2026-07-15
Blog Page 804

Arcelor Mittal Olaberria borrokan, hitzarmen duin baten alde

0

Mobilizatzea beste biderik ez zaie gelditzen langileei eta, horregatik, gaurtik irailera bitarte mobilizazioak burutuko dituzte astelehen, asteazken eta larunbatetan, txanda bakoitzeko ordu beteko lanuztea eginez.

Olaberriako Arcelor-Mittaleko enpresa batzordearen oharra:

Olaberriako enpresa Arcelor Mittal-eko batzordeak (6 LAB, 5 CCOO, 2 UGT) aho batez erabakita eta langileen gehiengo zabalaren babesarekin, mobilizazioak hasi ditu hitzarmen duin baten defentsan.

Negoziaketa mahaia 2017ko azken asteetan osatu arren, 2018ko ekainera arte ez da benetazko negoziaziorik izan. Enpresa-batzordeak lau zutabetan jarri du negoziaketaren garrantzia: enplegua, soldata igoera, ordu jeitsiera eta inbertsioak. Lehen bileretan enpresak inbertsio planak aurkeztu zituen. Azken bileretan ordea, zuzendaritzak ez du inolako pausurik eman langileen eskaeretara gerturatu eta akordioa lortu ahal izateko.

Langileok hasieratik, 2013an genituen baldintzak berreskuratu eta urte horretako lan ordu kopurura jaistea eskatu dugu ezer negoziatu aurretik. Zuzendaritzak jaitsiera hau onartu du lan egutegiak erabateko malgutasunarekin egiteko baldintzapean. Soldatetan 2018 urterako %0,5eko igoera eskaintzen dute, eta 2019rako ez du inolako proposamenik egin.

Enpleguari dagokionez berriz, 2018an errelebo kontratua egiteko konpromisoa hartu du, baina hortik aurrera uko egin dio enplegua sortzeari.

Egoera honetan, mobilizatzea beste biderik ez zaigu gelditu langileoi eta horregatik, gaurtik irailera bitarte mobilizazioak burutuko ditugu astelehen, asteazken eta larunbatetan txanda bakoitzeko ordu beteko lanuztea eginez.

Geldialdiek dirauten bitartean lantoki aurrean elkarretaratuko gara.
 

 

 

Hitzarmen duin baten alde irten dira kalera Bizkaiko Eskuhartze Sozialeko langileak

Bizkaiko Eskuhartze Sozialaren esparruan lanean ari diren langileek lanuzte partziala egin dute gaur, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok deituta, joan den ekainaren 14ean egindako grebari segida emateko.

Hauxe da sindikatuok igorritako oharra, gaurko protesten harira:

Jakingo duzuenez, CCOO – LAB – ESK eta UGT sindikatuok osatzen dugun plataformatk, hainbat hilabete daramatzagu erabakiak hartzen eta ekimenak burutzen, mahai negoziatzailearen eremuaren barnean, zein honen kanpoan. Gure helburua, V. Hitzarmen Kolektboa, Bizkaiko hirugarren sektoreko lan baldintza eta zerbitzuaren kalitatean aurrera pausu bat izatea delarik.

Nahiz eta Gipuzkoako hitzarmenaren lan baldintzen parekatzearen helburuarekin hasi, mahai negoziatzailean aurrera pausuak emateko, maliutasun nahikoa azaleratu duten hainbat proposamen egin ditugu. Gizardatz eta Geroan patronalek, hitzarmen on bat lortzea ahalbidetuko zuen lan insttuzionala egiteko borondate eza azaleratu duten bitartean.

Patronalen lan insttuzionala eiiteari uko eiiteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuen murrizketa egoerarekin batera, mobilizazioekin hasteko erabakia hartzera behartu gintuen. Apirilean hasitako mobilizazio prozesu hau, negoziazio proposamen berri batekin batera igorri genuen. Pasa den maiatzak 17an negoziaketa berrartu genuen, eioera desblokeatu eta iainontzeko iaiekin sartu ahal izateko, jardunaldi eta soldatan, minimoen akordio batera heldu nahian, honek esfortzu handia suposatu zuelarik.

Ekainaren 14ko greba egunarekin batera, plataforma bateratua osatzen dugun sindikatuok langile asanblada ireki bat ospatu genuen, zeinetan ondorioa argia izan zena patronalak eiindako azkenenio eskaintza onartezina da eta mobilizazio estrateiia birpentsatzeko beharra daukaiu eraiinkorraioak izateko. Asanbladaren ostean, 28rako deituta zegoen egun osoko greba, lanuzte partzialera pasatzera erabaki genuen, ahalik eta laniile iehien ekimenean parte hartzeko helburuarekin.

Mobilizazio jardunaldi honen aurretko egunetan, bai sindikatuok, baita sektoreko langileek, Gizardatz eta Geroan patronalen komunikazio bateratu bat jaso genuen, zeinetan kalitatezko zerbitzu sozial eta kulturalen aldeko borondate eza ezkutatzeko, errealitatea desiteuratzeko helburua zuten. Gainera, komunikatu honetan, sektoreko langileak plataforma bateratuaren kontran jartzera eta honen jarrera aldatzeko presioa egitera deitu dituzte. Hau, neioziazio kolektboa baldintzatzeko ekimen onartezin bat bezala kontsideratzen dugu. Espero dugu, patronalaren partetk, insttuzioengatk azpikontratatuak gauden langileok bizi dugun errealitatearekiko Bizkaiko Aldundiak eta udaleteeek duten ardura sendotasun berdinarekin salatzea.

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok pentsatzen dugu, sektoreko langileok ez ditugula ez horrelako patronalik (Gizardatz eta Geroan ) , ezta insttuziorik (Bizkaiko Foru Aldundia eta Udalak) merezi. Honengatk guztagatk, sektoreko langile guztiak, hitzarmen duin baten defentsan, Aldundiko Inklusio departamentuaren aurrean mobilizatu gara gaur.
 

 

 

Nafarroako Hezkuntza Departamentua premiatu dugu ituna ahalbidetuko duen bilera behingoz egin dezan

0
Hezkuntza Departamentua arlo horretako itunaren negoziazioarekin izaten ari den jarrera salatu nahi du LABek, batez ere ikusita nola ari den etengabean atzeratzen aipatu akordio horren sinadura. Eta horregatik, itunari buruzko akordioa ahalbidetuko duen mahai sektorialaren larrialdizko bilera egitea galdatu dio Departamentuari.

Azken bi urte hauetan bilera ugari izan ditugu hezkuntza itunaren inguruan. Azken hilabeteak gogorrak izan dira, blokeo egoerak eta negoziazioak bertan behera uzteko alde bakarreko erabakiak barne. LABek tarte horretan guztian batez ere arduraz jokatzeko hautua izan du oinarri, hezkuntza komunitatera ere aldaketa behingoz irits dadin. Negoziazioetan egingarriak eta etorkizun hobea ahalbidetzen diguten neurriak zehaztu ditugu. Horren froga da itunaren azken zirriborroan sindikatu honek proposatutako neurri guztiak kontuan hartu direla.

Horrexegatik, orain arte agertutako arduragatik, LABek larrialdizko deia egin nahi dio Hezkuntza Departamentuari, behingoz bideratu dezala itunaren akordioa eta has dadila bere neurriak eta hobekuntzak abian jartzen datorren ikasturtearen lehen egunetik. Murrizketen ondorioak horren luzez pairatzen egon eta gero, hezkuntza komunitateari zor zaion gutxienekoa dela iruditzen zaigu. Beraz, itunari buruzko akordioa ahalbidetuko duen mahai sektorialaren larrialdizko bilera egitea galdatzen diogu Hezkuntza Departamentuari. Denbora asko daramagu kontu hau bideratzeko esfortzu handia egiten eta garai berri bati ekitea premiazkoa dela deritzogu.
 

 

 

Kimiketako Estatu hitzarmenaren aurreakordioak prekarizazioan sakontzen du

Joan den ekainaren 20an, Estatu mailan CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak aurreakordio bat erdietsi zuten Kimiketako Estatu hitzarmena berritzeko.

Aurreakordio honek agerian utzi du, berriro ere, sindikatu hauen ahuldadea patronalari aurre egiteko eduki hobeak lortze aldera. Izan ere, negoziazio osoan zehar ez da inolako mobilizaziorik egon edukiak hobetzeko. Negoziazio honetatik langileak baztertuak izan gara, ikusle hutsak bilakaturik.

Aurreakordioa oso baxuak diren soldaten gaineko %2,5-ko igoera soil batera mugatzen da. Gainerakoetan ez dago apenas hobekuntza nabarmenik, gehienak edukirik gabeko deklarazio hutsak baino ez dira. Aurreakordio honek ez die mugarik jartzen sektoreak dituen arazo nagusiei: ebentualitate handia, ETTak, azpikontratetako langileentzat subrogazio eskubidea, lan osasuna… Aldiz, aurreakordio honek sektoreak jasaten duen prekarietatea betikotzen du: 1.752 orduko lanaldiari eusten dio, Estatuko lanaldirik handiena dena. Malgutasuna erabatekoa da eta lan erreforma bertan behera uzteko klausularik ez dago. Beraz, hitzarmena ez betetzeko ahalbidetzen zaie enpresei.

Estatuko negoziazio eremuaren aldeko CCOO eta UGTren apustuak, gure errealitate soziolaboraletik urruntzeaz gain, pobretzen gaitu. Estatuko hitzarmenak beti dira probintzia edota autonomia mailako hitzarmenak baino eskasagoak. Kimiketakoa ez da salbuespena; hitzarmenak 14.892,26 euroko urteko soldatak arautzen ditu, miseriazko soldataz ari gara, alegia. Datu ofizialen arabera, EAE eta Nafarroako langileen batez besteko soldatak 27.480,7 euro eta 25.468,30 € eurokoak dira, hurrenez hurren.

Aipatu arrazoiengatik hitzarmen hau ez da inongo alternatibarik Hego Euskal Herriko langileentzat. LABek lanean jarraituko du Estatuko hitzarmenak arautu ez ditzan Euskal Herriko sektoreko langileen lan baldintzak. LAB buru belarri ariko da lantokietan, ez soilik aurreakordio honen edukiak hobetzeko, baita langileen lan baldintzak hobetuko dituen benetako neurriak ezartzeko ere. Horretarako, LABek langileen parte hartzea zein aktibazioa bultzatuko ditu.
 

 

 

Osakidetzako Emergentziak zerbitzuak bidezko lan-baldintzak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean

0

Langileak Gasteizen elkarretaratu dira Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzarekin negoziazio zuzena exijitzeko, zerbitzuak pairatzen dituen benetako arazoak konpontzeko.

Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordea, LAB, ELA, CCOO, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuekin batera, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu da Gasteizen. “Zerbitzuko Zuzendariak errealitatea ukatzen du eta errespetua galdu digu. Zuzendaritza honek negoziatzeko gaitasunik ez duela uste dugu eta, horregatik, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Juan Carlos Sotorekin elkarrizketak hasteko eskaria egin dugu”, adierazi dute sindikatuek.

Langile Batzorde guztiaren oniritziarekin, defizitarioa zen 2018ko egutegi inposatua gaitzesteko mobilizazioak abiarazi ziren. “Langileon parte-hartze eta babesari esker, egutegiok atzera botatzea lortu zen. Horrekin batera, egungo arazo eta ezinegonei konponbidea emateko, zuzendaritzarekin bilerak hasi genituen”, azaldu dute sindikatuek.

Emergentzietako zuzendaritzak, zerbitzuaren egoera guztia berraztertzeko konpromisoa hartu zuen. Langileen Batzordeak, prozesu horretan, gutxienez honako gai hauek defendatu nahi zituen:

• Emergentzietako osagarria langile guztientzat.
• Koordinazio eta erantzukizun osagarria, koordinazio lanak egiten dituzten langile guztientzat. Manutentzioa, ordutegia eta atsedenak.
• Aldi baterako langileentzat egonkortasuna.
• Urteko egutegiaren negoziazioa.
• Informazioa transmititzeko denboraren aitorpena (txandartekoa)
• Formakuntza jarraia ugaritzea, lan orduetan izanda.
• Sakabanatze geografikoa, egutegiagatik, base batetik bestera ibili behar dutenentzat.
• Laneko arropa egokia.
• Lanpostu funtzionalen berrikuspena eta balorazio objektiboa. Emergentzietako arriskuagatiko balorazioa kontuan hartuz.

Martxoaren amaieran, sindikatuek negoziazioak apurtu zituzten. Izan ere, Emergentzietako Zuzendaritzak ez zuen txandartekoa aitortu nahi, dagoeneko langile guztiek egiten duten arren. “Beste gaiak lantzen jarraitzeko gutxienekoa zen txandartekoa eta ez gerenteak bere eskutitzean aipatzen dituen hiru gaietan bakarrik”, argitu du Emergentzietako Langileen Batzordeak.

“Negoziazioen hausturaren ondoren eta Emergentzietako Zuzendariaren errespetugabeko jarrera manipulatzailea ikusita, protesta ekintzekin jarraituko dugu bidezko lan-baldintzak eskatzeko”, ohartarazi dute sindikatuek.

 

 

 

Lantokietan sexu aniztasuna bermatzeko protokoloa berritu dugu

Urteak dira LAB askatasun sexualarekin konprometituta dagoela eta aitzindaria izan da lantokietan aniztasun sexuala askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokolo bat egiten, langileen ordezkariek tresna bezala lantokietan erabil dezaten. Bada, LGTBI+fobiaren aurrean beste pauso bat eman dugu, eta lantokietan sexu aniztasuna bermatzeko gida eta protokoloaren edizio berritua aurkeztu dugu gaur. Lehena 2015ean egin genuen. 

Gaur, ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna da. Egun garrantzitsua eta azkenego urteetan kapitalismo larrosaz desitxuratu nahi izan dute. Aurten arreta berezia jarri nahi dugu lan munduan bisibilizazioa bultzatzen eta langile trans*en egoera ezagutarazi eta lan munduan neurri zehatzak sustatzen.

Badira urteak LAB askatasun sexualarekin konprometitu zena eta aitzindaria izan da ere Lantokietan Aniztasun sexuala askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokolo bat egiten, langileen ordezkariek tresna bezala lantokietan erabili ditzaten. Apirilaren 26rako sozializazio kanpaina burutu genuen lesbianak lantokietan ere ikusgarriak izan daitezen, Hazte Oir-en gorrotoaren autobusa Euskal Herrira sartu orduko, ongi etorriak ez zirela adierazi genien beste hainbat eragile sozial eta herritarrekin batera.

Lan munduan, LGTBI+ fobiaren kontrako borrokan ere aurrerapausoak eman ditugu eta eta hau salatzeko ekintza sindikala martxan jarri dugu. Lan munduan ematen diren diskriminazio eta indarkeria kasuak salatzea ezinbestekoa da.

Eta gure afiliazio fitxan, beste gorputz edo identitateekin aitortzeko aukera ematen da.

Eta langile guztiok ezberdinak garenez, errealitate guztiak kontutan hartuko dituen neurri berritzaileak jaso ditugu aurkeztutako gidan eta negoziazio kolektiboaren txostenean:

Kolektibo guztientzako neurriak eta klausulak proposatu ditugu:

-Enpresan aniztasuna kudeatzeko plangintzak burutzea.

-Sustapen, hezkuntza, abantaila sozial eta abar oztopatzen edo galarazten duen barneko edozein klausula edo arau deuseztatzea, zuzeneko edo zeharkako bazterkeria oro ezabatuko dela bermatzeko.

-LGTBI+fobia, arrisku psikosozialtzat hartuko da, eta arrazoi hauengatiko jazarpen laborala saihesteko neurriak hartuko dira.

-Sexu aniztasun edo identitateagatiko jazarpena hutsegitetzat hartuko da zigor prozeduran, larritasun eskala egokiaz.

-Familia baimenetarako gay, lesbiana, transexual eta bisexualen bikoteek osatzen dituzten familiak ere kontuan hartzea.

-Langileen Estatutuko 52.d artikuluak dakartzan kasuak zabaldu, ez daitezela absentismotzat jo trans* pertsonen trantsizio prozesuarekin zerikusia daukaten kontsultak, izapideak edo ezintasun iragankorrarekin zerikusia daukaten lanera hutsegiteak.

Gida eta protokoloaren azalpena eta egindako aldaketak
Trans-Lesbo-Homo-Bifobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz,… Langile guztiok eskubide berdinen jabe izan beharko genuke, eta guztiok zuzenki edo zeharka diskriminatuak ez izateko eskubidea dugu kontratatu behar gaituztenean edo gure lanpostuetan. Badugu eskubidea gure intimitatea eta duintasuna errespeta dezaten, baita gure identitate eta orientazio sexuala ezkutuan behartuta ez bizitzeko ere, eta enpresek egoera diskriminatzaile hauek saihesteko eta prebenitzeko neurriak ezarri behar dituzte.

Nazio Komiteko kideen elkarretaratzea, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna dela eta.

Horretarako orain dela hiru urte gida eta protokoloa egin genuen eta aurten berritu egin dugu: trans* kolektiboari dagokionean sakondu dugu eta sexu joera kontutan hartzea baino, gorputz eta identitate anitzak kontutan hartu ditugu.

Langile Transen egoera
Gaur egun, nahiz eta Hego Euskal Herrian LGTBI+ kolektiboaren diskriminazioaren kontrako legeak egon, lan asko dago egiteko, batez ere lan munduan eta langile trans*ei begira. Sindikalgintzan oso berria den gaia da eta geu ere ikasten ari gara.

Langile trans*ei begira hiru momentu hartu behar ditugu kontuan:

-Trantsizioa egin baino lehen, enplegua galtzeko beldurra egoten da; hortaz, lanean identitatea ezkutuan bizitzen da eta trantsizioa egiteko momentuan atzeratu ohi da. Honek sekulako estres mailak eta arrisku psikosozialak sortzen ditu eta trataera atzeratzeak ondorio fisikoak izan ditzake.

-Trantsizioa egitean, baliteke lanpostua edo jardunaldia egokitu behar izatea eta kontsulta medikoetara joatea erraztu beharko litzateke eta izapide administratiboak egiteko baimena eman.

-Trantsizioa egin ostean. Jazarpen eta diskriminazioa areagotzen da. Oso kontuan hartzekoa da diskriminazio hau enplegua eskuratu orduko hasten dela.

Trantsiziotzat ulertuko dugu trans* pertsonak bere identitatea adieraztea eta bere identitatearen arabera bizitzea erabakitzen duenean. Zenbait kasutan trantsizio hau trataera medikoaz egingo da (hormonen trataera, kirurgia…), baina ez da zertan horrela izan.

Egoera eta momentuaren arabera, gure eskaerak aldatu egingo dira.

-Izena eta tratua: Identitatearen araberako izena erabiltzeko eskubidea. Hau bermatu behar da trans* pertsonak enpresari jakinarazten dion momentutik, dokumentazioan oraindik aldaketa aministratiboa egin ez bada ere, enpresaren komunikazio guztietan bere identitatearen araberako izena erabili beharko da (adibidez, posta elektronikoak, identifikazioak, e.a.).

-Komunak, uniformeak, laneko arropa, aldagelak… Trans* pertsonak eskubidea izan dezan bere identitatearen araberakoak erabiltzeko.

-Kontratazioa: Bermatu behar da trans* pertsonei ez zaiela enplegua ukatuko euren identitatea dela eta. Era berean, promoziorako eta karrera profesionalerako eskubide berberak izango dituztela.

-Gerta daitekeen egoera bat: gizon trans* batek erabaki lezake umea ekartzea. Gizon trans* bat haurdun egonez gero, emakume haurdun batek dauzkan eskubide, baimen eta lizentzia berberak izan beharko lituzke.

Langile klasean sentsibilizazio eta bisibilizazio lana egitea ezinbestekoa ikusten dugu eta horretarako, proposatu ditugun neurriak sustatuko ditugu.

Sistema honen aurkako borroken elkarlana oso garrantzitsua da. Gure borroka ez da lantokietara mugatuko eta horregatik, Euskal Herrian sexu askatasunaren mugimenduak ekainaren 28rako deitu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, eta beraiekin aliantzak sortzen joatea ezinbestekoa ikusten dugu.

Lanean zein beste esparrutan gure desio, gorputz eta identitateak aske eta duin bizi ahal izateko aldarrikatzen eta borrokatzen jarraituko dugu.

 

 

 
 

Gure desio, gorputz eta identitateak aske eta duin!

Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna izango da bihar, ekainak 28. Data honen harira, LABek aske eta duin bizitzearen alde borrokan jarraituko duela berretsi du.

Errejimen politiko heteropatriarkalak faxismo soziala hegemoniko bilakatu du. Zapaldu eta zapaltzaileen boterea markatzeko, arrazakeriaren edo indarkeria matxistaren, estrategia berdina darabilte aniztasun sexual eta generokoarekin. Jendartean, ezberdinenganako gorrotoa nagusitu dute, eta lantokiak jendartearen ispilu dira.

LABen, ez dugu onartzen genero edo sexu identitateagatik inongo bazterketa ez jazarpenik, ez dugu onartzen langileek euren burua, gorputzak eta identitateak ezin adieraztea beraien kideekin, patroiarekin, bezeroekin, ikasleekin, pazienteekin…

Borroka hau aspaldi hasi genuen sindikatuan: sexu aniztasuna bermatzeko gida eta protokoloa osatu genituen langileen ordezkariek tresna bezala lantokietan erabili ditzaten; formakuntza saioak antolatu ditugu tresna hauen erabilera egokirako; apirilaren 26rako kanpaina burutu genuen lesbianak lantokietan ere ikusgarriak izan daitezen; Hazte Oir-en gorrotoaren autobusa Euskal Herrira sartu orduko, ongi etorriak ez zirela adierazi genien beste hainbat eragile sozial eta herritarrekin batera.

Ekainaren 28a kapitalismo larrosaz desitxuratu nahi dute, egun honen hastapenean, LGTBI+ mugimendua eta langileen arteko elkarlaneko borroka izan zen. LABetik aske eta duin bizitzearen alde borrokan jarraituko dugu, eta badugu plana sindikatuan, hori azaltzeko, ostegunean agerraldia egingo dugu.

 

 

 

Igande eta jai egunetako irekieren kontra mobilizatu gara Santutxuko Carrefourren atarian

Santutxuko Carrefour Express da igande eta jai-egunetan irekitzen duen saltokietako bat. Horren aurrean, elkarretaratze bat eta sinadura bilketa egin dugu Igande eta jai-egunetako irekieren kontrako sindikatuen plataformatik, auzoan zehar kontsumitzaileen artean gaiaren inguruko informazioa zabaltzeko helburuarekin.