2026-04-26
Blog Page 723

Hezkuntza Departamenduko aurreikuspen falta eta gardentasun eza salatu nahi dugu Antonio Trueba ikastetxearen egoeraren aurrean

0
Barakaldoko IES Antonio Trueba BHIren inguruan sortutako egoera dela eta, Hezkuntza Departamenduari luzatutako idazki baten bitartez, informazioa eskatu diogu.

Lehenik eta behin, ikastetxea ixteko justifikatzen duen txosten teknikoa eskatu diogu eta galdera hauek erantzutea eskatu diogu; zein izan da ikastetxe honen bat-bateko utzaraztearen benetako arrazoia? Zer nolako egoeratan egon dira orain arte bertan egondako ikasle eta langileak? Bermatua egon da bertakoentzat osasunerako kaltegarriak ez diren neurri guztiak?

Exijitzen dugu erabaki hau suposatu duen txostena publiko egitea, orain arte ikastetxe honen inguruan eman diren urratsak zeintzuk izan diren argitzea, eta hemendik aurrera ikasle zein langileentzat aurreikusten diren hurrengo pausuak zehaztea.

Barakaldo azken urteetan jasaten ari den Hezkuntza arloko inguruko aurreikuspen falta itzela dagoela salatu nahi dugu, eta “Eskola Mapa” baten beharra islatzen du egoera honek. Ez dugu ahaztu behar Milagrosako ikastetxearen itxierak herri honetarako suposatu zuen kalapita. Administrazioak eta Barakaldoko Udalak hartzen dituen hezkuntza arloko erabakietan etengabeko aurreikuspen falta ikusten da, eta betiko moduan kaltea ikasleek, familiek eta langileek pairatzen dutela.

Amaitzeko, LAB sindikatuak IES Antonio Truebako langileen eskubideak errespetatzeko eskatzen dugu eta langile hauekin, familiekin eta hezkuntza komunitate osorekin elkartasuna adierazi nahi dugu.
 

 

 

Euskal Errepublikaren alde irten gara kalera

EH Bilduk Bilbon deitutako manifestazioarekin bat egin dugu. LABeko ordezkaritza zabal bat egon da mobilizazioan, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru. Gaur, abenduak 6, ez dugula ezer ospatzeko nabarmendu dugu sindikatutik. Zer borrokatu, ordea, badugu: independentzia, sozialismoa eta feminismoa; demokrazia, justizia eta bakea; burujabetza. Konstituzio propio bat, Estatu egitura propio bat. 78ko erregimenarekiko kateak apurtzeko unea da.



 

 

 

Erandioko Loramendi egoitzako grebalariek akordioa lortu dute

Sanitas taldeko Loramendi egoitzako lan-gatazkak sei hilabete iraun ondoren, greban zeuden langileek enpresarekin akordioa lortu dute. Lortutako akordioak Loramendiko langileek hainbat urtez enpresari eskatu dizkioten eskariak asebetetzen ditu. Alde batetik, garbiketa ekipoko langileen lanaldi partzialak %100ekoak edo lanaldi osokoak bilakatuko dira eta bestetik, gerokultoreen familia- kontziliazioa hobetu da.

Lan asko ekarri duten hilabeteak izan dira, enpresarekiko konfrontazioa eta ziurgabetasunez beteak, baina, langileen ustez, merezi izan du, erakutsi dutelako langile konprometitu, antolatu eta solidarioek bidezkotzat jotzen dutena lor dezaketela.

Langileek euren poza erakutsi nahi dute lortutako akordioarengatik eta enpresa-batzordeak akordio hau posible egin dute langile guztiak zoriondu nahi ditu. Gainera, gatazkak iraun duen denbora jasotako babes guztiak ere eskertu nahi dituzte.

 

 

 

Egoitzak zabalik ditugu gaur, ez baitugu ezer ospatzeko

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren urteurrenaren etorrerarekin, egoitzak zabalik ditu LABek. Hala, urtero legez, lan egutegi propio bat aldarrikatzen dugun neurrian, planto egin diegu inposatutako jai egunei.

Euskal errepublika aldarrikatzeko eguna da gaur Euskal Herrian. Horregatik, jai egun inposatua izan eta lanean aritzerik ez duten langile guztiei dei egiten diegu kalera ateratzeko. EHBilduk deituta 12:00etan Plaza Eliptikotik hasita, Bilbon, Euskal Errepublikaren alde egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen diegu. 
 

 

 

Sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dago emakumeontzat justiziarik

Argentinako mugimendu feministak emakumeen eta disidentzien greba plurinazional batera deitu du gaurko, herrialde osoan, bortxaketaz akusatuta zeuden hiru pertsona aske gelditu ondoren. Gaur jakin dugu, aldi berean, "la Manada" auziari buruzko epaia.

Gaur, abenduak 5, Argentinako mugimendu feministak emakumeen eta disidentzien greba plurinazional batera deitu du herrialde osoan, bortxaketaz akusatuta zeuden 3 pertsona aske gelditu ondoren. Mar de Platako Ahozko krimenentzako 1.go epaitegian 16 urteko Lucia Perez bortxatu eta erailtzeagatik salatuta zeuden 3 pertsonak aske utzi ditu, eta droga eduki eta komertzializatzeagatik bakarrik kondenatuta izan dira. Horren aurrean, Argentinako mugimendu feministak sententzia hau salatzeko gaurko egunerako greba nazional feminista batera deitu du.

Euskal Herrian Nafarroako Justizia epaitegi Gorenak “La Manadako” kideen kontra abusuengatik eta ez bortxaketarengatik ezarritako zigorra berretsi duela ezagutu dugu, berriro justizia heteropatriarkal baten aurrean gaudela berretsiz.

LABeko Idazkaritza Feministatik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Argentinako emakumeei eta salatu nahi dugu sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ez dagoela emakumeontzako justiziarik, ez Argentinan, ez Euskal Herrian, ez inon.

Justizia matxista, misogino, arrazista eta klasista honen kontra borrokan jarraituko dugu, justizia sari eta zigor parametroetan oinarrituko ez den mundu feminista bat eraikitzeko, eta mundua ulertzeko beste ikuspegi baten alde, non pertsonen arteko harremanak ez diren botere harremanak izango eta gure bizitzak, gu guztion bizitzak, balioa izango duten.

 

 

 

Bizkaiko Simply supermerkatuetako langileak kalera irten dira euren lan baldintzak salatzeko

0

LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du, gaur eta ostiralerako, enpresak etengabe gutxiesten dituelako langileak. Lehen greba egunean, manifestazioa egin dute Bilbon, Zabalburu plazatik hasita.

Hauxe da langileek idatzitako oharra, mobilizazioen harira:

LAB, ELA eta ESK sindikatuok osatutako greba batzordeak grebak deitzea erabaki du enpresak etengabe gutxiesten dituelako. Enpresak beste leku batera begiratzen du langileek itzelezko lan erritmoak jasaten dituen bitartean. Langileen falta ordezkatzen ez diren plaza hutsek larritzen dute, honek dakartzan gure osasunarentzako kalteekin.

Lanerako ekipoak oso baldintza txarretan daude eta honek gure egitekoa zaildu eta gure baldintza fisiko eta mentalak kaltetzen ditu. Lan-tresna asko egoera txarrean daude gure jarduera modu normalizatuan egin ahal izateko, salgaiak mugitu, birkokatu eta eramatea, hala nola bezeroei arreta ematea.

Oso zaila da laneko eta bizitza eta familiako uztartzea, enpresak asteroko atsedenaren inguruan zehaztutakoa ere ez baitu betetzen.

Urteak daramatzagu heltzen ez den inbertsio bat aldarrikatuz. Hortik urrun, garbiketako langileek lan-postuak suntsitzen dituzte eta orain gu geu gara lan hauek ere egitera behartuta daudenak, gainontzeko atalei esku gehiago kenduz.

Urteak daramatzagu egoera hau salatzen, eta beste alde batera begira dagoen enpresa baten aurrean mobilizatzen eta kexatzen, honek langileak egunero egiten ari garen sakrifizio itzela eta gure osasuna nola kaltetzen den ikusten duen bitartean.

Kokoteraino gaude presioak, erritmo jasanezinak eta mehatxuak jasateaz… behartuta ikusi dugu gure burua grebara joatea, presioarekin jarraitzea, irabazien marjinetara iristea ez dadila izan gure osasunaren lepotik. Gure bizitza horren guztiaren gainetik dago.
 

 

 

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileen borrokak aurrera jarraitzen du

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak borrokan daude, lan hitzarmen duin baten defentsan. hala, auto karabana bat egin dute gaur Hernani, Andoain eta Lasartetik, eta azken herri honetan elkarretaratzea egin dute eguerdian. Mobilizazioekin aurrera jarraituko dute datozen egunetan.

Hauxe da datozen egunetarako aurreikusitako mobilizazioen egutegia:

-Abenduak 13. 10:30ean informazio banaketa Zumarragako merkatuan. 12:00etan kontzentrazioa.

Abenduak 21. 11:00etan informazio banaketa Azpeitiko plazan. 11:00etan informazio banaketa Donostiako Bulebarrean.

-Abenduak 24. GREBA HELDUEN EGOITZETAN.

-Abenduak 31. GREBA HELDUEN EGOITZETAN.

 

 

 

Donostian mobilizatu gara, igande eta jai egunetako irekierak salatzeko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan mobilizatzen ari gara, Jaietan Jai plataforma osatzen dugun sindikatuetatik, irekiera mugagabedunen merkataritza ereduaren aurka. Bada, dinamika horren barruan, Donostian irten gara kalera aste honetan, eta elkarretaratzeak egin ditugu eredu hori jarraitzen duten zenbait saltokien aurrean. Honen harira, Donostian ere, protesta egin genuen joan den astean, Loiolako Erriberan zabaldu berri duten DIA%GO denaren aurrean.

Beharrezkoa al da urteko 365 egunetan irekitzea? Beharrezkoa al da goizeko 8:00etatik 02:00etara irekita izatea? Non geratzen da langileen aisia eta kontziliazio eskubidea? Nori egiten dio mesede jai egunetako irekierak? Eta marka handi denek irekiko balute zer gertatuko litzateke komertzio txikiarekin? Zer auzo bizitzarekin? Erostea al da aisiaz gozatzeko ezarri nahi dugun eredua?

LAB, ELA, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuok osatutako Jaietan Jai plataformak argi dugu. 

 

 

 

Eibar eta Bergara artean aritu dira protestan garbitzaile grebalariak

0

Gipuzkoako komisaldegi eta epaitegietako garbitzaile grebalariek oinezko martxa bat egin dute gaurkoan ere, euren egoera salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarko komisaldegitik Bergarako epaitegiraino egin dute martxa. Atzo, Oiartzungo Ertzaintzaren komisaldegitik Donostiako epaitegira joan ziren protestan.