2026-01-18
Blog Page 821

Nafarroan ikastolekin hirugarren hezkuntza sarea osatu behar da

0

Nafarroako ikastoletako langile eta delegatuek elkarretaratzea eginen dute bihar arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Jauregiaren aitzinean Nafarroako Gobernuari eskatzeko ikastolekin hirugarren hezkuntza sarea osa dezan, ikastolek euskararen normalizazioari eginiko ekarpena eta gaur egun duten izaera bereizia kontuan hartuta.

Hirugarren sarea lortzeak lagunduko luke langileen egonkortasuna lortzen eta hezkuntza sistema propioa sendotzen. Nafarroako ikastoletan 700 langile inguru aritzen dira.
 

 

 

Emakumeak planto egitera deitu ditu Garbiñe Aranburuk, martxoaren 8ko greba feministaren erregistroan

0

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia eta HIRUko ordezkariok martxoaren 8ko greba feministaren barruan egun horretarako deituta dauden lanuzteen erregistroa egin dugu gaur. Hain zuzen ere, gehiengo sindikalak bat egiten du Euskal Herriko mugimendu feministak egin duen deialdiarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza gaurko agerraldian, eta martxoaren 8an greba egiteko hamaika arrazoi daudela nabarmendu du.

Nazioarteko grebarekin eta Euskal Herriko mugimendu feministak "Emakumeok planto, nosotras paramos"  leloarekin eginiko lanuzte deialdiarekin bat egiten du euskal gehiengo sindikalak eta horregatik gaur lanuzteen erregistro formala egin dugu.

Emakume guztiei dei egiten diegu lanuztean parte hartzeko. Garbiñe Aranbururen hitzetan, "arrazoiak soberan ditugu. Sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazista honek zaplakuntza hiruikotza inposatzen du: klase, genero eta arrazaren araberakoa. Mugimendu feministaren aintzindaritzapean deitzen den lanuzte honek bete-betean bat egiten du LABek azken Biltzar Nagusian egin dituen gogoeta eta hartu dituen erabakiekin".

Kapitalarekin dugun talka berdimentsionatu dugu, bizitza-kapitala talka moduan. Zentzu honetan, LABeko idazkari nagusiak adierazi du bizitzaren esparru guztietan prekarizazioa suertatzen ari dela eta kapitalarekin dugun talka horrek modu berezituan eragiten diela emakumeei.

Hala, gaur egun oraindik sexuen eta arrazaren araberako lan banaketaz hitz egin behar dugula azpimarratu du: "Lan produktibo eta erreproduktiboak bereizi egiten dira. Honela emakumeon ardurapean daude nagusiki zaintza lanak. Lan horiek ikusiezinak eta bigarren mailako bilakatzen ditu sistema honek. Lan munduan ere diskriminazioak nabariak dira. Ez dugu aukera berdintasunik lan mundurako sarbidean eta lan munduan egiten ditugun lanei balio sozial txikiagoa aitortzen zaie. Beraz, soldata arrakala izugarria da, lanaldi partzialak nagusiki emakumeentzat dira eta orokorrean lan baldintza prekarioagoetan lan egin behar dugu".
 
Era berean, kontziliazio neurriak tranpa hutsa direla eta ez direla korrespontsabilitate politikarik bultzatzen salatu du. Emakume etorkinak lanik prekarioenak egitera behartuak egon ohi dira.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, "azken urteetan inposaturiko poltika neoliberalak, sektore publikoaren pribatizazio eta merkantilizazio prozesu izugarria ematen ari da eta ongizate estatua deritzona erabat suntsitu da. Honek guztiak emakumeongan du eraginik negatiboena".

Hain zuzen ere, ekonomia eredu hau jasanezina da emakumeontzat, eta horregatik eraldaketa dela bidea esan du; merkatuen interesak erdigunean egotetik pertsonen eta naturaren interesak erdigunean kokatzera igarotzeko.  "Eraldaketa horretan urratsak emateko martxoaren 8an planto egingo dugu, emakumeok egiten dugun lanaren beharra eta garrantzia agerian uzteko", berretsi du Garbiñe Aranburuk.

LABen betaurrekoetatik eta gure eragin esparrura etorrita, sindikatuak bi borroka nagusitan jarri nahi du indarra datozen hilabeteetan:

• Soldata arrakalarekin amaitzea. Onartezina da urtean bataz beste gizonek baino 7.680 euro gutxiago kobratzea, Hego Euskal Herrian. Rajoyek ez, baina guk bai hitz egin nahi dugu honi buruz

• Zaintza lanen aitortza politikoan eta ekonomikoan urratsak eman nahi ditugu

Horrenbestez, Garbiñe Aranburuk gaurko agerraldian nabarmendu bezala, LABetik emakume guztiak animatu nahi ditugu planto egitera eta mobilizazioetan parte hartzera. Kontzientzia hartu, antolatu eta borrokatzea da bidea, gauza handiak lortzeko gai gara eta.

Nafarroan ere
Nafarroako Lan Departamenduaren bulegoetan ere erregistratu dugu martxoaren 8ko greba feministaren deialdia. LAB, ELA, STEILAS, ESK eta HIRU sindikatuetako ordezkariak hurbildu gara lanuzteen erregistroa egitera.

 

 

 

Benetako prozesu parte hartzailean oinarrituko den Hezkuntza Ituna behar dugu, betorik gabe

0
LABek bere borondate onenarekin jarraituko du lanean. Zentzu honetan, hurrengo egunetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren azterketa sakonagoa egin eta bere proposamena helarazioko dio hezkuntza sailari. Bitartean hezkuntzako langileei, hezkuntza komunitateari eta Euskal Herritarrei oro har, gure herriak behar duen Hezkuntza Burujabea eraikitzen jarraitzeko deia egiten diogu.

LABek, gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hezkuntzaren Aldeko Akordioaren Oinarriak” dokumentuaren gainean egiten duen urgentziazko balorazioa laburra duzue ondokoa:

– Prozesu parte hartzailegoa behar da. Ituna lortzeko prozesuarekin kritikoak gara, parte hartzaileagoa izan eta medioei begira baino hezkuntza komunitatean hausnarketa sakona egitera bideratuagoa egon beharko litzateke. Gaurko aurkezpena da gure kritikaren erakusgarri, dokumentuaren inguruan iritziak jasotzera bideratu baino, medioetan produktua saltzea izan da helburua. 46 orriko dokumentu bat aurkeztu zaigu, aurrez aurkezpenean egon garen 30 eragileei aurkeztu gabe. Ondoren, Hezkuntza Sailaren balorazioa izan da oro har eragileok ontzat jo dugula dokumentua, mamiaren inguruan eragile batek ere ez duenean ezer esan, aztertzeko tarterik ez dugulako izan.

– Burujabetza, konpetentzia guztiak, autogobernu osoa. Parte Hartze prozesuan lantzen den dokumentua ezerezean ez gelditzeko bermeak eskatzen ditugu. Hau da, egiten den parte hartze prozesua askatasunean eta Espainiaren betorik gabe egin nahi dugu. Hezkuntza komunitateak eta instituzioek askatasunez erabakitzen dutena praktikara eramatea eskatzen dugu, ez besterik. Zentzu honetan, Espainiaren inposaketei aurre egin eta gure hezkuntza sistema burujabea irutea ezinbestekoa da. Adibidez, nola egin eraldaketa pedagogikoa eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, Madril errebaliden bitartez azterketa bidezko selekzioaren eredua muturreraino eramaten ari denean?

– Baliabideak behar dira. Madrilen betoak gaindituta ere zer egingo du Eusko Jaurlaritzak? Proposatutako aldaketak praktikara eramateko ikastetxeak, bereziki eskola publikoak, baliabidez hornitzea (ekonomikoak eta humanoak) eta ganorazko formakuntza eskaintzea ezinbesteko neurriak dira, beste askoren artean. Hezkuntzari, gure herriaren garapenerako lehen mailako estatusa onartu behar zaio eta horretarako, askoz ere gehiago inbertitu beharra dago.

– Kontrako norabidean goaz. Cristina Uriarteren hitzek soinu ona ateratzen dute, baina Hezkuntza Sailaren politikak kontrako norabidean doaz: murrizketak eta inbertsio falta; Madrilen esanetara hartutako neurriak (errebalidak, oposaketa eredua,…); hizkuntza ereduak gaindituko dituen murgiltze eredua ezartzea atzeratzea; segregazioaren aurkako neurri eraginkor falta,…
 

 

 

Ordu eta erdiko lanuzteak egin dituzte gaur La Asuncioneko langileek

"Mobilizatzen jarraituko dugula jakinarazi nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak eta Asuncioneko zuzendaritzak gure eskualdean eragin duen arazoa sakonetik konpondu arte". Horixe iragarri zuten langileek urtarrila bukaeran egindako agerraldian, eta horretan ari dira, mobilizazioz mobilizazio. Hain zuzen ere, otsaileko astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu eta erdiko lanuzteak egingo dituzte, 8:00etatik 9:30ak bitartean. Horrekin batera, beste hainbat ekimen egingo dituzte; hilaren 28ko greba eguna eta manifestazioa, kasu.

Lanuzteak egiten ez dituzten egunetan, elkarretaratzeak egingo dituzte goizeko atsedenean, 8:00etatik 8:20era. Era berean, Tolosako inauterien etorrerarekin, La Asuncioneko lan gatazka ikusgarri egin nahi dutela jakinarazi dute.
 

 

 

Euskaltelen aurrean mobilizatuko gara bihar, Loiun gertatutako lan heriotzak salatzeko

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Zamudioko teknologia parkean elkartuko gara, 12:00etan. Euskalteke sustatutako obra batean galdu zuten bizia bi langilek joan den astean, eta, egun berean, beste bi langile hil ziren lan istripuz; Galdakaon, kasu honetan.

Joan den astean, otsailaren 1ean, 32 eta 33 urteko eraikuntzako bi langile hilda topatu zituzten Excavaciones Ibardegi enpresako furgoneta batean. Euskaltel Promotora den obra batean ari ziren lanean. Biharko elkarretaratzearekin, langileak gogora ekartzeaz gain, lan heriotzak eta prekarietatea salatuko ditugu.
 

 

 

Nafarroako ekonomiarentzat estrategikoa den finantza sistema publikoa sortu behar du Nafarroako Gobernuak

Urtzi Ostolozaga, LABeko Ekintza Sozialeko ondokoa, eta Imanol Karrera, LABeko bozeramailea Nafarroan, prentsaren aurrean azaldu dira Nafarroako ekonomiarentzat estrategikoa den finantza sistema publikoaren proposamena gizartean azaltzeko.

Imanok Karreraren ustez, “egungo finantza sistemak Europako nazioarteko kapitalaren interesei erantzuten die, eta azkenean langileok ordaintzen ditugun gero eta sakonagoak diren krisien oinarriak dira. Horretarako, erabakitzeko eskubidea izan nahi dugu, gure sare sozial eta produktiboarentzat erabakirik egokienak hartzeko”.

“Ekonomiaren norabiderako, finantza sistema oinarrizkoa da, konpetibitatea, inbertsioak, enplegua sortzeko eta aberastasunaren birbanaketarako. Horretarako, finantza tresna publikoa sortzeaz gain, sistema antolatzeko kapazitatea ere behar dugu”, azaldu du Karrerak.

“Tresna hauek behar ditugu, jendarte justoago bat sortzeko, zeinetan ekonomia pertsonon zerbitzura egongo baita, espekulazio finantzarioa eta paradisu fiskalak jarraituko ditugu eta kreditua eta aurrezkiak sozializatzea botere finantzario korporatiboari alternatiba bezala”, aldarrikatu du LABeko Nafarroako bozeramaileak.

Gaur egungo Nafarroako gobernu akordioa egin zuten alderdiek akordio programatikoan finantza entitate publikoaren beharrizana ikertzeko konpromisoa hartu zuten. Lan hori Nafarroako Gobernuak Bizilan S.A. enpresari adjudikatu zion, eta ikerketa horren emaitzak berriki publikatu dituzte. Ikerketa horretan, nafar jendarteko 27 eragileri galdeketa egin zaie, tartean LAB sindikatuari. Era berean, Banka Publikoari buruzko nazioarteko esperientziei buruzko jardunaldiak egin zituzten, non Alemania, Holanda eta Italiako esperientziak erakutsi baitzituzten. Jardunaldi horietan LABek ere parte hartu zuen.

LABen ustez, “ikerketa horren ondorioak ezagututa, argi gelditu da ikerketan parte hartu dugun eragileen interesak eta iritziak oso ezberdinak direla”.

Nafarroako Gobernuari LABen gomendioak
“Argi dugu, eta berriz berresten dugu Nafarroako ekonomiarentzat estrategikoa dela finantza sistema publikoa sortzea”, azpimarratu du Urtzi Ostolozagak, LABeko Ekintza Sozialeko ondokoak.

LABen iritziz, jendarteari zuzentzen zaizkion zerbitzu publikoak ez dira bukatzen osasungintzan, hezkuntzan, azpiegituretan edo gizarte babesean. Zentzu horretan, Ostolozagaren ustez “nahitaezkoa da politika publikoaren eremura estrategikoak diren izaera ekonomikoko sektoreak eramatea, finantzarioa edota energetikoa esaterako. Gainera, bi sektore horiek erakunde publikoek sistematikoki bideratzen dituzten baliabide publikoei esker mantentzen dira”.

Modu berean, LABeko Ekintza Sozialeko ondokoaren ustez, “ez dugu ulertzen sistema publikoa sistema pribatuaren izaera subsidiario bezala, ezta eremu pribatuaren gabeziak betetzeko ere. Finantza sistema publikoak kredituaren eta aurrezkien sozializaziorako, inbertsio produktiboaren eta pertsona eta enpresen babesaren elementu bultzatzaile nagusia izan behar du”.

Ikerketa honetan parte hartu duten eragileen iritzi eta interes ezberdinen jakitun, eragile horien arteko identitate ezberdintasuna agerikoa dela konfirmatzen dute. “Izan ere, horietako batzuek kolektiboak diren interesak ordezkatzen ditugu, eta beste batzuek, enpresa zehatzena”, azpimarratu du Urtzi Ostolozagak.

Horren harira, Ostolozagaren ustez, “jaso diren iritziak direnak izanda ere, ez dute inolaz ere gobernuaren eginbeharra betetzen. Nafarroako Gobernuak, interes kolektiboaren mesedetan, finantza sektore publikoaren aldeko apostua egin behar du; ezin du bere ardura talde desberdin eta heterogeneo baten iritziaren esku utzi”.

Dena dela, “oinarrizkoak diren gaietan, gehiengoaren akordio bat existitzen dela”, uste du Ostolozagak:

• Nafarroako ekonomiarentzat estrategikoak diren inbertsioak egin beharra, bai arlo publikoan, bai pribatuan.

• Ikerkuntza + Garapena + Berrikuntzaren garapena, finantza sektorearen inplikazio handiagoa.

• Enpresa txiki eta ertainak laguntzeko azpiegiturak sortzea.

• Nafarroako jendartearen lurralde garapena, eta garapen sozial orekatua.

• Sektore pribatu espekulatiboaren hegemonian oinarrituriko sistema finantzieroaren aldakortasuna ikusita, inbertsioen erronkei aurre egiteko modurik zuzenena, merkatuaren gorabeheren aurrean indartsua izango den finantza sektore publiko potentea da.

Sektore finantziero publikoa sortzeko plan estrategikoa
Imanol Karrerak Nafarroako Gobernuari eskatu dio “izaera integrala izango duen finantza sektore publikoa sortu dezan eta honakoak kudeatzeko plan estrategiko bat osa dezan”:

1. Nafarroako finantza sistema arautzeko ahalmena, beharrezko ahalmen normatiboaren bitartez, fitxa bankarioa izango duen Nafarroako Finantza Institutua sortzea, eta Europako Banku Zentralaren parte izatea.

2. Sare publikoaren garapenerako, batez ere enpresa txiki eta ertainean, inbertsio publiko zein pribaturako tresnak. Horretarako, hainbat aukera daude: banku publiko komertziala edo/eta inbertsioena, gaur egungo Sodena bezalako inbertsio tresnak garatzea eta abar.

3. Pertsonentzat eta enpresentzat kreditu eta aurrezkirako sozializazio tresnak, bankuak edo aurrezki kutxak izanda, horretarako ez dago bete ezin daitekeen ez muga legalik, ezta ekonomikorik ere. Horretarako, borondate politikoa baino ez da beharrezkoa.

“Honen guztiaren muina borondate politikoan dago. Beraz, oinarrizkoa da Nafarroako egonkortasun ekonomiko eta finantzariorako, erabaki espekulatibo, akziodunen interesen eta inbertsio pribatuen fondoen aurrean defendatzea”, azpimarratu du Karrerak.

 

 

 

Enplegu Publikorako Eskaintza 2016-2017 / Oferta Pública de Empleo 2016-2017

0

2018/06/01
ZERBITZUETAKO LANGILE eta ZELARI TEMARIEN ZUZENKETA


Aurkitu dugu akats txiki bat zerbitzuetako langilea eta zelariaren temarioan; temario bietan Usansolo Ospitalak Osakidetza sortu zen momentutik diruzaintza propia zeukala ez da agertzen. Beraz diruzaintza propia zeukaten zentruen zerrenda hauxe da:

CORRECCIÓN DE LOS TEMARIOS DE PERSONAL OPERARIO/A DE SERVICIOS Y CELADOR/A
Hemos encontrado un pequeño fallo en los temarios de personal operario de servicios y celador; en ambos temario no aparece que el Hospital de Usansolo tenga tesorería propia desde los inicios del ente. La lista de los centros que disponían de tesorería propia queda así:

Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio Vasco de Salud (Dispone de Tesorería propia)
– Sede Txagorritxu (Dispone de Tesorería propia)
– Sede Santiago (Dispone de Tesorería propia)
– Hospital San Eloy (Dispone de Tesorería propia)
– Hospital Universitario Basurto (Dispone de Tesorería propia)
– Hospital Universitario Cruces (Dispone de Tesorería propia)
– Hospital Galdakao-Usansolo (Dispone de Tesorería propia)

2018/04/30
ZERBITZUETAKO LANGILE TEMARIOAN ZUZENKETA.
Kategoria honen temarioko 2. GAIAN, 50. Artikuloa horrela geratzen da idatzita:

CORRECCIÓN TEMARIO OPERARIAS DE SERVICIO.

EL Art. 50 del TEMA 2 del temario de estas categoría queda redactado del siguiente modo:

“Artículo 50. Licencia por asuntos particulares.

El personal tendrá derecho, previa solicitud con veinte días naturales de antelación, al disfrute de seis días laborables cada año natural, con un límite máximo de 42 horas (ahora son 45 horas – Acuerdo de Mesa General de Negociación de la Administraciónde la CAE, de 18 de noviembre de 2009). Para los que no alcancen el año de servicio, dicho disfrute será proporcional al tiempo de servicio transcurrido desde la fecha de su ingreso o reingreso hasta el 31 de diciembre del mismo año.

En todo caso, esta licencia no podrá ser disfrutada simultáneamente por más del 50% del personal que componga la plantilla habitual de la categoría correspondiente que preste servicios en cada uno de los distintos turnos de trabajo establecidos en la Unidad.

Además de lo anterior, y con su misma naturaleza, los trabajadores de Osakidetza tendrán derecho al disfrute de dos días adicionales de licencia por asuntos particulares al cumplir el sexto trienio, incrementándose en un día adicional por cada trienio cumplido a partir del octavo. El derecho a su disfrute nacerá partir del día siguiente al del cumplimiento del trienio correspondiente. (Recuperados en el DECRETO 53/2016, de 5 de abril, por el que se establece el permiso por asuntos particulares por antigüedad del personal funcionario, estatutario y laboral de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi).”

2018/04/16
ERIZAIN ETA ERIZAIN LAGUNTZAILE TEMARIOETAN ZUZENKETAK.

Erizian temarioan, gai hauek zuzendu ditugu: 2-5-24
Erizain Laguntzaile temarioan, gai hau zuzendu dugu: 16

Posta elektronikoz gai zuzenduak bidali dizkizuegu. Ez baduzu ezer jaso, jarri harremanetan gurekin, mesedez.

CORRECCIONES EN LOS TEMARIOS DE ENFERMERÍA Y AUX. DE ENFERMERÍA

En el temario de enfermería hemos corregido los siguientes temas: 2-5-24
En el temario de Aux. de Enfermería hemos corregido el tema 16.

Las correciones han sido enviadas a vuestros correos electrónicos. Si no lo habeis recibidio, poneros en contacto con nuestras secciones sindicales.


2018/03/27
Hurrengo kategorietarako GAITEGI KOMUNA.
Kategoria hauen GAITEGIRIK EZ DUGU EGIN, baina egin ditugun ERIZAIN LAGUNTZAILE eta SUKALDARI TEMARIOKO gaitegi komun bera dakaute:
-TER
-TEL
-Erradioterapiako Teknikaria
-Informatikako Teknikaria
-Osasun-dokumentazioko Teknikaria
-Dietetikako teknikaria
-Audiprotesiko Teknikaria
-Anatomia patologiko Teknikaria
-Farmaziako Laguntzailea.

TEMARIO COMÚN PARA LAS SIGUIENTES CATEGORÍAS.
No hemos preparado temario para estas categorías, pero el TEMARIO COMÚN es el mimso que el correspondiente a las categorías de AUX. de ENFERMERíA y de COCINERA/O que sí hemenos preparado.
-TER
-Téc. Radioterapia
-TEL
-Téc Informática
-Téc. Documentación Sanitaria
-Téc. Dietética
-Téc. Audioprótesis
-Téc. Anatomía Patológica
-Aux. Farmacia.


2018-03-22
2016-17 OPEko TEMARIOEN CDAK DAGOENEKO SALGAI!
Kategoriak:
– Zerbitzuetako Langilea
– Erizain laguntzailea
– Erizaina
– Fisioterapeuta
– Sukaldaria
– Mantenimenduko Ofiziala

Prezioa:
5 euro AFILIATUAK / 10 euro EZ AFILIATUAK
ESKURATZEKO LEKUAK:

1. ARABAN
a. Txagorritxu Ospitaleko LAB sekzio sindikala
b. Santiago Ospitaleko LAB bulegoa
c. Gasteizko Egoitza : Fermin Lasuen, 13-behea.
d. Oioneko Egoitza: Kale Nagusia, 15B-behea. PK 01320.

2. BIZKAIAN
a. Gurutzeta Ospitaleko LAB bulegoa
b. Basurtuko Ospitaleko LAB bulegoa
c. Usansolo-Galdakaoko Ospitaleko LAB bulegoa
d. Bilboko egoitza: Rekalde Zumarkalea , 62-behea
e. Bilboko Alde zaharreko anbulatorioko LAB bulegoa : erronda kalea 6, (2.solairua)

3. GIPUZKOAN
a. Donostia ospitaleko LAB bulegoa
b. Arrasateko Ospitaleko LAB bulegoa
c. Zumarragako Ospitaleko LAB bulegoa
d. Mendaro Ospitaleko LAB bulegoa
e. Bidasoa Ospitaleko LAB bulegoa
Eskatu Zure zentroko LAB delegatuari!!

TEMARIOS DE LA OPE 2016-2017 YA A LA VENTA!
Categorías:
– Op. Servicios
– Aux. de Enfermería
– Enfermería
– Fisioterapeuta
– Cocinera
– Of. Mantenimiento.

Precio: 5 EUROS personas afiliadas y 10 euros el resto.
LUGARES DONDE PUEDES CONSEGUIRLOS:
1. ALAVA
a. Local de LAB del Hospital Txagorritxu
b. Local de LAB del Hospital Santiago
c. Sede de Gasteiz (Fermin Lasuen, 13-bajo)
f. Sede de Oion (Kale Nagusia, 15B-bajo) PK 01320.

2. BIZKAIA
a. Local de LAB del Hospital Cruces
b. Local LAB Hospital Basurto
c. Local LAB Hospital Galdakao Usansolo
d. Sede de Bilbo (Alameda Rekalde, 62-bajo)
e. Local LAB ambulatorio Casco Viejo de Bilbao (ronda, 6 – 2º piso)

3. GIPUZKOA
a. Local de LAB Hospital Donostia
b. Local LAB Hospital Arrasate
c. Local LAB Hospital Zumárraga
d. Local LAB Hospital Mendaro
e. Local LAB Hospital Bidasoa

¡Pregunta a la delegada o delegado de LAB de tu centro!


2018-03-12
ZELARI eta ADMINISTRARI LAGUNTZAILE KATEGORIEN TEMARIOAK
Hemendik 2016-2017 EPEko ZELARI zein ADMINISTRARI LAGUNTZAILE kategorien temarioak eskuratzea badaukazu. Karpeta bakoitza kategori bakoitzari dagokio. Barruan behar dituzun dokumentuak aurkituko dituzu. Ezer baino lehen, IRAKURRI HAU izeneko dokumentua arretaz irakurri.

– ZELARIA-CELADOR [.ZIP]

– ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA – AUX. ADMINISTRATIVA/O [.ZIP]

ZERBITZUETAKO LANGILE, ERIZAIN LAGUNTZAILE, ERIZAIN, FISIOTERAPEUTA, SUKALDARI ETA MANTENIMENDU OFIZIAL kategorien temarioak CD formatoan banatuko ditugu. Prest daudenean eskuragarri izango diren lekuen zerrenda argitaratuko dugu.

Animo!

OPE OSAKIDETZA 2016-2017
TEMARIOS CATEGORÍAS CELADOR/A Y AUXILIAR ADMINISTRATIVO/A

Desde aquí podrás descargar los temarios de las categorías de CELADORA Y AUXILIAR ADMINISTRATIVA/O DE LA OPE OSAKIDETZA 2016-2017. Cada una de las carpetas corresponde a una categoría. Dentro encontrarás todos los documentos necesarios. Antes de nada, lee el documento denominado IRAKURRI HAU-LEE ESTO.

– ZELARIA-CELADOR [.ZIP]

– ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA – AUX. ADMINISTRATIVA/O [.ZIP]

Los temarios relativos a las categorías de OPERARIA/O SERVICIOS, AUXILIAR DE ENFERMERÍA, ENFERMERÍA, FISIOTERAPEUTA, COCINERA/O Y OFICIAL DE MANTENIMIENTO se facilitarán en formato CD en breve. Cuando estén preparados, publicaremos los lugares donde se pueden adquirir.

Animo!


2018-02-16
OINARRI ESPEZIFIKOAK, IZENA EMATEA ETA TEMARIOAK 

• Oinarri Espezifikoak
Atzo, otsailak 15, kategoria ezberdinen oinarri espezifikoak hasi ziren argitaratzen Euskadiko Boletin Ofizialean. Kategoria batzuk oraindik falta dira.

• Izena ematea
Oinarri Orokorretan jasotzen den bezala, izena emateko epea kategoriaren oinarri espezifikoak boletinean argitaratzen diren hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta hilabetekoa izango da. Horregatik, atzo publikatu ziren kategorietan gaurtik dago irekita izena emateko epea. Hemen daukazu Oinarri Orokorren zati bat:

9.– ESKABIDEAK.
9.1.– Eskabideak non eta nola aurkeztu.
Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabidea Internet bidez egin beharko dute, Osakidetzaren webgunean dagoen eredua betez. Hona hemen helbidea: www.osakidetza.euskadi.net
Salbuespenez, ondoko tokietan eskabidea aurkezteko egokituko diren lekuetara joanda egin ahal izango da:

– Bilbao.
– Donostia / San Sebastián.
– Vitoria-Gasteiz.

eta horiek zehatz-mehatz non dauden komunikabideetan eta Osakidetzaren webgunean jakinaraziko da.

Internet bidezko eskabidea Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetan bete daiteke. KZgune zentroen zerrenda helbide honetan kontsultatu ahal da: www.kzgunea.net

Prozesuan onartua izateko beharrezkoa da eskabidea epearen barruan eta behar bezala aurkeztea, aurreikusitako bi modalitateetako edozeinetan, bai eta inskripzio-eskubideak ordainduta izatea ere.

9.2.– Inskripzio-eskubideak ordaintzea.
Deialdi honetako 6.2.h) oinarrian ezarritako betekizuna betetzeko, inskripzio-eskubideak ordaindu beharko dira erakunde laguntzaile hauetakoren batean eskabideak aurkezteko epearen barruan: Kutxabank, Euskadi Kutxa/Caja Laboral, La Caixa eta BBVA. Erakunde horietako sukurtsal batean ordaintzea aukeratuz gero, eskabidearen inprimakia finantza erakunde laguntzailean aurkeztu beharko da, eta sukurtsalak, dirua sartu ondoren, mekanikoki baliozkotuko du eskabidea.

Internet bidez ordainduz gero, eskabidean bete beharko dira inskripzio-eskubideen ordainketari dagozkion atalak.

Eskabidea betetzerakoan inskripzio-eskubideei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko da, deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenean ezarritakoaren arabera eta gai horretan indarrean dagoen araudiaren arabera.

Inskripzio-eskubideak eskabideak aurkezteko epearen barnean ordaindu ezean, izangaia prozesutik kanpo geratuko da. Aurrekoa gorabehera, izangaiak zuzendu ahalko du ordaindutako diru-kopuruen gaineko akatsa, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen duen Ebazpenaren 11.1 oinarrian jasotzen den erreklamazioa aurkezteko epearen azken egunera arte.

9.3.– Epea.
Izangaiek hilabete bateko (1) epea izango dute, 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, eskaera aurkezteko eta inskripzio-eskubideak ordaintzeko, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea azken eguneko 14:00etan amaituko da. Salbuespen gisa, deialdiaren ezaugarriek hala eskatzen badute, hilabete bateko epe hori luza daiteke oinarri espezifikoak jasotzen dituen ebazpenean zehaztutako eperaino.

• Temarioak
LAB sindikatuan lanean hasiak gara dagoeneko EPE prozesuan lagungarri izan daitezkeen temarioak lantzen. Printzipioz, honako temarioak aterako ditugu: Operario, Zelari, Administrari laguntzailea, Erizain laguntzailea, Erizaina, Fisioterapeuta. Bestaldetik, baloratzen ari gara beste hauek ere egitea: Sukaldari, Mantenimiento eta Tekniko.

Temario hauetako batzuk sindikatuaren web orrialdean (eskegiko ditugu, modu librean deskargatuak izateko.

Hala ere, kontuan hartu behar dugu gure temarioak delegatu eta afiliatuon artean egiten ditugula, beraz gutxieneko denbora beharko dugu. Kasu gehienetan, hilabetekoa baino lehen ez dira eskuragarri izango. Beraz, pazientzia pixka bat eskatu nahi dizuegu.

Temarioei eta gainontzekoei buruz joango gara informatzen. Eskerrik asko.



16-02-2018
Publicación de BASES ESPECÍFICAS, INSCRIPCIÓN Y PREVISIÓN DE TEMARIOS 

• Bases específicas.
Ayer día 15 de febrero comenzó la publicación en el BOPV de las Bases Específicas de algunas categorías. Otras están aún por publicar.
• Inscripción.
Como se recoge en las Bases Generales, el plazo de INSCRIPCIÓN comienza al día siguiente de la publicación en el boletín de las bases específicas de la categoría, y dura un mes. Por esta razón, en las categorías publicadas ayer ya está abierto desde hoy el plazo de inscripción. Aquí tienes la información de las Bases Generales:

9.– SOLICITUDES.
9.1.– Lugar y forma de presentación.
Las personas que deseen tomar parte en los procesos selectivos deberán realizar la solicitud
a través de Internet, mediante la cumplimentación del modelo que se facilita en la página web de Osakidetza en la siguiente dirección www.osakidetza.euskadi.eus

Excepcionalmente, la solicitud podrá realizarse acudiendo a las dependencias que se habilitarán al efecto, en los siguientes lugares:
– Bilbao.
– Donostia / San Sebastián.
– Vitoria-Gasteiz.

y cuya ubicación específica se facilitará en los medios de comunicación y en la página web de Osakidetza.
La cumplimentación de la solicitud vía Internet se podrá realizar a través de los centros públicos KZgunea del Gobierno Vasco, cuya relación de centros se podrá consultar a través de la siguiente dirección www.kzgunea.net

La admisión al proceso requiere haber cumplimentado y realizado en tiempo y forma dentro del plazo de presentación de solicitudes la correspondiente instancia en cualquiera de las dos modalidades previstas y haber abonado los correspondientes derechos de inscripción.

9.2.– Pago de derechos de inscripción.
A los efectos del cumplimiento del requisito que prevé la base 6.2.h) de esta convocatoria, el
pago de los derechos de inscripción deberá efectuarse dentro del plazo de presentación de solicitudes,
en cualquiera de las siguientes entidades colaboradoras: Kutxabank, Euskadi Kutxa/Caja
Laboral, La Caixa y BBVA. En el caso de optar por el abono en las sucursales de estas entidades,
se deberá presentar el impreso de solicitud en la entidad financiera colaboradora, quien una vez
realizado el ingreso lo validará mecánicamente.
En el supuesto de optar por el abono vía Internet se deberán cumplimentar los apartados de
pago de derechos de inscripción previstos en la solicitud.
La cumplimentación de la solicitud requerirá del abono en la cuantía correspondiente de los
derechos de inscripción según lo dispuesto en la resolución que contiene las bases específicas de cada convocatoria y de conformidad con la normativa vigente en la materia.

La falta de abono de los derechos de inscripción dentro del plazo de presentación de solicitudes supondrá la exclusión del proceso. No obstante lo anterior, la persona aspirante podrá subsanar el error en la cantidad abonada hasta el último día de plazo para efectuar la reclamación contra la Resolución por la que se haga pública la relación provisional de personas admitidas y excluidas prevista en la base 11.1.

9.3.– Plazo.
Las personas aspirantes dispondrán del plazo de 1 mes a partir del siguiente al de la publicación en el BOPV de las bases específicas de cada convocatoria, que finalizará a las 14:00 horas del último día del mismo, para presentar la solicitud conforme a lo que se establece en la base 9.1 y abonar los derechos de inscripción. Excepcionalmente, cuando las circunstancias de la convocatoria así lo requieran, el plazo de 1 mes podrá ampliarse por el plazo que la resolución que contenga las bases específicas determine.

• Temarios.
Desde el sindicato LAB ya nos hemos puesto a trabajar para poder facilitaros temarios que ayuden en el proceso de preparar la OPE. En principio, sacaremos temarios de: Celador/a, Operario/a, Auxiliar adm.,Auxiliar de enfermería, Enfermería y Fisioterapeuta. Además, estamos valorando la posibilidad de sacar también temarios de Cocinera/o, Mantenimiento y Técnico/a. Algunos de estos los colgaremos para su descarga libre en la página web del sindicato LAB.

De todas formas, hay que tener en cuenta que todos estos temarios los realizamos grupos de delegados, delegadas y afiliadas de LAB, por lo que necesitaremos un tiempo para llevarlos a cabo. En la mayoría de los casos, necesitaremos al menos un mes de plazo. Así que os pedimos paciencia.

Os iremos informando de los temarios y todo lo demás. Eskerrik asko.


2018/02/05
2016-17 EPE prozesurako Osakidetzaren informazio ofizialarekin lotura

Hemen daukazu Osakidetzak martxan ipini duen EPE honi buruzko INFORMAZIO OFIZIALA argitaratzeko espazioa. Prozesuaren nondik norako guztiak bertan agertuko dira. Beraz, adi ibili!

Lotura


05/02/2018
Enlace con la página oficial de Osakidetza para informar de la OPE 2016-17

Aquí tienes el enlace del espacio creado por Osakidetza para publicar toda la INFORMACIÓN OFICIAL relativa al proceso de OPE. Aquí irán apareciendo todas las nuevas informaciones y detalles del proceso, así que atentos y atentas!

Enlace

 

 

2018/06/01
ZERBITZUETAKO LANGILE eta ZELARI TEMARIEN ZUZENKETA
CORRECCIÓN DE LOS TEMARIOS DE PERSONAL OPERARIO/A DE SERVICIOS Y CELADOR/A


2018/04/30
ZERBITZUETAKO LANGILE TEMARIOAN ZUZENKETA
CORRECCIÓN TEMARIO OPERARIAS DE SERVICIO.

2018/04/16
ERIZAIN ETA ERIZAIN LAGUNTZAILE TEMARIOETAN ZUZENKETAK. CORRECCIONES EN LOS TEMARIOS DE ENFERMERÍA Y AUX. DE ENFERMERÍA

2018-03-27
GAITEGI KOMUNA
TEMARIO COMÚN

2018-03-22
2016-17 OPEko TEMARIOEN CDAK DAGOENEKO SALGAI!
TEMARIOS DE LA OPE 2016-2017 YA A LA VENTA!


2018-03-12
ZELARI eta ADMINISTRARI LAGUNTZAILE KATEGORIEN TEMARIOAK

2018-02-16
OINARRI ESPEZIFIKOAK, IZENA EMATEA ETA TEMARIOAK

2016-17 EPE prozesurako Osakidetzaren informazio ofizialarekin lotura

[IRITZIA]  “Operación OPE” en Osakidetza


16-02-2018
Publicación de BASES ESPECÍFICAS, INSCRIPCIÓN Y PREVISIÓN DE TEMARIOS 

Enlace con la página oficial de Osakidetza para informar de la OPE 2016-17

[OPINIÓN]  “Operación OPE” en Osakidetza
  

 

Selectako Nafarroako langileek hainbat mobilizazio egiten jarraituko dute enpresak konponbide errealak planteatu arte

0

Kaleratzeak eta Nafarroako ordezkaritzako langileen lan baldintzak erabat aldatuko lituzkeen enpresa hitzarmen bat sinatzeko beharra mahai-gaineratzen segitzen du Selectak. Horren aitzinean, Nafarroako langileak mobilizatzen segitzeko prest daude.

Kafea, edariak eta antzekoak ematen dituzten makina automatikoekin lan egiten duten Pelican Rouge eta Selecta enpresek iragan urteko abenduan burutu zuten fusioaren ondorioz, enpresak enplegua erregulatzeko espediente bat atera nahi du aurrera. Ez da ez Nafarroako ordezkaritza honetako langileek halako zerbait bizitzen duten lehenbiziko aldia, eta dagoeneko nazkatuta daude halako mehatxuekin.

Azken mehatxu honen hasieran, Selectak iradoki zuen Nafarroako ordezkaritzan 14 langile kaleratuko zituela, eta lan egiten segituko zutenen baldintzak zeharo kaskartuko zituela. Orain, Selecta saiatzen ari da negoziozio batzordearekin akordio bat lortzen. Batzorde hori Madrilen dago eta bertan, batez ere, UGTk eta CCOOk hartzen dute parte. Akordio horren arabera kaleratze gutxiago izanen lirateke -ez dakigu zenbat-, eta lanean geldituko liratekeenen baldintzak izoztuko lituzkete, baldin eta enpresako hitzarmen berria sinatuko balitz.

Nahiz eta Nafarroako ordezkaritzak azkenaldian behin eta berriz irabaziak izan dituen, LABeko delegatuok argi dugu zer nahi duen enpresak: bere irabaziak handitzea langileen lan baldintza prekarizatuz. Eta enpresaren estrategia zein den argi dugu gertutik bizi izan dugulako beste enpresa batzuetan: kontratazio berriekin soldata eskala bikoitza sortuko dute, enpresaren arazoak langileen eskuetan utziz, eta horrela, komeni zaiolarik, enpresak langile “garestienak” kaleratuko ditu.

LABeko delegatuek eta ordezkaritza honetako langileek hainbat mobilizazio egiten jarraituko dute, Selectak konponbide errealagoren bat mahai-gaineratu arte.
 

 

 

Mutrikuko DIAn kaleratzerik ez, berronarpena orain

0

Iragan urte bukaeran, Mutrikuko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen. Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIAko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egin genuen Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean.