidea jartzen hasteko. Haiek eta soilik haien erantzukizunez sorturiko egoera.
Guzti hau esanda, baldintza pleguetan ondorengo neurriak ezartzea eskatzen dugu:
• 1592 orduko gehienezko lanaldia
• Klausula sozialen ezarpena
• %2an ezartzea enpresarien gehienezko irabazien muga
• Azpikontratazioa mugatzea (pribatizaziori bide ez emateko) egoitzetako zerbitzu ezberdinetan
• Hitzarmena egoitza guztietan errespetatzeko neurriak jartzea
Bukatzeko, esan beharra dugu LABetik lan handia egiten ibili garela azken urte hauetan (Ratioak, eta kontratazioetan lorpen ugari…), naiz eta ez garen izan erakargarri komunikabideentzako.
Eta galdetu ere egiten gara, ea ez den jada ordua gizarte zerbitzuen Bizkaiko eredua bera eztabaidan jarri eta denon artean pausuak ematen hasteko unibertsala den eskubidea honen defentsan, zerbitzu publiko eta kalitatezko bat lortzeko.
Osasun sistema publikoaren defentsan Bierzoko Ospitalean egiten ari diren itxialdiarekin bat egiten dugu
Pasa den uztailaren 24tik Laciana eta Bierzozko Osasun Publikoaren aldeko Erabiltzaileen Asanblada Bierzoko Ospitalean itxialdi mugagabea aurrera eramaten ari da, zonaldeko osasun sistema publikoaren defentsan, pribatizazioaren kontra eta osasun arretaren kalitatea hobetzearen alde. Osakidetzako LABetik elkarasunik beroena helarazi nahi diegu, borroka hori gurea ere baita benetako kalitatezko osasun publikoa eskuratzeko bidean.
Langabeziaren beherakadaren atzean prekarietatea dago, eta ez enplegu politika eraginkor bat
Hego Euskal Herrian 202 langabe gutxiago daude, orotara, 167.005 langabe daude. Gipuzkoan eta Araban jeitsi arren, langabezia erregistratuak gora egin du Bizkaia eta Nafarroan. Kontratuen 93,1 % aldibaterakoa eta ia erdiak hilabetetik beherakoak dira. Honek erakusten digu laneko behin behinekotasunak hartu duen tamaina.
Langile asko gainera ez daude INEMen edo lanbiden erregistratuak, beraz esan dezakegu datuek ez dutela errealitatea bere osotasunean erakusten.
Aurreko urtearekin alderatuz, uda honetan kontratazioetan ez da gorakada nabarmenik izan, honek esan nahi du prekarietatea egiturazkoa dela eta urte osoan zehar ematen dela.
Hainbeste aipatzen de errekuperazio ekonomikoa kalitate txarreko enpleguan oinarritzen ari da eta honen ondorioz, populazio aktiboaren ehuneko gero eta handiagoa da langabezia aldi edo epe luzeko langabeziarekin tartekatutako lan ezegonkorraren ondorioak pairatzen dituena. Azpimarratu behar dugu ere langabezia egoeraren aurrean dagoen babes maila baxua.
Ez gara egoera honetatik aterako neurri urjenteak hartzen ez badira. Inbertsio ekoizpen publiko eta pribatua, inbertsioa zerbitzu publiko eta enpleguaren sorreran, Europako Karta Sozialaren araberakoa izango den lanbidearteko gutxieneko soldata, lanaldia murriztea eta enpleguaren sorrera sektore publiko zein pribatuan eta 1.080 eurotako gutxieneko soldata soziala.
Garoña ixtea lortuta, lanean jarraituko dugu energia burujabetzaren bidean
Borrokak bere fruitua eman du, baina, ezin dugu ahaztu Espainiar Estatuko Energia ministro Alvaro Nadalek aipatu moduan, “nuklearren aurkako oposizio zabalaz” gain, “bideragarritasun ekonomiko eza” ere badagoela erabaki honen atzean. Beti bezala, elite ekonomikoen interesak.
Horrela bada, ozen diogu ezin dugula elite ekonomikoen interesen arabera antolatzen den Estatu baten menpe segi. LABek burujabetzaren bidea jorratu behar dugula dio berriro ere; burujabetza arlo guztietan eta nola ez, baita burujabetza energetikoa ere.
Garoñaren behin betiko itxiera aprobetxatu nahi dugu Euskal Herriak ere bere energia eredu propioa landu behar duela aldarrikatzeko. Energia nuklearrari ezezko irmoa eman diogu behin eta berriro, baina, energia burujabetzaren bidean, ezinbesteko dugu energia fosilen eredutik urrundu eta energia berriztagarriei bide ematea. Trantsizio ekosozialistaren logikan, energia berriztagarriei lehentasuna emanez, besteak beste instalazio sakabanatuak zabaldu eta eraginkortasun energetikoaren inguruko lanketak indartu behar dira.
LABn ustez eredu energetiko berriak garbia eta demokratikoa izan behar du. Pertsonok bizitzeko behar beharrezko dugu eta, arrazoia edozein dela ere, Euskal herritar bakarra ere ezin da energiarik gabe gelditu. Honenbestez, proposatzen dugun eredu berriaren zutabe, energiaren jabetza zein kontrolak publikoa izan behar dute.
Garoña ixtea lortuta urrats bat egin dugu aurrera eta aurrerantzean ere, gainerako eragile sozial zein sindikalekin batera, elkarlanean jarraituko dugu energia burujabetzaren bidean.

