2026-02-15
Blog Page 813

Adegiren aurrean mobilizatu gara, Gipuzkoa “lan eskubiderik gabeko lurralde” bilakatu nahi duela salatzeko

0

Aste honetan egingo ditugun mobilizazio sortari ekin diogu gaur Donostian, Miramongo teknologia parkean, hitzarmenak eguneratzeko eta industriako langileen lan baldintzak hobetzeko eskatzeko. Gipuzkoako enpresen elkarte Adegiren egoitzatik abiatu dugu manifestazioa, eta prekarietatearen aurkako oihuak izan dira nagusi. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Industriako Federazioko kide Jonan Goñik ohartarazitakoaren arabera, "Adegik lan eskubiderik gabeko lurralde bilakatu nahi du Gipuzkoa".

Hauek dira egunotarako deitutako gainontzeko mobilizazioak, industrian aberastasuna banatzeko garaia dela aldarrikatzeko:

• Bihar, asteazkena, 11:00etan, giza katea Gasteizko Aldabe Gizarte etxetik. Elkarretaratzea, 11:15ean, SEA parean, Gasteizen.
• Etzi, osteguna, elkarretaratzea Iruñean, CEN parean, 12:00etan.
• Etzidamu, ostirala, manifestazioa Confebasken egoitzatik abiatuta, Bilbon, 11:30ean.
 

 

 

STEILASek ez du Heziketa Bereziko akordioa sinatu, berau arriskuan jarriz eta langileenak ez diren beste interes batzuk lehenetsiz

Argi genuen ELAk ez zuela sinatuko negoziazio prozesu honetan zehar izan duen posizio maximalista dela eta. STEILASek zuen giltza gure ikuspuntutik. Mahaian bertan oso balorazio ona egin zuen akordiorako proposamenaren inguruan. Denbora eskatu zuen afiliazioarekin kontrastea egiteko. Azkenean ez sinatzea erabaki du STEILASek.

Gaurko Heziketa Bereziko mahai negoziatzailearen ostean, LAB sindikatuak honako gogoeta partekatu nahi du iritzi publikoarekin:

Konplexua da Heziketa berezian daukagun egoera. Akordioa ona da benetan. Inklusibitatera bidean eta langile hauen aitortza politikoaren bidean urrats ikaragarriak eman dira. Mahai negoziatzailean sinatzeko ordea arazoak daude. CCOOk eta LABek sinatzeko borondatea dugu. ELAk eta STEILASek ez dute horrela ikusten ordea. Gogorarazi nahi dugu kolektibo laboral honek duen egoera prekarizatu eta feminizatua hezkuntza komunitatearen baitan.

LABek ezinezkoa du sinatzea mahaian babes gehiagorik ez badago. ELAk eta STEILASek ordezkatzen duten %49ak, ez du akordioa berresten gaur egun. Gainera, lan hitzarmenean aldaketak eragiteko, ezinbestean babes gehiago behar da langileen ordezkarien partetik.

Argi genuen ELAk ez zuela sinatuko negoziazio prozesu honetan zehar izan duen posizio maximalista dela eta. STEILASek zuen giltza gure ikuspuntutik. Mahaian bertan oso balorazio ona egin zuen akordiorako proposamenaren inguruan. Denbora eskatu zuen afiliazioarekin kontrastea egiteko. Azkenean ez sinatzea erabaki du STEILASek. LABek arduragabekeria handiko ariketa egitea erabaki duela gogor salatu nahi du, langile askoren kaltetan eta akordioa bera arriskuan jarriz. Trena pasatzen uztea bueltan etorriko ez dela jakinda “kamikazea” da zalantzarik gabe, eta urrats hori ematea erabaki dute, langilegoaren beharretatik aldenduz eta beste interes batzuei erantzuten dion dinamika lehenetsiz.
 

 

 

Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera

LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.

LABek dei egiten dio euskal jendarteari, bereziki pentsiodunei, baina baita langabetuei, zigor bikoitza jasotzen duten emakumeei, prekarietatea jasatzen duen gazteriari etab. kalera ateratzen jarrai dezaten, bizi baldintza duinen alde mobilizatzen eta borrokatzen.

Nabarmena da Euskal Herrian aurrera egin daitekeela horrenbeste urtez pentsionistek egin dituzten aldarrikapenetan. Gutxienez hileroko 1.080 eurotako gutxienezko pentsioak eta orain eta etorkizunean bermatuko dituen babes eta gizarte segurantzako sistema propioa.

Badakigu ezin dugula askorik itxaron Estatuarengatik, berau eutsi edo babesten dutenengatik. Ez dugu nahi gugatik erabaki dezaten nola bizi nahi dugun. Ez dugu ikusi nahi nola urtez urtez, gure pentsioek eros- ahalmena galtzen duten eta Gobernutik egiten duten bezala, pentsioniston lepotik barre egiten duten.

Horregatik, nabarmentzen dugu beharrezkoa dela estatus berriak gaitasun arautzaile osoa onar dezan pentsio sistemari dagokionez. Orain eta etorkizunean, pentsio publiko duinak bermatzeko balioko digun Babes eta Gizarte Segurantzako Sistema propio bat, Europako Karta Sozialak zehazten duen moduan, 1.080 eurotako gutxieneko pentsio bat. Oroitarazi behar dugu nola aurkeztu zituzten Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek 7.1724 sinadura Gasteizko parlamentuan eta 7.600 Iruñekoan, eta hauek aintzat hartzeko ordua iritsi da.

Ordua da %0,25arekin konformatzen ez galera esateko ateratzeko. EAJ honen konplize da, miseriazko igoera hori babestu duelako.

Ordua da pentsioak bermatuko dituzten politika publiko duinak bermatzeko, prekarietatearekin amaituko dutenak, eta kalera ateratzeko deia egiten dugu, datozen 17ko mobilizazioak eta helburu horiek dituztenak babesteko.

Kaleak suminez gero eta beteago daudelarik aurrera pauso bat emateko ordua da. Nahikoa da!
 

 

 

Villabonako Zubimuxu ikastolan agertu diren margoketak onartezinak direla salatu nahi dugu

0
Ostiralean Amasa Villabonako Zubimuxu ikastolan agertu diren margoketak kezka handia sortu digu, eta onartezintzat jotzen dugu segregazioaren gaia ikastolei leporatzea. Beraz, segregazioa gaindituko duen hezkuntza inklusibo eta herritarra lortzeko, beharrezkoa da gure hezkuntza sistema propioa eta burujabea eraikitzea.

Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Villabonako Zubimuxu ikastolari. Herri gisa, erronka handi bezain garrantzitsua dugulako esku artean, Segregazio guztiak gaindituz guztion artean eraiki dezagun hezkuntza.

 

 

 

Prest gaude patronalarekin konfrontatzeko Bizkaiko metalgintzako lan-baldintzak duintzeko

0
Gaur egin da Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren mahai negoziatzailearen bigarren bilera, otsailean berriz deitzea erabaki zenetik. Gaurko bileran sindikatu bakoitzak bere plataformak aurkeztu ditugu sektorerako eskatzen duguna jasoz. Patronalak, bere aldetik, ez du inolako plataformarik aurkeztu baina aurreratu du sindikatuon proposamenak oso urruti daudela eurek sektorerako nahi dutenarekin eta gure aldarrikapenei eusten badiegu, zaila ikusten dutela hitzarmena sinatzea.

Datozen hilabeteetan erabakiko dira sektoreko langileen lan-baldintzak. Gaurko bileran argi geratu da patronalak nahi duen bakarra lan-baldintzen prekarizazio iraunkorra da, azken urteetan sektoreko enpresen emaitza onak publikoki lau haizetara zabaldu arren.

LABen ez gaude prest hau horrela izan dadin eta horregatik aurkeztu dugu gure plataforma, bi urtetako indarraldia duena, 2018-2019, eta eduki hauek jasotzen dituena.

– Enpleguaren sorrera; lanaldia 16 ordu murriztea eta errelebo-kontratua aplikatzea.

– Krisi urteetan lapurtutako soldaten berreskurapena. Soldaten eguneratzerik egon ez den urteetarako (2012-2016) urte horietako KPIren bestekoak izango diren soldata-igoerak planteatzen ditugu eta 2017, 2018 eta 2019rako KPIren gainetiko igoerak.

– Enplegua duintzeko neurriak, hala nola azpikontratetako langileentzako subrogazio- bermea, ABLEak desagertzea, aldi baterako kontratuak mugatzea, praktiketa eta prestakuntza kontratuen inguruko hobekuntzak…

– Sexua edo adinagatiko diskriminazioa kentzera bideratutako neurriak; hala nola soldata- diskriminazioa duten enpresak zigortzea.

– Lan osasunaren inguruko neurriak, euren lanpostuetako laneko arriskuen inguruko informazio eta prestakuntza gehiago langileentzat, baja arruntak %85era arte osagarritzea bajako lehen egunetik.

– Lan erreformaren aurrean hitzarmena blindatuko duten neurriak eta bere aplikazioa bermatuko dutenak.

– Bestelako neurri sozialak.

LABek bere plataforman aurkeztu dituen puntu hauek erakusten dute gure helburua dela sektoreko langileen lan-baldintzak duinduko dituen hitzarmena lortzea eta horretarako prest gaude patronalarekin konfrontatzeko.
 

 

 

Ipar Euskal Herriko zahar etxeetako langileak grebara deitu ditugu

Ostegunerako, martxoak 15, lanuzteez gain, protestak iragarri ditugu LAB, CFDT eta UNSA sindikatuok. Baionako suprefekturaren aurrean elkarretaratze bat egingo dugu, azken urteetan izandako murrizketak salatzeko. Langileak ez ezik, senideak ere daude deituta, lan baldintzen kaskartzeak zerbitzuaren kalitatean duen eragin zuzena salatzeko.

LAB sindikatuak, Unsa eta CFDTetik batera, mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu. Urtarrilaren 30ean, Frantzian izandako mobilizazioen ostean, egoerak bere horretan darrai. "Aldi honetan, gutun bat bidali dugu Frantziako Osasun ministroari, tokiko parlamentuei, auzapezei eta departamenduko presidenteari egoera larria salatzeko eta inkesta bat galdetzeko ahal bezain fite departamendu maila", azaldu dugu, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.
 

 

 

Ehun bat langile batzordek bat egin dute errauste plantaren kontra

0

Martxoaren 20an, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta sindikatu eta lan munduko hainbat eragilek hondakinen errausketaren eta hauen kudeaketaren inguruko jardunaldi bat antolatuko dugu. Hain zuzen ere, langileek erraustegiaren eztabaidan ere badute zer esana eta erabakietan parte hartzeko eskubidea, langileen bizi eta lan baldintzetan eragina duen gaia baita. Hala, Gipuzkoako ehun bat enpresetako langile batzordeek bat egin dute jardunaldiarekin eta egunean bertan egingo diren giza kateekin. Euskal gehiengo sindikaletik agerraldi bat egin dugu gaur, jardunaldiaren eta atxikimenduen berri emateko.

Ehun enpresa batzorde inguruk egin dute bat martxoaren 20ko jardunaldiarekin. Egun horretan, hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira goizean, Donostian, unibertsitatean; eta lan munduko eragileen giza kate bat, 12:30ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren inguruan. Giza kate hau arratsaldean errepikatuko dugu, 19:30ean, leku berean, San Telmo Museoan egingo duten solasaldiaren ostean.

Gaurko agerraldian, errauste plantaren kalteak nabarmendu ditugu sindikatuok, eta alternatibak badaudela berretsi dugu: “Badago alternatiba, hondakinen kudeaketa iraunkorra, birziklatuz, berrerabiliz eta murriztuz. Dagoeneko demostratu da alternatiba erreala eta eraginkorra dela. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jartzen dituen gizarte eredu berria beharrezkoa da”.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, gizartean dagoen kontrako jarrerari eta aurkeztu diren alternatibei kasurik egin gabe, Zubietako erraustegiaren proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki duela ekarri dugu gogora: “Gipuzkoako jendarteak dituen benetako beharrei erantzuteko behar diren ehunka milioi euro guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte”.

Hauxe da martxoaren 20ko protesta egunari atxikimendua eman dioten langile batzordeen zerrenda:

1. Ados muntaiak
2. Ahlstrom Munksjo
3. Alcorta
4. Alcorta Forgin Group S.A.
5. Alpa
6. Altuna y Uria S.A.
7. Arcelor Bergara
8. Arizaga y Bastarrica y CIA S.A.
9. Arteca Caucho
10. Auzo Lagun
11. Beissier
12. Bellota
13. Bergarako Udala
14. Biele S.A.
15. Bosch
16. Bost Machine Tools Company
17. Bst Rots
18. CAF Beasain
19. CAF Irun
20. Carrefour
21. Carrefour Oiartzun
22. Chinchurreta S.A
23. Cie Automotive
24. Club Deportivo Fortuna
25. Dachser Spain
26. Distribuidora Farmacéutica Guipuzcoana
27. Donostiako Udala
28. Echemar
29. Edesa Industrial S.A.
30. EITB
31. Elay Taldea
32. Electrotécnica del Urumea S.A
33. Elektra
34. Elkar
35. Esnelat
36. Etxe-Tar
37. Euskadi Irratia
38. Forjas Iraeta Heavy Industry S.L.
39. Fundacion Tekniker
40. Fundiciones del Estanda
41. GeslagunGaray
42. Geyser Recyd
43. GH
44. Gipuzkoako Eusko Jaurlaritza
45. Gipuzkoako Foru Aldundia
46. Gipuzkoako Posta / Correos
47. Gipuzkoako Urak S.A.
48. Giroa
49. GKN Driveline
50. Glual Hidráulica S.L.
51. Goratu Máquina Herramienta S.A.
52. Guascor Power
53. Haurtzaro ikastola
54. Hernaniko Udala
55. Iberdrola
56. Igepak
57. Ikor
58. Ikusi
59. Indar
60. Industrial Salva
61. Industrias Auxiliaren Sau-indaux
62. Industrias Auxiliares S.A.
63. Industrias Gol
64. Inoxcra
65. Jaso Idiazabal
66. Jaso Itsasondo
67. Juaristi Boring & Milling Machine SLU
68. Korta S.A.
69. KSB Itur Spain S.A.
70. Lidl
71. Man
72. Mariskone
73. Mendiaraz S.L.
74. Michelin
75. Niessen
76. Niessen (ABB)
77. Oiartzungo Udala
78. Onity
79. Orbinox
80. Orereta ikastola
81. Papresa
82. Papresa
83. Pasaia Lezo lizeoa
84. Pasaiako Portuko Agintaritza
85. Pasaiako Udala
86. Plásticos Alai
87. Punteados de Precisión S.L.
88. Quiron Hospitala
89. Real Golf Club de San Sebastian
90. Recyde Elgeta
91. Refractarios Kelsen
92. Regal Beloit Spain
93. Rodisa
94. Ruedas Roar
95. Salva
96. Sammic S.L.
97. Sammic S.L.
98. San Jose Lopez
99. San Martin Egoitza
100. San Martin erresidentzia
101. Sanmarkosene
102. Santo Tomas Lizeoa
103. Sapa Operaciones
104. Shchaeffler Iberia S.L.U
105. SNA Europe
106. Talleres Guibe
107. Tecnalia
108. Thyssenkrup
109. Thyssenkrupp
110. Tres Mares, Zestoako Bainuetxea
111. Ulahi
112. Uliazpi Fundazioa
113. Unialco
114. Voith Paper S.A.
115. Yurrita
116. Zarautzko La Salle Ikastetxea
117. Zardoya otis
118. Zorroaga Fundazioa

 

 

 

Urkullu eta Tapiari eman diete euren egoeraren berri Productos Tubulares enpresako grebalariek

0

Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak kaleratzeak eta lan-baldintzen prekarizazioa iragarri ditu Trapagarango Productos Tubularesen lantegian. Honen aurrean, langileek greba mugagabe bati ekin diote ostegunaz geroztik, eta hainbat protesta egin dituzte egunotan. Gaur, esaterako, Bilboko Guggenheim aurrean elkarretaratzea egin dute, industriari buruzko topaketa bat egiten ari baitira bertan, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ekonomia Garapena eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiaren parte hartzearekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariei gutun bana eman diete langileek, euren lan egoeraren berri emateko.

Sestaon, larunbatean, egindako manifestazioa.

Gaurko protestaz gain, Productos Tubulares enpresako langileek manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean, Sestaon. Ezkerraldeak bizi duen egoera latza salatu zuten, euren lanpostuak kolokan daudela berresteaz gain.
 

 

 

Siemens-Gamesak enplegua sortu behar du, ez suntsitu

0

Enpresak hasieratik enplegua suntsitu nahi zuen Enplegua Erregulatzeko Espediente baten bidez; eta horixe lortu du, hain zuzen. Enplegua Erregulatzeko Espediente baten bidez 226 langile bidaliko dituzte lanetik, horietatik erdia baino gehiago Hego Euskal Herrian.

Hau guztia inolako gatazkarik gertatu ez dela eta UGT, CCOO sindikatuen adostasunez egin da. ELAk azkenean ez du sinatu eskatzen zuen enplegu bermea ez duelako lortu, baina EEE-arekin ados zegoen. 266 langile kaleratu ondoren, enplegu bermeaz hitz egiteari broma lazgarria deritzagu. Sindikatu hauek enpresan langilerik ez zegoela sobera eta greba mugagabea aldarrikatzetik, haien oniritziaz 226 langile sobera daudela esatera igaro dira. Horixe bai dela aldaketa!

LABen ustean, ezetza ezetza da. LABek iruzurra egin zaiola sentitzen du, beste sindikatuekin batera mobilizatu zelako, oso ideia argia adierazten zuen pankarta baten atzean: Siemens-Gamesan ez dago inor sobera! Arrazoiz bustiak gaude haren alde egiteko:

-Begien bistakoa dirudien arren, gogora ekarri behar dugulako Gamesa eta Siemens enpresak ez daudela krisian, aitzitik, hazten ari diren bi enpresa erraldoiak direla. Zehaztearren, Gamesak iaz fakturazio eta irabazi errekorra izan zuen (301 milioi euro, iaz baino %77a gehiago).

-Duela 6 hilabete eskas fusionatu ziren “hazkundeari” eusteko, berriro nabarmendu ostean eta erakundeen laudorioen artean, enplegua ez zela kaltetuko.

-Gamesako akziodunek 1.045 milioi euro eraman zuten euren poltsikoetara enpresa saltzearen ondorioz. Gero, hedabide jakin batzuetan aditu behar izaten dugu “luxuzko” borondatezko bajak hitzartu direla langileentzat.

-Egiaztatu da langilerik ez zegoela sobera. Enpresak ez du justifikatu, agertu dituen neurrien beharra, ez eta haien eragina ere. Berdin zaio lanpostuaren izaera nahiz lantoki bakoitzean egin daitekeen banaketa ere. Kopuru bat lortzea zen haien helburu bakarra, nortzuk eta nondik datozen axola barik.

-Enpresak, joan den hilean, bere plan estrategikoa iragarri zuenean, dibidenduak banatzen jarraituko duela adierazi zuen.

Siemens-Gamesak, bere sektorean duen garrantzia dela eta, Euskal Herrian, kalitateko enplegu sortzaile bilakatu behar du; ez, ordea, enpleguaren suntsitzaile. Sindikatuok, aldiz, enplegua babestu behar dugu, ez dezakegu haien suntsipenean lagundu. Ezin dugu ontzat eman enpresaren jarrera arduragabea. Ez dezakegu onartu, gutxi batzuk, askoren langabeziaren bizkar, aberasten direlako.

Egoera horren aurka orain arte aritu ez dena, nekez egingo du etorkizunean.