2026-05-02
Blog Page 797

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuaren defentsan irten gara kalera

Bizkaiko Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak hiru orduko lanuztea egiten ari dira gaur, 10:00etatik 13:00etara, zerbitzua zabaldu eta bere kalitatea zein sortzen duen enpleguarena hobetzeko. Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratze bat egin dute, lanuzteak egin bitartean, LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok deituta.
 

 

 

Akordio ona lortu da GEA Kelvionen langileen borrokari esker

0

Bada 5 aste Igorreko GEA Kelvioneko langileak grebekin hasi zirela. 5 aste horietan, tailerra eta bulegoko langileek bat egin dute enpresak inposatu nahi izan dituen lan baldintzen kontra. Enpresaren nahia soldatak izoztea zen. Bost asteko borrokaren ostean astelehenean (maiatzak 28) akordioa sinatu zuen komiteak PRECO-n eta asteartean maiatzak 29an berretsi zuten langileek asanbladan.

Langileek lortutako akordioak, 16 orduko lanaldi murrizketa ekartzen du. Soldata igoerak KPI +%0,6ko igoera 2018rako eta KPI+%0,8 2019rako, % 2,1eko igoera bermatuta. Igoera hauek linealak izango dira, eta horrela, langileen arteko soldata ezberdintasunak murriztuko dituzte.

Hortaz aparte, parekidetasuna bultzatzeko klausulak sartu dituzte, hala nola, formakuntza berdinarekin emakumeak kontratatzea lehenestuko dela. Baita ere, emakumeek aukera hori badutela ziurtatzeko, enpresak Lanbidera joko du emakumeen kurrikulumak eskatzera.

Hurrengo 4 urtetan 6 kategoria igoera egingo dituzte. Bidaiatzen dutenentzako ordainsariak eta baldintza hobeak ere izango dira.

Hitzarmenak ultraktibitatea ere bermatzen die langileei eta blindatuta dago. Hau da, sinatuta bermatuta egongo da eta enpresak ezingo du unilateralki aldatu.

Borrokaren bidez emaitzak lortzen direnaren beste adibide bat dugu hau. Konformatuz gero langileak zapalduta eta okerrera joango dira nahitaez. Bakarrik antolatuta, batuta eta indartsu lortuko dituzte euren helburuak. Bizi duinak, lan duinak, hitzarmen duinak.
 

 

 

Argentina eta Uruguayn egon gara bertako egoeraren nondik norakoa jarraitzen

0

Maiatzaren 17tik 28ra bitartean LAB sindikatua Argentina eta Uruguayn egon da, bertako sindikatuekin hango egoera politiko-sindikalaren nondik norakoa jarraitzen, eta aldi berean, Montevideon PIT-CNT sindikatuaren XIII. kongresuan parte hartzen.

Bidaiaren lehenengo zatia Argentinan izan zen, eta bertan CTA de los Trabajadores eta CTA Autónomako kideekin biltzeko aukera izan genuen. CTA Autónomak kongresua egin berri du udaberri honetan, eta orain, zuzendaritza berria izendatzeko hauteskunde prozesuan murgilduta dago.

Argentinan ikusi ahal izan dugunaren arabera, inboluzio demokratiko larri batean murgilduta daude Macri eskuindarra gobernura iritsi zenetik. Abenduan bertan egon ginenean, jadanik egoera bortitza zela ikusi ahal izan genuen, eta bidai honetan aurretik ikusi genuena berretsi egin genuen. Erreforma laboral eta sozio-ekonomikoak, dolarraren igoerak eta bizitzaren garestitzeak langile eta herri sektoreen egoera jasangaitza bihurtu dute eta erreforma horiek inposatzeko, kalean errepresiorik gogorrena erabiltzen du herri mugimendu antolatuaren kontra. Argentina Hego Amerikako gobernu aurrerakoien kontrako eraso inperialistaren gakoetariko bat da, eta Macri haren txontxongilo besterik ez da, kapitalaren interesaren arabera herria saltzen ari dena.

Uruguayn, egoera ezberdina da erabat. Bertan, ezkerreko aliantza den Fronte Zabala dago gobernuan, azken 15 urteetan poliki poliki Uruguayko egoera sozio-politikoa eraldatzen ari dena. Egoera honetan, PIT-CNT bertako sindikatuen elkargunea da, ezkerreko sektore guztietako sindikatuak barnebiltzen dituena, alderdi komunistatik hasi eta zentru ezkerreraino.

Kongresua eztabaidatsua baino aberasgarria izan zen. 1.500 pertsonak eta nazioartetik joandako 30 ordezkaritzen parte hartu zuten, eta bertan, PIT CNT-k eta Uruguayko langile klaseak dituen arazoak eztabaidatu ziren eta haiei aurre nola egin erabaki zen. Azkenean, zuzendaritza berrirako zerrenda bakarra aurkezteko akordioa lortu zuten. Hauxe da aukeratu duten zuzendaritza berria: Fernando Pereira, Presidentea; Marcelo Abdala Idazkari Nagusia; Laura Alberti; Abigail Puig; Gabriel Molina; Fernando Gambera; Federico Barrios; José Fazzio; Daniel Urquiola; Soraya Larrosa; José Lorenzo (Joselo) López; Valeria Ripoll; Fernando Ferreira; Marcos Acosta eta Fernanda Aguirre. Exekutibo honetan, emakumearen parte hartzea inoizko handiena izanen da.

Kongresuaren bezperan, nazioarteko ordezkaritzen parte hartzearekin Nazioarteko Konferentzia bat antolatu zen. Bertan herrialde ezberdinetako langile klasearen egoera aztertu zen, eta kontra-botere sindikalak etorkizunerako dituen erronkei buruz hitz egin zen.

 

 

 

Gizarte Ekimeneko ikastetxeen patronalak salatu ditugu 2014ko akordioa ez betetzeagatik

Aurreko 2014ko urrian, 5 greba egun egin ostean, Gizarte Ekimeneko Patronalek eta sindikatu guztiok akordio bat sinatu genuen.

Akordio horrek, urteetan inposizioz bitartez kendutako soldata, 2008ko lan hitzarmena osotasunean eta hitzarmen berri bat negoziatzeko mahaia berreskuratzen zituen. Horretaz gain, enplegu egonkortasunerako akordio bat lortu zen eta kaleratuak diren langileen birkokapenerako lan poltsa bat eratzea adostu genuen, besteak beste.

Kendutako soldata edo 2008ko lan hitzarmena neurri handi batean berreskuratuz joan diren bitartean, akordioko beste puntu batzuk oraindik bete gabe daude; besteak beste, lan poltsan dauden langile kaleratuentzat presktakuntza ikastaroak eskaintzea edo ikastetxe guztietan zuzendaritza eta langileen ordezkarien artean enplegua mantentzeko edo kontratazio berrien jarraipena egiteko eratu behar diren batzordeak. Gainera, ikastetxe gehienek ez dute erabiltzen langile kaleratuen birkokapen lan poltsa kontratazioetarako.

Apirilaren 19an, LABek eskatuta, betetzen ez diren puntuetaz hitz egiteko mahi parekidea bildu behar zen. Gure harridurarako, aipatutako gaiek duten garrantzia ikusita, ELA, STEILAS, CCOO eta UGTk ez zirela joango adierazi zuten, mahai negoziatzailea apurtuta dagoela argudiatuz.

Ikasturtea bukatzear dagoenean eta ikastetxe batzuetan gelak eta itunak galduko direnean, eta horren ondorioz langile batzuk kaleratuak izango direnean, LABentzat jarrera hori oso larria eta arduragabea da. Zergatik ez dute behartu nahi Kristau Eskola eta AICE-IZEA akordioa betetzera?

Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak oso eroso daude akordioak bete gabe eta orain arte bezala jarraituko dute; nahi duten pertsona kaleratzen eta kontratatzen. Birkokapen lan poltsan dauden langileak kontutan hartu gabe, prestakuntza eskaini gabe eta ikastetxe bakoitzean enplegua mantentzeko eta kontratazioei jarraipena egiteko batzordea eratu gabe.

LABen argi dugu, sinatzen diren akordioak betetzeko dira. Horregatik hurrengo egunetan 2014an sinatu genuen akordioa Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk betearazteko salaketa bat jarri dugu Lan Harremanetarako Kontseiluan. Espero dugu ordurako beste sindikatuak jarrera aldaketa bat izatea, eta LABekin batera, sinatutako akordioa defendatzea.
 

 

 

Garbialdiko langileek hirugarren greba eguna egin dute

0

Beste eserialdi bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, euren lan baldintzen defentsan. Astelehenean ekin zieten lanuzteei.
 

 

 

Osakidetzako Emergentziak zerbitzuak bidezko lan-baldintzak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean

0

Osakidetzaren Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeak, LAB, ELA, CCOO, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuekin batera, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu da Gasteizen.

“Zerbitzuko Zuzendariak errealitatea ukatzen du eta errespetua galdu digu. Zuzendaritza honek negoziatzeko gaitasunik ez duela uste dugu eta, horregatik, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Juan Carlos Sotorekin elkarrizketak hasteko eskaria egin dugu”, adierazi dute sindikatuek.

Langile Batzorde guztiaren oniritziarekin, defizitarioa zen 2018ko egutegi inposatua gaitzesteko mobilizazioak abiarazi ziren. “Langileon parte-hartze eta babesari esker, egutegiok atzera botatzea lortu zen. Horrekin batera, egungo arazo eta ezinegonei konponbidea emateko, zuzendaritzarekin bilerak hasi genituen”, azaldu dute sindikatuek.

Emergentzietako zuzendaritzak, zerbitzuaren egoera guztia berraztertzeko konpromisoa hartu zuen. Langileen Batzordeak, prozesu horretan, gutxienez honako gai hauek defendatu nahi zituen:

• Emergentzietako osagarria langile guztientzat.
• Koordinazio eta erantzukizun osagarria, koordinazio lanak egiten dituzten langile guztientzat. Manutentzioa, ordutegia eta atsedenak.
• Aldi baterako langileentzat egonkortasuna.
• Urteko egutegiaren negoziazioa.
• Informazioa transmititzeko denboraren aitorpena (txandartekoa)
• Formakuntza jarraia ugaritzea, lan orduetan izanda.
• Sakabanatze geografikoa, egutegiagatik, base batetik bestera ibili behar dutenentzat.
• Laneko arropa egokia.
• Lanpostu funtzionalen berrikuspena eta balorazio objektiboa. Emergentzietako arriskuagatiko balorazioa kontuan hartuz.

Martxoaren amaieran, sindikatuek negoziazioak apurtu zituzten. Izan ere, Emergentzietako Zuzendaritzak ez zuen txandartekoa aitortu nahi, dagoeneko langile guztiek egiten duten arren. “Beste gaiak lantzen jarraitzeko gutxienekoa zen txandartekoa eta ez gerenteak bere eskutitzean aipatzen dituen hiru gaietan bakarrik”, argitu du Emergentzietako Langileen Batzordeak.

“Negoziazioen hausturaren ondoren eta Emergentzietako Zuzendariaren errespetugabeko jarrera manipulatzailea ikusita, protesta ekintzekin jarraituko dugu bidezko lan-baldintzak eskatzeko”, ohartarazi dute sindikatuek.

 

 

 

Bi greba egun GS-Hydro enpresak soldatak jaisteko duen asmoaren aurrean

0

Abanto-Zierbenako El Campillo poligonoan dago kokatuta GS HYDRO S.A.U. enpresan eta 37 langile ditu Bizkaia, 230 Espainiako estatuan eta 1.000 baino gehiago mundo osoan. LABeko 5 ordezkari ditu egun.

Greba eta bihar, maiatzaren 30ean eta 31an, greba egiten ari dira zuzendaritzak kontsulten aldia hasi nahi duelako soldata %15 jaisteko. Kontzentrazioa egin dute BECen, makina-erramintaren azokaren atarian, 10:00etatik 12:00etara.

Zuzendaritzak soldata jaistea erabaki du, Estatuko gainontzeko langileen mailara, euren lan-baldintzak prekarizatu eta estatalizatuz.

LABetik gogoan hartu nahi dugu gaur, maiatzaren 30ean, mobilizazio konfederala egiten ari gara prekarizazio modu honen kontra.

Gogoratu behar dugu enpresak 2018 honetarako eskarien kartera zabala duela, eta bi ontzi ari dela eraikitzen ASTANDER edo BALENCIAGAn. Nabarmendu nahi dugu GS HYDRO S.A.U., INTERPUM GROUP S.p.A.ren barruan dagoela, 5 kontinenteetan presentzia duen multinazionala. Iaz, emaitza fiskal izugarriak izan zituen. 1.197 milioitako salmenteak izan zituen eta 247 milioitako irabaziak. Horrela, 65.000 euro murriztu nahi dituzte langileen nominetan, hau da, taldeko irabazien %0,026.

Arrazoi guzti hauengatik, langileek ahobatez erabaki dute patronalaren bidegabekeria honi aurre egitea, soldata- jaitsiera proposamena bertan behera uztea exijituz eta enpresa ituna negoziatzea ere, enpresaren irabaziekin bat etorriko litzatekeena.

Nahikoa da irabaziak dituzten enpresek are gehiago irabazi nahi zituen langileen kontura, eta Espainiako estatuko lan-baldintzak inposatzen ahalegintzea.
 

 

 

Borroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu arte

Atzo jakin genuen Orozkoko Arriberri harrobian Arcanor enpresako 54 eta 47 urteko beharginak istripu larria izan zutela makina batek harrapatu ondoren, langile larri zaurituak Gurutzeta erietxera eraman zituzten. Bart iluntzean hil egin da langileetako bat. Ostiralean elkarretaratze batera deitu du euskal gehiengo sindikalak, 12:00etarako, Orozkoko plazan.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu hildako langilearen famili eta gertukoei, halaber zaurituta dagoen behargin familiari elkartasuna adierazi nahi diogu.

Azken heriotz honekin 21 dira gutxienez Hego Euskal Herrian hildako langileak eta salatu behar dugu heriotz guztiek faktore amankomun bat dutela oinarri prekarietatea. Lan istripuak ez dira kasualita kontua, enplegu eta lan baldintza kaxkarrak, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna eta egiazko prebentzio ezaren ondorio zuzena dira .

Lan istripuek erantzule zuzenak dituzte. Alde batetik patronala, irabazi ekonomikoak lehenesten dituena langileen segurtasuna eta bizitza baino, Bestetik administrazioak, egoera honen konplize bilakatu direnak. Prebentzio egiten dutela diote, baina darabiltzaten politikek berekin dakarte lan baldintzak hondatzea. Argi dago ez diotela prekarietateari aurre egin nahi. Prekarietatea handitzen eta zabaltzen ari da, lan baldintzak ez dira hobetzen, kaxkartzen ari dira.

Gaur egungo egoera mugiarazteko, istripuak ekiditu nahi badira, lan baldintzak ezinbestean hobetu behar dira. Borroka eta mobilizazioan jauziak emateko prest gaude lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea lehen mailako arazo politikoa bilakatu arte.

Azkenik dei egiten dugu langile klaseari antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko.

Arcanor enpresako langileen oharra
Atzo, Arcanor enpresan makina bat konpontzen ari ziren bi lankide larri zauritu ziren. Ospitalera eraman behar izan zituzten eta ospitalean bertan larrien zegoen langilea hil zen.

Gaur, Arcanorreko langileek asanblada informatiboa burutu dugu enpresan bertan eta dolumina adierazi nahi diogu hildako langilearen familiari, beraiekin bat egiten dute holako momentu garratzetan. Aldi berean, larri zauritua geratu den langilearen familiari indarrak bidali nahi dizkiogu eta bere egoera onera itzuliko duela espero dugu.

Era berean, gaur ez dugu lanik egingo dolua eta hurkoen artean egoteko momentua dela erabakita, horrela adierazi diogu enpresari eta prentsa ohar honen bidez horrela adierazten diogu jendarteari.

Izan ere, aurrerantzean, larri dagoen lankidearen egoera argitu ahala, elkartuko egingo eta atea irekita utzi dugu ekimen berriak aztertzeko.
 

 

 

“Estatalizazioaren eta prekarizazioaren kontrako borroka indartuko dugu sektore eta enpresatan”

Lanuzte eta mobilizazio eguna deitu dugu gaurko, sektore guztietan eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. Hitzarmenen estatalizazioak dakarren lan baldintzen prekarizazioa salatu eta hemen lan egiten badugu, gure lan-baldintzak hemen erabaki behar direla aldarrikatzea izan da antolatutako 135 mobilizazioen helburua. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du Oiartzunen, Alcampo merkataritza gunean.

"Estatalizazioa bere bidea egiten ari da; hedatzen ari da olio orbanaren moduan: gaur egun, langileen heren bat dago estatalizaziopean eta erdia arriskuan dago".

Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, hitzarmenen estatalizazioaren aurka eta Lan Harremanen eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren defentsan gaur egindako mobilizazio egunaren barruan egindakoak. 

Sindikatuko idazkari nagusiaren esanetan, "LABentzat hasieratik negoziazio kolektiborako euskal esparrua blindatzea lehentasunezko borroka izan da, jakinda lan erreformen eta prekarietatearen kontrako borroka hor ez dela agortzen. Horretarako, egon diren saiakera guztietan parte hartu izan dugu. Eta harrotasunez baina harrokeriarik gabe esan behar dugu 2017an EAEn sinatu zen Akordio Interprofesionala ez zela posible izango, aurrez sindikatu honek egindako lanik gabe, aurrez sindikatu honek erakutsitako ausardia eta determinaziorik gabe".

Garbiñe Aranburuk nabarmendu du asko direla Euskal Herrian aldaketa soziala nahi dutenak, asko direla eredu ekonomiko eta sozial bidegabeari ezetz esaten diotenak. "Eta are eta garrantzitsuagoa, asko gara aldaketa borrokatzen ari garenak: emakumeak, pentsionistak eta lantokietako borrokak ere ugaritzen ari dira", adierazi du.

Honela gauzak, gaurko mobilizazio eguna mugarri bat dela aipatu du, eta sindikatuak borrokarekin jarraituko duela berretsi du: "Estatalizazioaren eta prekarizazioaren kontrako borroka indartuko dugu sektore eta enpresatan, baita negoziazio kolektiboaren blokeoa gainditzeko borroka ere".

Lan Harremanetako eta Babes Sozialeko Euskal Esparruaren aldeko borroka ere indartuko du LABek, agenda politikoaren erdigunean kokatzeko asmoz. "Lan mundutik ere inboluzioaren aurrean erantzun sozial zabalerako eztabaida sustatu eta baldintzak sortuko ditugu", erantsi du Garbiñe Aranburuk.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururen interbentzioa:

Lan harremanetan ematen ari den estatalizazioa, estatu espainiarrean ematen ari den inboluzio politiko eta sozialaren baitan ulertu behar dugu. Asko gara, milaka eta milaka gara, 130etik gora, kontzentrazio gune desberdinetan, estatalizazioari EZ / prekarizazioari EZ eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruari BAI, esan diogunak. Asko eta asko gara gaur aldarrikapen horien alde kalera garenak. ZORIONAK guztioi!

Prekarietateari EZ, bai lan osasunari. Atzo bertan patronalaren diru gosea erahildako langilea oroitu behar dugu.

Hoy miles y miles de trabajadores y trabajadoras hemos salido a la calle. Para decir NO a la estatalización, NO a la precarización y SI a un marco propio de relaciones laborales.

El fenómeno de estatalización y precarización de las relaciones laborales, lo tenemos que entender dentro de todo un proceso de involución política y social. Involución que se está dando dentro del Estado Español.

El proceso de estatalización hay que entenderlo dentro de un proceso de recentralización en todos los ámbitos. Recentralización para mantener la unidad del Estado por encima de todo y recentralización para imponer un modelo neoliberal salvaje, porque el proyecto de clase del capital es más fácil en el marco estatal:

– Ante la crisis del modelo territorial abierta a raiz del proceso catalán, el bloque PP, PSOE, CS no ha dado una respuesta en términos democráticos. Han apostado por la represión y por el artículo 155
– Se están recortando libertades democráticas, tanto colectivas como individuales
– La crisis ha sido la excusa perfecta para disfrazar como reformas sociales toda una reforma política, reformas que limitan nuestra capacidad de decisión a favor del capital. Aquí hay que destacar la modificación del artículo 135 de la Constitución y las dos últimas reformas laborales.

El proceso de estatalización tiene unas consecuencias muy graves para las y los trabajadores vascos:

– Limita nuestro derecho a negociar aquí las condiciones laborales, es un ataque y una injerencia clara a nuestro derecho a decidir. Es una forma de imponer el artículo 155 en las relaciones laborales.
– Homogeneiza a la baja las condiciones laborales. Esto para las y los trabajadores de Euskal Herria supone mayor precariedad, peores salarios y peores condiciones laborales.
– Cambian los iterlocutores sindicales. Aquí existe un sindicalismo combativo y esto ha posibilitado que haya mejores condiciones laborales. Pero la patronal prefiere negociar en el marco estatal con sindicatos que son más dóciles.

Estatalizazioa, bere bidea egiten ari da, geratzeko etorri da, hedatzen ari den olio orbana da, gaur egun langileen heren bat estatuko lan baldintzen menpe eta erdia, arriskuan.

LABentzat, hasieratik izan da negoziazio kolektiborako euskal esparrua blindatzea lehentasunezko borroka. Eta harrotasunez baina harrokeriak gabe esan behar dugu, 2017an EAEn sinatu zen Akordio Interprofesionala ez zela posible izango, aurrez sindikatu honek egindako lanik gabe. Aurrez sindikatu honek erakutsitako ausardia eta determinaziorik gabe. Estatuko patronal batek inpugnatu egin du Akordio Interprofesionala. Momentuz epaiketa bertan behera geratu bada ere, mehatxu hori ez da desagertu.

Bizi bizi dago mobilizazio soziala Euskal Herrian: emakume eta pentsionisten mobilizazio jendetsuak ikusi izan ditugu azken aste hauetan eta lantokietako borrokak indartzen ari dira, eta akordioak lortzen dira. Enpleguaren defentsan ALFAn, hitzarmenak: kale garbiketa Gipuzkoa, Bizkaia gasolindegiak, hotelak Gipuzkoa; estatalizazioari mugak jartzen dizkion akordioak: STEIPOLS, SELECTA, T. ALVAREZ edota GS HYDRO grebari ekin diote; eta hainbat enpresa akordio.

LABek egin duen gogoeta da, lan harremanen estatalizazioak eta prekarizazio prozesuak, lantokiz lantoki ematen dugun erantzunaz harago, erantzun intersektorial orokorra bat behar dugula da.

Sindikalgintza abertzaleak eman beharreko erantzuna dela pentsatzen dugu, oraingoan ez da posible izan deialdi bateratu bat egitea, ELAk ez zuen horrelako erantzun baten beharra ikusten. Zilegi den erabakia da, baina guk egoerak eskatzen duelako, gaurko mobilizazio eguna deitu genuen.

Berriro ere, erantzukizunez, ausardiaz eta determinazioz aritu gara eta langileei kalera ateratzeko deia egin diegu. Eta oso pozik gaude langileek emandako erantzunarekin, gaur estatalizazioaren kontrako borrokan sekulako aurrera urratsa eman dugu.

Debemos de interiorizar que la estatalización y la precarización han venido para quedarse. Las últimas semanas han sido semanas de mucho trabajo, muy intensos, explicando centro por centro lo que supone la estatalización. Explicando la importancia de la movilización, y así lo han entendido miles y miles de trabajadores que hoy han salido a la calle. Estamos muy satisfechos con el trabajo realizado, la respuesta que han dado las y los trabajadores. Hemos conseguido los objetivos.

Y lo que es más importante, es que hoy hemos marcado un nuevo punto de inflexión en la lucha contra la estatalización, precarización y a favor de un marco propio de relaciones laborales. Porque esta lucha sigue, LAB tiene tres ejes fundamentales de trabajo:

– Seguiremos luchando en los sectores y en los centros de trabajo
– Ante el proceso de estatalización y precarización hay que reforzar la lucha a favor de un Marco Vasco de Relaciones Laborales. Es una reivindicación que tiene que estar presente en la agenda política y en el debate de los nuevos estatutos
– El reto que tiene el sindicalismo es dar una respuesta general acorde a la involución política y social que vivimos, el reto que tiene el sindicalismo es dar un nuevo impulso a la movilización social y el reto que tiene el sindicalismo es ligar la lucha a favor del cambio social con el cambio político. LAB impulsará este debate.

Estatalizazioaren eta prekarizazioaren kontrako borrokan mugarri berri bat jarri dugu. Borroka ez da amaitu, eta jarraituko dugu borrokan. Datorren kurtsoan ere gure lehentasunezko ildoa izango da:

-Estatalizazio eta prekariazioari, sektore eta enpresatako borrokak indartuz erantzun behar zaio. Baita negoziazio kolektiboaren blokeoa gainditzeko iniziatiba berriak hartuz ere
-Estatalizazio eta prekarizaziari, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko borroka indartuz erantzun behar zaio. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldarrikapena agenda politikoaren erdigunean kokatuz.
-Bizi dugun inboluzio politiko eta sozialak eskatzen duen tamainako erantzuna emateko gai izan behar du sindikalgintzak. Bizirik dagoen mobilizazio sozialari langileok ere bultzada berria eman behar diogu. Aldaketa sozialaren eta aldaketa politikoaren aldeko borroka indartuz, aldaketa sozial erabatekorik ez dagoelako burujabetzarik gabe.

Borrokak merezi duelako eta mobilizatzen bagara gauza handiak lortzeko gai garela erakutsi dugulako GORA EUSKAL HERRRIKO LANGILEON BORROKA. GORA LAB!