2026-09-26
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaPobrezia eta bazterketa sozialarekin amaitzeko borondate politikoa eskatu du Eskubide Sozialen Kartak

Pobrezia eta bazterketa sozialarekin amaitzeko borondate politikoa eskatu du Eskubide Sozialen Kartak

Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartako kideek pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilearen arrazoiak azaldu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean, Enplegu, Politika Sozial eta Gazteria Batzordean. LABeko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu du hitza, besteren artean, Kartaren izenean.

Bea Martxuetak azaldu ditu Herri Ekimen Legegilearen nondik norakoak. Hain zuzen ere, helburua bi lege aldatzea da, hauek hobetzeko: "Lehenik eta behin, DSBEren 18/2008 legea; eta bigarrenik, Etxebizitza Eskubideren 3/2015eko legea. Zergatik aldatu nahi ditugu? Kohesio sozialean aurrera egiteko eznahikoak direla uste dugulako. Nondik dator ez nahikotasun hau? Azken urte hauetan eskubide ekonomiko eta sozialak urratuak izan dira eta urraketa honek hiru bide erabili izan ditu: lan erreformen aplikazioa euskal enpresetan, emakumeen diskriminazioa eta babes sistemaren eraistea".

Zer ekarri du horrek guztiak? Gero eta jende gehiagok behar izatea babes soziala, baina babes soziala eskasagoa izatea egindako murrizketen ondorioz: "Babes murrizketa hauek DSBEn ondorioak izan ditu. Adibidez, 2008-2016 bitartean artatutako pertsonen kopurua %62 gehitu da, baina pobrezia errealean dagoen pertsonen %30,7ak ez du DSBErik jasotzen".

LABeko ordezkariaren hitzetan, "etxebizitzari dagokionez, arazo oso larria dugu, pertsona eta familia askok ezin du etxebizitza bat izan, eta gazteei baliabide ekonomiko eskasiak bizitza indendiente bat izatea ez die ahalbidetzen. Pobrezia eta Desberdintasun Sozialei buruzko Inkestak 113.623 pertsona ezin izan direla indendizatu esan du, eta, gainera, kopuru hau azken 4 urteotan %13 hazi da".

Egoera larria izanik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pertsonak merkatuaren gainetik jartzea eskatzen dio Gasteizko Legebiltzarrari. "Horretarako bi bide proposatzen ditugu. Lehenik eta behin, taxuzko eta benetako politika publikoak egitea, bai aberastasuna banatzeko kalitatezko enplegua sortzeko edo lan produktibo eta erreproduktiboa kontutan hartuko dituzten politikak aurrera ematea. Eta bigarrenik, politika hauek egin ahal izateko borondate politikoa izatea eta Lan Harremanak eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde lan egitea. Aipatutakoa lortze bidean, Herri Ekimen Legegilearen lehenengo pauso honi bide ematea eskatzen diogu Legebiltzarrari", zehaztu du Martxuetak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.