2026-09-22
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaAbiadura Handiko Trenaren kontra mobilizatu gara Gasteizen

Abiadura Handiko Trenaren kontra mobilizatu gara Gasteizen

AHTrik EZ Lautada Plataformak deitutako elkarretaratzearekin egin dugu bat.

LAB Sindikatuak askotan adierazi du AHTren kontrako jarrera, ez bakarrik sozialki, ekonomikoki eta ingurumenean izango duen kalteagatik, baita euskal langileriaren interesekin talka egiteagatik ere.

Gaur, AHTrik EZ Lautada Plataformak deitutako kontzentrazioan parte hartu izan dugu, Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren burdinbide korridorearen kontrako mozio bat eztabaidatzen zen bitartean Arabako Batzar Nagusietan.

AHTren egitasmoak oro har eta bereziki gaur eztabaidatu den ibilbide zatiak ez du jendartearen oniritzia baina EAJ, PSE-EE eta PPk herritarren gehiengoaren aldarrikapenei muzin egin eta mozioren kontra bozkatu dute. Betaldetik, gaurko sesioan konprobatu ahal izan dugu talde politiko hauen artean ere ez direla ados jartzen, beste mozio bat aurkeztu baitute EAJ eta PSE-EEk eta ez du beste inoren babesa jaso, ezta PPrena ere.

LAB Sindikatutik eskatzen dugu AHTa gelditzea eta tren publiko eta sozial baten aldeko apustu erreala egitea, egungo azpiegitura hobetuz eta maiztasunak handituz. Jendartearen beharrei erantzungo dien trena, jasangarriagoa izango dena eta Euskal Herriko etorkizuna hipotekatuko ez duena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.