2026-01-21
Blog Page 772

Emakumeok lanean osasuna galtzen dugula ikusgarri egiteko ekimena martxan jarriko dugu Emakumeon Osasunaren nazioarteko egunean

Gaurtik ekainaren 30 arte testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa irekiko dugu.

Maiatzaren 28an Emakumeok Osasunerako dugun eskubidea aldarrikatzeko nazioarteko eguna da. 1987an egin zuen pro- posamena Latinoamerikako eta Caribeko Emakumeen Osasunerako Sareak, Costa Rican egiten ari ziren batzarrean. 1988an ospatu zen aurreneko aldiz.

Bere momentuan sexu eta erreprodukzio osasunari eragiten zioten arazoetan zentratzen zen eguna. Eguna ospatu zen aurreneko aldian kanpaina bat jarri zuten martxan haurdunen hilkortasunari aurre egiteko prebentzio neurriak aldarrikatuz. Hainbat Herritan ama izatea emakumeen bizitza arriskuan jartzen duen erabakia da oraindik orain, eta hori zen salatu zena. Emakumeen parte hartzerik gabe ezartzen ziren jaiotze mailaren kontrolerako programak bertan behera uzteko ere eskatu zuten.

Orduz geroztik gauza batzuk aldatu egin dira, beste batzuk bere horretan mantendu dira eta zoritxarrez, sakoneko erreali- tateak bere horretan jarraitzen du: emakumeon* (eta gainerako gorputzen) osasunaz ezer gutxi ezagutzen da, ditugun arazoetaz gutxi eztabaidatzen da eta politika publikoek gure premiei ematen dizkioten benetako erantzunak eskasak dira eta askotan, ez dira egokiak. Gizona da zentroa eta eredua. Horrek badu izena: androzentrismoa. Eta baditu ondorioak: bestelako gorputzei gertatzen zaiena kontutan ez hartzea. Gure kezkak eta beharrak aintzat ez hartzea.

Erreprodukzioak berebiziko garrantzia du gure bizitzan. Emakumeon osasunaz mintzatzen eta jarduten denean gure bizitza- ren alde honi begiratzen zaio berezki. Ez gaude konforme! Ez gara ama jaiotzen, emakume* jaiotzen gara eta gure osasuna bizitza guztian zaintzea nahi dugu, ama izan edo ez. Osasuntsu bizitzeko eskubidea dugu eta osasuna gure bizitzaren etapa guztietan zaintzea eta babestea behar dugu, umeak, gazteak, helduak edota zaharrak izan.

Nazioarteko egun hau ez da oso ezaguna Euskal Herrian baina LABetik emakumeon osasunaren aldeko inizitiba berria hartzeko baliatu nahi dugu aurten: emakumeok lanean osasuna galtzen dugula ikusgarri egin nahi dugu. Emakumeon osa- sunean egiten ditugun lan asko kalte egiten digutela erakutsi nahi dugu. Lan munduan bizi ditugun egoera asko gure osa- suna arriskuan jartzen dutela salatu nahi dugu hori baita arazo honen aurrean benetako erabakiak hartzera behartzeko lehen urratsa.

Lanean osasuna ez galtzea eskubide bat da, EMAKUMEONTZAT ERE!
Emakumeok bizitza osoan egiten dugu lan, etxean eta etxetik kanpo. Lan handiena, zaintzarekin edo lan erreproduktiboa- rekin lotzen dena da, aitortzen eta baloratzen ez den lana beraz. Sistemarentzat ezinbestekoa da baina ez du kontutan hartzen, eta ez du babesten. Etxean egiten den lanak ez ditu eskubideak sortzen. Eta bizitzaren erreprodukzioarekin lotuak dauden lanek eragiten dituzten arriskuen aurrean ez dago benetako politikarik.

Lan merkatuan sartzen garenean lanbide zehatz batzuk gordetzen dituzte guretzat: garbitzea, zerbitzatzea, zaintzea… Biga- rren mailako lanak sistemarentzat. Baldintzak askoz ere kaxkarragoak dira, eta eskubideak mugatuagoak. Lan guzti hauek fisikoak dira eta oso baldintza konkretuetan egiten dira (jangela zaratatsuak, plantilla ez nahikoak dituzten erresidentziak,

sekulan ezer garbitu ez duten gizonek ezartzen dituzten denboretan garbitu behar izatea…). Lanbide hauetan egiten dugu- nak zuzen zuzenean eragiten du gure osasunean baina lan osasunaz hitz egiten denean bigarren mailako arazoak dira. Bigarren mailako gure lanbideek bigarren mailako langile egiten gaituzte.

Emakumeok* ahulagoak garelakoan baztertu gaituzte hainbat lanpostu edota lanbideetatik. Emakumeontzat arriskutsuak (omen) direlako itxi dizkigute lanbide askotan ateak. Gu diskriminatzeko aitzaki hutsa da. Egia da, gure osasunak ezaugarri, behar eta arazo espezifikoak ditu. Hori da baloratu eta kontutan hartu behar dena. Hori da, hain zuzen ere, ikusi ezina egiten dutena. EZ dira “emakumeon gauzak”. Lan osasuna zaintzeko politiketan eta programetan aintzat hartu behar diren gauzak dira.

LABetik hiru errealitate hauek mahai gainean jartzeko urratsak eman nahi ditugu 2018ko Emakumeon Osasunaren Nazio- arteko Eguna baliatuz.

Hauek dira gure helburuak:

â—Ź Etxean egiten den lanak emakumeon osasunean dituen ondorioak bistakoak egitea.
â—Ź Sektore feminizatuetan lan egiten duten emakumeen osasuna aztergai jartzea. Osasun arazo nagusiak ikusgarri egitea, arriskuak plazaratzea, enpresetan guzti honen aurrean hartzen eta hartzen ez diren erabakiak ezagutzea.
â—Ź Osasun zerbitzuetan eta instituzioetatik egiten diren politiketan emakumeon osasunari jartzen zaion arreta espezi- fikoa auzitan jartzea.

Langileen parte hartzearekin egin nahi dugu. Emakumeei hitza emanez. Egiten duzuen lanagatik osasuna galtzen ari zare- tela ikusten ari zareten emakumeei zuen egoeraren berri emateko eskatuz.

LABen ekimena
Langile askok aspalditik lantzen dute hau. Lantokian bizi dutena, mutualitateen erantzunak… salatu dituzte behin baino gehiagotan. Orain arte egindako lana indartzeko urrats berriak eman nahi ditu LABek.

Datuak ezagutzen ditugu, Osalanek eta Nafarroako Institutuak azterketak egiten dituztelako. Baina datu hauetan ez dago errealitate osoa. Etxean egiten den lana ez da aztertzen. Inork baloratzen ez dituen baina lanetik ateratzean nabaritzen ditugun minak ez dira kontutan hartzen. Langileen parte hartzea behar dugu argazki ofizialak gaindituz errealitatearen argazkia egiteko.

Jasotzen ditugun datuekin proposamen zehatzak egingo ditugu emakumeon osasunaren aldeko borroka indartzeko LA- Ben. Idazkaritza Feministatik instituzioetara eramango dugu borroka hau.

Informazioa eta bizipenak jaso ostean hiru iniziatiba hartzea da gure asmoa:

â—Ź Lan munduari begirako neurri zehatzak proposatzea, etxeko lanak lan munduaren parte direla ulertuz noski!
â—Ź Lantokietan emakumeon osasunaren alde borrokatzeko gida bat egitea.
â—Ź Apirilaren 28an, Lan-Osasun eta Segurtasunaren egunean, emakumeon lan osasuna ere ikusgarri egitea.

Gaurtik ekainaren 30 arte zuen testigantzak, bizipenak, salaketak eta iritziak jasotzeko emakumeonosasuna@lab.eus korreoa irekiko dugu. Ekarpenak zein iniziatibaren inguruko kritikak LABen edozein egoitzetan ere uzteko aukera egongo da. Parte hartzen duzuen guztiekin harremanetan jarriko da sindikatua oporretara joan aurretik.
 

 

 

Aurrekontuen onarpenaren ondorioak irudikatu dituzte Sabin Etxean

AHT gelditu!, Kakitzat eta gizarte bazterketaren aurkako Berri Otxoak elkarteak elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Hain zuzen ere, joan den astean adostutako Espainiako aurrekontuen edukiak gogor kritikatu dituzte, gastu militarrean eta AHTa egiteko lanetan dirua xahutuko dutelako, behar sozialei erantzun gabe. Hala, EAJren egoitzaren aurrean bildu dira, eta LABek bat egin du protestarekin.
 

 

 

Konponbideak exijitu dituzte Triman Minerals enpresako langileek

0

Triman Minerals enpresako langileek 3-4 hilabete daramatzate kobratu gabe eta enpresa bera ixteko arriskuan dago. Horregatik, langileek gaur protesta egin dute Iruñean, Nafarroako Gobernuari eta Sodenari konponbide bat eskatzeko.
 

 

 

Grebei ekin diete Garbialdiko langileek

0

Bizkaiko Foru Aldundiko zentroak garbitzen dituzten Garbialdiko langileek hiru egunetako grebei hasiera eman diete gaur. Hain zuzen ere, maiatzaren 28, 29 eta 30erako deitu dituzte grebak, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOOen babesarekin.

Aldundiko garbitzaileak aurrera eramaten ari diren lanuzteetarako osatutako Greba Komiteak, Aldundiak, gaur goizean, bost ordu luzez lan-zentroetan sartzea debekatu egin dietela salatu dute.

Batzar Nagusi eta Foru Aldundiko zentroetako garbitzaileek hiru greba egunei ekin diote gaur, goizeko 5:45etan aurrera eraman duten pikete batekin. Ordu horretan sartu egiten baitira lanera goizeko txandan garbitzen duten langileek.

Handik gutxira, Greba Komiteak, lan-zentroetara sartu nahi izan du, greban dauden langileen eskubideak errespetatzen ari zirela egiaztatzeko. Kanpoan aurrera eramaten ari ziren protestetan parte hartzen ari ziren langile batzuk, garrantzizkoak diren tokiak garbitzea egokitzen zaie, adibidez, komunak. Komitearen helburua lan horiek egin gabe uzten ari zirela ziurtatzea zen. Euren buruak identifikatu eta Jauregi Foralean sartu nahi izan dutenean, Aldundiak ezezkoa eman die, horrelakorik egiteko eskubiderik ez zutela argudiatuz. Erantzun bera jaso dute Liburutegi Foralera gerturatu diren Komiteko kideak.

Langileek, orduan, Inspekziora jo dute gertatutakoa salatzera, bai eta Garbialdi enpresa jakinaren gainean ipintzera ere, euren eskubideen urraketa larria gertatzen ari zelako; baina Aldundiak ezezkoarekin jarraitu egin du.

Bost ordu luze igaro behar izan dira Komiteak, azkenik, lan-zentroetara sartu ahal izan duen arte. Aldundiaren jarrera hau oso adierazgarria da, arduradunek ondo baino hobeto bait dakite zeintzuk diren Greba Komiteak dituen funtzio eta eskubideak, eta grebaren garapena oztopatzea bilatzen dutela salatu dute langileek.

Bihar, berriro ere elkarretaratuko dira, goizeko 10etan, Liburutegi Foralaren aurrean, euren aldarrikapenak kontuan hartu daitezen.

Borroka, bide bakarra
Maiatzaren 24an, enpresarekin izan zuten negoziazio mahaia, eta, grebetarako egun gutxi gelditzen ziren arren, Garbialdik ez zuen proposamen berririk egin. Hala, greba deialdia berretsi zuten, eta gaur ekin diete lanuzteei. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute goizean.

Abenduaren 5etik salatzen ari diren bezala, pasa den ekainetik enpresak egiten dien proposamena zeharo eskasa da eta ez dute inondik inora onartuko: %0,3ko igoera, 2010etik soldatak izozturik duten kolektibo batentzat. Hara 0,14€tako soldata igoera 8 urtetan. Hori gainera, lanaldi osoa dutenentzat.

Pazientzia agortu egin zaiela jakitera eman dute eta baita ekainaren lehen astean grebekin jarraitzeko prest daudela ohartarazi ere, datozen egunotan Aldundiaren edo enpresaren jarreran aldaketarik ikusten ez badute.
 

 

 

Pentsioen defentsan irten gara berriro kalera

Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko mobilizazioetan izan gara, pentsiodunen elkarteek deitutako mobilizazioei babesa emateko.

Pentsiodunen elkarteek manifestaziora deitu dute gaur Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Hiriburuetan ez ezik, herri batzuetan ere egin dira protestak; Altsasun, kasu. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Donostiako mobilizazioan izan da, pentsiodunei babesa ematen, milaka eta milaka herritarrek Hego Euskal Herrian antolatutako manifestazioetan egin bezala. 

Hain zuzen ere, LABek pentsio sistema publiko eta propio baten aldeko konpromisoa berretsi du gaurko mobilizazio egunean, eta hemen kotizatu, hemen erabaki printzipioa aldarrikatu du. 1.080 euroko gutxieneko pentsio bermatua, bizitzaren kostearen araberako pentsioen berbalorizazioa, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin bukatzea eta pobrezia eta prekarietatea eragin duten lan eta pentsio erreformen derogazioa, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan jasotako eskubideak dira, eta euskal erakundeei lehenbailehen bermatuak izan daitezela exijitu diegu.


 

 

 

Segurtasun juridikoa lehenesten dugu batzuen oportunismoaren aurrean

Administrazioak kontratatuentzako graduaren eskaeren harira egiten dugu aldarrikapen hau.

Administrazioko langile kontratatuek gradua kobratzeko aukera izan dezatenarenak sindikatu batzuen arrantzaldia zabaldu du eta euren sareak bota dituzte ur nahasietan arrantzatzen saiatzeko. LAB sindikatuak, ordea, esparru guztietan lan arduratsua eta sendoa egitearen aldeko apostua egiten jarraitu nahi du. Aukerak irekita daude, baina lasaitasuna eskatzen dugu. Izan ere EBJA Europako Batasunaren Justizia Auzitegiak atera behar duen txostenaren zain gaude.

EBJAk 2016ko irailean atera epaiek pertsona kontratatuek finkoen aldean jasaten duten diskriminazioarekin bukatzeko aukera zabaldu zuten. Aipatu epai horietaz LABek egin azterketaren emaitzaz, 2016ko abenduan, Europako Batzordearen aurrean kexa aurkeztu genuen pertsona kontratatuen gradua kobratzearen inguruan. Aldi berean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegian beste bi eskakizun jarri genuen gai beragatik.

Oroitarazi behar da Administrazioarekiko Auzitegiak inoiz ere (ez europako epaien ondoren ez lehenago ere) onartu duen pertsona kontratatuek gradua kobratzeko duten eskubidea. Jarritako eskari guztiak galdu egin dira, bai sindikatu guztiek jarritakoak nola norbanakoek jarritakoak ere. Azkeneko, guk jakinda behintzat, pasa den abenduan izan zen Afapna sindikatuak NJANn epaiketa galdu zuenean zeinak kostuak ere ordaintzera kondenatua izan zen.

Horregatik, administrazioarekikoaren bista ailegatu zenean, pasa den urtarrilean, epaileari epaiketa bertan behera uzteko galdegin genion, Europan 2016an jarria genuen kexaren inguruan erantzuna jaso arte. Epaileak gure eskaria onartu zuen eta jakinarazi zigun, berak ere EBJAren aurrean gai horrexengatik auzi aurre-judiziala eskatua zuela.

Hortaz, EBJAk erantzuna eman arte itxaron behar da inolako neurririk hartu aurretik. LABek ez ditu aukera edo itxaropen faltsuak zabaldu nahi eta gure iradokizuna, une hauetan, eragindako langileei da lasaitasuna izatea.

EBJAk zer esanen duen jakin bezain pronto, eta gure talde juridikoak ebazpenak dioena behin aztertuta, eragindako langile guztiei jakinarazkiko diegu aurrerantzean egin beharko dutena.

Europako Auzitegiak epaia eman bitartean, LABek jarraituko du tematuta arlo guztietan eta arduradun politiko guztien aurrean nabarmentzen pertsona kontratatuek finkoen aldean pairatzen duten diskriminazioa amaitu behar dela.

 

 

 

SNS-Osasunbidearen barne araudian Erizainen Elkargoak izan duen intrusismoa salatu nahi dugu

0
Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan.

Jakin dugu Osasungintzako Kontseilaria elkartu dela Erizainen Elkargoarekin 347/1993 Foru Dekretuaren aldaketaz solastatzeko; horren bidez ahalbidetuko da edozein enplegatuk hautatu ahal izan dezan unitateetako buruzagitzetara (haren lan maila eta lanpostua edozein dela ere). Bilera hura egin ondoren, Erizainen Elkargoak adierazi zuen aurreikusi diren aldaketen aurkako alegazioak aurkeztuko dituela.

Gogoan izan behar da Erizainen Elkargoa erakunde pribatua dela, zeinak behartzen dituen erizainak, derrigorrean, dirutza ordaintzera, eta horrek ez duela zerikusirik haiek funtzio publikoan betetzen duten zereginarekin. Organikoki administrazio sanitario publikoarena ez den “erakunde” batez ari gara, eta gainera, estatu mailako lobbya ordezkatzen du guztiz ilunak diren jarduerak betez (horren adibidea: “La Fiscalía investiga la cúpula de los colegios de enfermaría de España.” El País 2017-10-27. Aholkatzen dugu sar zaiteztela infoadm.org webean, haren “Dossier Organización Colegial…” orrian).

Zergatik elkartu behar du Kontseilariak funtzio publikoarena ez den lobby batekin enplegatu publikoen plantillako barne antolakuntzaz eztabaidatzeko?

Erizainen iritzia jaso nahi badu, zergatik ez da elkartzen orduan lan-zama eta ratio handien dituzten zerbitzu eta unitateetako langileekin? (adibidez, larrialdietakoekin, HVCko 6. Orokorrarekin, Etxeko Ospitaleratzekoekin, Andraizekokin,…).

Hobe luke kontseilariak etorri eta lehen eskutik ezagutuko balitu erizainen kezkak, lantokiz lantoki ibilita.

Eta Nafarroako Erizainen Elkargoak hobe luke erakunde gisa pairatzen dituen barne arazoak are gehiago zainduko balitu, zeinak, estatu mailan, fiskaltzaren ekimenak eragin dituen.

Oker gabiltza erakunde pribatu eta korporatibo batzuk solaskide baliagarritzat hartzen badira administrazio publikoaren laneko antolakuntza arautzen duen araudia diseinatzerakoan eta burutzerakoan. Administrazioak lehenetsi behar du interes orokorra beste edozein baino lehen, ezta?
 

 

 

Iruñeko Andraize zentroan gertaturiko murrizketak salatzen ditugu

0
Iragan maiatzaren 15ean Andraizeko erizain bat jubilatu zenetik, oraindik ez da bete aipatu jubilazioak eragin zuen bete gabeko lanpostua.

Zentrotik eskatu zen bete gabeko lanpostua beste erizain edo emagin batekin ordezkatu behar zela, baina CHNko Erizaintza Zuzendaritzak proposatu zuen Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikariek beteko zutela bete gabeko lanpostua.

Baina gaurko egunez, inork ez du bete oraindik hark utzitako lanpostua, eta ondorioak berehala nozitu dira: lankideek gainezka dihardute, jubilatu zen lankidearen kontsulten agenda beraien gain hartu behar dutelako, eta horrela, 130 erabiltzaileri hitzorduak aldatu zaizkielako. Gainera, zitazioak kolapsatu dira, zentroan ez dagoelako tarterik hitzordu berriak lotzeko, ekainaren 21 arte.

Hortaz, LABek eskatzen dio CHNren Zuzendaritzari eta Osasunbidearen Gerentziari bete gabeko lanpostua bete dezala, eta gaixo bakoitzeko erizainen gutxiengo zaintza ratioak bete daitezela.
 

 

 

Bilboko Ingenieritza Eskolan izandako istripua salatu dugu

0

Bilboko Ingenieritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatu dugu gaur Torres Quevedo Ingeniariaren Plazan, euskal gehiengo sindikalak deituta. UPV-EHUko campusetan zeuden deituta protestak gaurko.