Tubacexeko LAB, STAT eta LSB-USO sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu gaur Laudioko enpresaren atarian. Negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, enpresak dioelako langileek baztertutakoa dela bere azken eskaintza. Egoera salatzeko bildu gara.
Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) arrazoia eman dio sindikatuari, eta bertan behera utzi ditu bai larrialdietako anbulantzien (LGSS), bai anbulantzia ez-asistentzialen lizitazioak. Ebazpenek berretsi dute Osasun Sailak ez duela justifikatu baliabide propiorik ez izatea, eta gogorarazi dute legeak kudeaketa publiko zuzena lehenesten duela.
LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.
Gaur, azaroak 19, LABeko ordezkariok Bizkaiko Foru Aldundiko alderdi politiko guztiekin bildu gara. Erresidentzia pribatuen egungo ereduaren aurrean, soldatak ekiparatzeko, lan baldintza duinak eta ratioak hobetzeko, 481 milioi euro beharko lirateke egoitza-zerbitzu duina eta kalitatezkoa ahalbidetze aldera. Mobilizazio-ekintza gisa, egoitzetako langileek bide-mozketa egin dute.