2026-01-27
Blog Page 690

[IRITZIA] “Donostiako aurrekontuak, sozialak?”

Donostiako Udaleko aurrekontuei buruz idatzi du LABeko Donostiako idazkari Galder Sierrak.

2019rako gizarte inbertsio handiagoa egingo dutenaren lerroburuarekin aurkeztu dituzte EAJk eta PSE-EEk datorren urterako aurrekontuak, Donostiako herritarron beharrei benetako irtenbideak emateko gaitasunik ez duten aurrekontuak badira ere. Datorren urterako inbertsio kopurua iazkoa baino %5,06 gehiago izanda, ulergaitza da diru gehigarri hori erabatean ez bideratzea herritarron oinarrizko beharrei erantzutera.

Donostiako errealitate sozioekonomikoan oinarritutako aurrekontuek kontuan izan beharko lukete langabeziak behera egin duela prekarietatik gora egin duelako. Sinatzen diren kontratuen erdia baino gehiago dira behin-behinekoak, batez ere gazteen artean; emakumeak dira langabezia gehien sufritzen dutenak (gizonak baino %10 gehiago), eta batez-besteko errenta gizonena baino 9 mila euro baxuagoa dutenak; udal lanpostuetan behin-behinekotasuna %36tik gorakoa da, zerbitzu publikoak azpikontratatzen ari direlarik. Honela, udalak berak sortutako enplegua pribatizatzeko joera errotuz doa eta 1200 euro baino gutxiagoko soldaten kontratazioak sustatzen ditu. Udalak berak uko egin zion kontratazioetan klausula sozialak txertatzeko LABen proposamenari. Langileen aldarrikapenei aurrekontuetan isla eman behar zaie, ez bizkar. Etxez etxeko langileak, adinekoen egoitzetakoak, eraikinetako garbitzaileak, brigadak, administrariak eta beste hamaika. Udalak herritarron ongizatea, lan eta bizi baldintza duinak sustatu nahi baditu, has dadila benetako enplegu politika publikoak gauzatzetik.

Herri partaidetza ez da sustatzen batetik barrutira bideratutako diru partida igoaz eta bestetik, aldebakarreko erabakiak hartuz (garraio politikan obra faraonikoak, hondakinen kudeaketaz erabakitzeko eskubideari muzin…). Mugimendu sozialen loraldian, pentsionistek ez dute jasoko 2019an udalari dagozkion eskumenen zerbitzuetan hobekuntza esanguratsurik. Berdintasun politikak ere, milioi batera iristen ez den diru partida ia izoztuarekin agenda politikoan ahaztuta geratu dira. Noizko berdintasun plan eraginkorrak, soldata arrakalaren aurrean neurriak hartzea, indarkeria matxistaren gorakadaren aurrean konpromiso-hartzea? Zeresanik ez, oinarrizko eskubideak guztiontzako bermatu beharrean, batetik, gizarte larrialdietara bideratutako diru partidak murrizteaz, turismoaren sektoreak salbatuko gaituelakoan hura indartzeko diru-partida handitu bitartean. Bestetik, donostiarrok etxebizitzaz dugun kezkaren aurrean ez da udal etxebizitza parkea handitzeko, ez etxebizitza hutsetan esku-hartzeko, ezta gutxiago Etxegintzan benetako apustua egiteko hautua egin ere.

EAJ-PSE-EEren aurrekontuek errealitate sozialaren beharren aurrean patronalari mesede egiten diete. Onartezina da udalaren inbertsio gaitasuna handiagoa denean, herritarren oinarrizko beharrei erantzun nahi ez izatea. Aurrekontu sozialak? Ez.
 

 

 

Aurreakordioa, Bizkaiko Foru Aldundiko garbiketa hitzarmenean

0

Gaur, abenduaren 28an, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek akordio bat lortu dute Garbialdi enpresarekin. Akordio honek 2010. urtetik langileek jasandako soldata izozketari eta horren harira piztutako gatazkari amaiera ipiniko lioke. Behin betiko sinadura langileek baimendu beharko dute hurrengo egunetan ospatuko den asanblada batean.

Akordioak Udalhitzeko 6. mailarekiko ekiparazioa onartu egiten du 2018-2021 urte bitartean. Enpresak urtarrilaren 1ean %2,4ko igoera aplikatu behar izango du langileen soldatetan eta 2018rako akordatu den %1,2ko soldata igoeragatik sortu diren atzerapenak ordaindu. 2020. urteko soldata igoera %1,8koa izango da eta 2021ekoa, %2,34koa.

Gainera, nominaren kontzeptu guztien gainean aplikatuko diren igoera hauez gain, langileek urtean 225 euroko osagarri berri bat jasoko dute 2020. urtetik aurrera.

Eskubide sozialei dagokienez, enpresak urtero asumitzen duen errebisio ginekologikoa asumitzen jarraituko du, eta, horrez gain, langileek urtean zehar zubi batetaz disfrutatuko dute opor egunetatik deskontatu barik.

Langileen aldarrikapen nagusia Udalhitzeko 6. mailako soldata ekiparazioa zen, hau da, udaletxeetako garbiketa langile propioek irabazten duten beste irabaztea, eta horrek %6,54ko soldata igoera suposatzen zuen. Hainbat hilabeteetan zehar enpresak %0,3ko igoera baino ez zuen eskaintzen. Estrategia argia zuen: langileak nekarazi, negoziazioa luzatu eta finean, hitzarmen honen desagerpena eragin.

Baina, duela urtebete baino gehiago, langileek kalera irtetzea eta mobilizazioak piztea erabaki zuten. Urte honetan 50 protesta baino gehiago antolatu dituzte, baita 6 egunetako greba ere. Asteartero, bilkura ospatzen zela aprobetxatuz, bere lanabesak altxatu dituzte Foru Jauregiaren aurrean.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek, hainbat urtetan zehar, sektorearentzat erreferentziazkoa den hitzarmen bat izan dute; euren antolakuntza eta borroka nekaezinari esker erreferentzialtasuna berreskuratzea, hitzarmena berritzea eta euren soldata-baldintzak hobetzea lortu dute.

LABen iritziz, gatazka honek ondorio argi bat uzten digu: borroka egiteak balio duela. Hori dela eta, langile guztiak goraipatu nahi ditugu, dena kontran zegoela ematen zuenean borrokari eutsi egin diotelako, aurrera egitea aukera bakarra dela erakutsiz.

 

 

 

Huerta de Peraltako grebalarien aurkako jazarpenak ez du etenik

0

Huerta de Peraltako langileek hirugarren greba eguna egin dute, eta, Iruñean ostegunean egindako manifestazioaren ostean, greba mugagabearen lehen eguneko irudi berak errepikatu dira Azkoiengo enpresaren atarian: Nafarroako Foru Polizia gogor oldartu zaie. Sei zauritu izan dira gutxienez, enpresa batzordeko presidente El Houssine Yagoubi, tartean.

Goizean goizetik egon dira protestan langileak, eta goizean goizetik oldartu zaie polizia. Enpresaren ataria moztu dute grebalariek hainbat auto jarrita sarreran, eta borrokan sendo jarraituko dutela jakinarazi dute, kaleratutako langileak onar ditzaten eta euren lan eskubideen defentsan.

 

 

 

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek konpromisoak eskatu dizkiote Emakunderi

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak greban daude. Bada, gaur, LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok sustatuta, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoa den Emakunderi zuzendu dira langileak, alde batetik, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko analisi bat egiteko eta, bestetik, lan sektore feminizatu eta prekarizatu honetan urteetan zehar irauten duen arazoari aurre egiteko konpromisoak eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean protesta egin dute gaur grebalariek, eta Emakunderi zuzendutako idatzi hau erregistratu dute:

Martxoaren 8a hurbiltzen ari da eta eta horrekin batera greba feminista. Etxez etxeko laguntzako sektorean, besteen artean, emakumeen berdintasun efektibo baten bidean aurrerapausoak ematen joan gaitezkeen eremua da, langileen lan baldintzak hobetuz eta, horrekin batera, bizi baldintzak.

Udal gehienak etxeko laguntza zerbitzua ematearen titularrak dira. Gehien bat, zerbitzuaren prestazioa azpikontratatzen da, lehiaketa bidez. Eginkizun hori azpikontratentzat lan egiten dugun etxeko laguntzaileok, emakumeok, bete ohi dugu.
Azken 6 urteotan, udalek eskaintzen duten zerbitzuaren ordu-kopurua etengabe urritu da. Aipatu murrizketak berekin ekarri du udal batzuetan betetzen diren zerbitzu orduak %30 inguruan urritu direla. Horrek, ondorio kaltegarriak ekarri ditu, sorospenean zein lan arloan.

Gizarte laguntzari dagokionez:

• Gero eta handiagoa den talde batean, babes-maila gero eta txikiagoa izatea ekarri du. Noiz eta, era berean, lanorduak gero eta urriagoak diren, eta zerbitzuaren kalitatea kaskarragoa bada ere, lanaldian egin behar diren zereginak gero eta ugariagoak diren.
• Oro har, Etxeko Laguntza Zerbitzua behar duten pertsonen estalduraz dagoen ustea eskasa da: erabiltzaile bakoitzari esleitu eguneko eta asteko orduak behar bestekoak ez direlako.
• Gizartearen sektore honekin ardura gutxiz jokatzeaz gain, zaintza lanak gaur egun aitortu gabe jarraitzen dutelako, kalte egiten da ere, zerbitzu honek erabiltzailea etxebizitzan egotea errazten badu ere, jendea autonomiaz bizi dadin lagunduz, horietako askok bizi duten bakardadeari eta aipatu egoerak bizkortzen dituen osasun-asaldura larriei aurre eginez eta menpekotasun egoeran bizi direnez erakundeek arduratu beharra baztertuz, prebentiboki diharduelako.

Lan arloan, funtsezko zerbitzu honetan hamarkadetan dihardugunok, ia denok emakumeak izanik, enplegu eta lan eskubideen galera jasan dugu aspaldi honetan:

• Behin-behineko kontratu pean lan egin dute langile pila iraitzi dituzte, gehien bat, lege iruzurrean. Enpresek gogokoen duten kontratazio-politika behin-behineko kontratazioa da. Hari esker, malgutasuneko baliabide egokiaz hornitzen dira, eta haren bidez, lanaldi partzialak betetzen dituzten langileak kontrata ditzakete, nahiz eta egiazko arrazoirik ez izan, lege iruzurrean egiten diren eta honi dagokion Hitzarmen Kolektiboan ezarri gutxiengoak ere ez dituzten betetzen. Gaur egun, enpresak ukatzen dira lege iruzurrean egin ohi diren kontratu mota hau araupetzen; uko egiten diote ere, Langileen Legezko Ordezkaritzarekin, langileei berme eskaintzen dieten lan poltsak adostera.
• Ez dira bermatzen kontratuaren arabera dituzten orduak, baldintzak aldatuz, soldata eta kotizazioa galduz. Langile askok eta askok lanaldi partziala bete ohi dute.
• Azken 5 urtean, lan baldintzak okertzeaz gain, eros ahalmenaren %6a baino gehiago galdu dute, 2013 – 2017. urteetan soldatak izoztu izanaren ondorioz. Salbuespena 2014. urtean izan zen, hileko 8 €-tan eguneratu baitziren.
• Enpresek langileei eta hauen Legezko Ordezkaritzari egozten diete, kontingentzia arrunten eta profesionalen eraginez, lanera ez agertze indizea handia delako, baina ez da enpresengan gogorik sumatzen dagozkien betebeharrak betetzeko eta langileei bermatzeko egokiak gerta daitezkeen prebentzio neurriak, zeregina betetzeagatik minik jasan ez ditzan.
• Eta zer esanik ez langile hauek egunero pairatzen duten sexu jazarpena: sexu-komentarioak, gehiegizko gorputz hurbilketak, ukituak, besarkatzea, eskua sartzea… Prekarietateak, babes mekanismo guztiak suntsitu dituen lan ereduan aritzea ezin hobea da indarkeria matxistarentzat.

Esan daiteke sektore honetan lan egiten duten ia langile guztiak emakumeak direla, urte luzez lanean ari direnak, eta horren eraginez, haien osasunari egin kaltea agerikoa dela. Gihar eta hezurduraren minak, besteak beste, askotan, lana nahita utzi izanaren jatorrian daude, eta horren harira, erretiro aurreratuak eskatzen dira, horrek berekin dakartzan eskubideak galduz.

Guzti honen atzean, emakumeok zapaltzen gaituen sistema oso bat dago. Lan munduan emakumeok pairatzen ditugun diskriminazioak ez dira akatsak, baizik eta estrukturalak.

Sistema kapitalistak emakumeok zaintza lanak ezeren truke egitera behartzen gaitu sistema berak bizirauteko, eta horregatik, lan merkatuan eta kasu honetan etxez etxeko laguntzan, uzten diguten lekua bigarren mailakoa da. Zaintza lanak inolako aitortzarik gabe eta oso modu prekarioan ematen dira. Sarritan lan bat ere ez dira konsideratzen, baizik eta emakumeok historikoki dohainik eta “maitasunagatik” egin ditugun “zereginak”.

HONENGATIK GUZTIAGATIK, Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko sektoreko analisi sakon bat egiteko helburuz, plataforma osatzen dugun sindikatuok, bilera eskaera bat egiten dugu 2019ko urtarrilerako. Honetaz gain, sektorearen egungo errealitatea aldatzeko pausuak emateko konpromisoa hartzea eskatzen dizugu, sektoreko kudeatzaileak diren instituzioetan , udaletan, bitartekaritza lana eginez.

 

 

 

Huerta de Peraltako langileek Iruñeko kaleak hartu dituzte, lan eta bizi duina aldarrikatzeko

0

Huerta de Peraltako langileak greba mugagabean daude, asteazkenaz geroztik, eta gaur Nafarroako hiriburuan mobilizatu dira, enpresari kaleratutako lankideak berriz onar ditzan eskatzeko. Hori lortu arte borrokan jarraituko dutela nabarmendu dute.

Esplotazioa, jazarpena, kaleratzeak, mehatxuak, irainak… hau guztia eguneroko ogi bilakatu da Huerta de Peralta enpresan, arrazakeria kutsu nabarmen batekin, gainera. Izan ere, migranteak dira nagusi langileen artean. Euren delitu bakarra lan eskubideen defentsan antolatu eta borrokatzea izan da; LAB sindikatuaren babesean, kasu honetan.

Bada, antolatu direnetik lan baldintzak goitik behera hobetu dituzte, eta zuzendaritza, ordainetan, langileen aurka ari da kaleratze, zigor eta presioen bitartez. Mendeku hori salatzeko egiten ari dira greba.

Gaurko manifestazioa Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) elkartearen egoitzatik igaro da, eta langileek bertan adierazi dute euren ezinegona.

Hain zuzen ere, Azkoiengo Huerta de Peralta enpresa nekazaritza alorrekoa da; barazkiak hazten ditu eta produktu freskoak ontziratzen ditu. 130 langile baino gehiago ditu, eta sektore horretako Nafarroako enpresa handienetariko bat da. Hala ere, tamaina handikoa izanagatik ere, 2017 arte ez zuen ordezkari sindikalik izan. Orduan egin ziren lehen hauteskundeak eta orain enpresa batzordeak LABeko 6 ordezkari ditu, CCOOko 2 eta UGTko 1.

"Borrokatzeak merezi du"
Hauxe da, manifestazioaren amaieran, LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak egindako hitzaldia:

Lehenik eta behin txalo bero bat “Huerta de Peralta” enpresan borrokan dauden langileentzat, erakusten ari zareten duintasuna eta determinazioagatik, piztu duzuen klase harrotasunagatik. Kaleratutako langileak berronartu arte. Lan duina, bizi duina! Langile borrokaz, LORTUKO DUGU!

Bestalde, atzo Foruzaingoak erabilitako koldar eta doako biolentzia salatu nahi dugu. Lan baldintza duinen alde borrokatzen ari diren langileak jipoitzea biolentzia politikoa da, hain zuzen ere elite ekonomiko eta kapitalaren aldeko biolentzia politikoa, onartezina dena. Atzokoak iraganean utzi behar ditugun irudiak dira. Nafarroako Gobernua horren arduraduna da. Hemendik besarkada zauritako langileei.

La lucha de estos trabajadores está destapando la verdadera cara de la huerta en Navarra. Ayer mismo conocíamos la detención de 2 personas por explotación laboral en Navarra, por pagar 2 €/hora, siendo 37 los trabajadores víctimas de esta explotación. No hay que ir por tanto a los campos de fresas de Almería para conocer la explotación laboral. Existe en la Navarra de 2018, y esta es una situación que las instituciones y la sociedad navarra en su conjunto debiera rechazar.

La empresa “Huerta de Peralta” ha recibido ayudas públicas por valor de más de 280.000 €. Así,las empresas del sector utilizan el dinero público para acumular capital mientras someten a explotación laboral y pobreza a los trabajadores/as con total impunidad.

Nos encontramos ante la sede de UAGN, la patronal del sector agropecuario que públicamente ha arremetido mediante un discurso racista contra los trabajadores/as migrantes acusándoles de fraude y de no pagar impuestos. Hace falta ser ruin y miserable para realizar este tipo de afirmaciones quienes pagan poco y mal. Quienes solo traen miseria y exclusión para Navarra, y muy especialmente para la Ribera. Quienes crean trabajadores pobres y sin derechos. Pero por si fuera poco, nos dan lecciones quienes formaron parte del entramado clientelar y de privilegios del Régimen en colaboración con UPN. Quienes como así lo concluyó la titular del Juzgado de Instrucción número 1 de Pamplona “produjeron irregularidades en la elaboración de los expedientes que debían justificar la obtención y destino de las subvenciones del Gobierno de Navarra".

Pero frente a su miseria, explotación y fraude nosotros/as les decimos que tenemos una alternativa positiva para la mayoría de trabajadores/as que existe en nuestro país, y pasa por poner en el centro una vida digna y un trabajo digno para clase trabajadora. En este sentido, desde LAB vamos trabajar y luchar por construir una alternativa que beneficio de la clase trabajadora del sector. La lucha de los trabajadores de “Huerta de Peralta” es un espejo en el que pueden mirarse otros trabajadores/as para salir de su situación de explotación.

Borrokatzeak merezi du. Hain zuzen ere, Huerta de Peralta enpresa honen adibidea da. Lan esplotazioa jasotzen zuten langileak antolatu ziren, borrokatu ziren, langileriaren gehiengoa lortu zuten, eta horren ondorioz beraien lan baldintzak hobetu zituzten. Aldaketak lortzen ditugunean patronalak erasotzen gaitu. Baina alferrik, aldaketak atzeraezinak direla ondo dakitelako. Honetan ere irabaziko duzue! Indarra, duintasuna eta determinazioa lagunok! EUSKAL LANGILEOK AURRERA! GORA MUNDUKO LANGILERIA!

 

 

 

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak greban murgilduta daude bete-betean

Jarraipen zabala izan du, gaurkoan ere, Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen grebak. Astelehenean bezala, manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan. Hain zuzen ere, EUDELeko egoitzara joan dira grebalariak, eta dokumentu bat helarazi diote Udalen Elkarteari. Abenduaren 24ean, berriz, udaletxetik aldundira egin zuten protesta.

LAB, ELA, UGT eta USO sindikatuok deituta, zortzi greba egun egin dituzte urritik hona, gaurkoa barne. Gabonetarako deialdi berezi bat eginda dago, abenduaren 31 arte luzatuko baitira lanuzteak.

Urrian eman zituzten aldarrikapenen berri, lehen greba egunen atarian.
 

 

 

Huerta de Peralta: jazartuak, jazarpena salatzeagatik

0
Huerta de Peraltako langileek greba mugagabera deitu dute, eta protestaldiari irmo ekin diote. Goizean goizetik mobilizatu dira enpresaren aurrean, eta goizean goizetik pairatu dute Nafarroako Foru Polziaren oldarraldia. Paradoxikoki, enpresaren jazarpena salatzeko deitutako mobilizazioak antolatzeagatik, langileak eurak izan dira jazartuak.

Hain zuzen ere, azken hilabeteetan kaleratutako langileak berriz onar ditzaten eskatzeko daude greban Huerta de Peraltako langileak, baita enpresaren jarrera errepresiboa salatzeko ere. Azaroan ere greba egin zuten.

Esplotazioa, jazarpena, kaleratzeak, mehatxuak, irainak… hau guztia eguneroko ogi bilakatu da Nafarroako Erriberako enpresa honetan, arrazakeria kutsu nabarmen batekin, gainera. Izan ere, migranteak dira nagusi langileen artean. Euren delitu bakarra lan eskubideen defentsan antolatu eta borrokatzea izan da; LAB sindikatuaren babesean, kasu honetan.

Antolatu direnetik lan baldintzak goitik behera hobetu dituzte, eta zuzendaritza, ordainetan, langileen aurka ari da kaleratze, zigor eta presioen bitartez. Mendeku hori salatzeko egiten ari dira greba.
 
Jarraipen zabala
Azaroaren 12an gertatu zen gisara, Huerta de Peralta enpresan gaur hasi den greba mugagabeak segimendu masiboa izan du baratzeetako langileen artean eta txikixeagoa ontziratze lantegikoen artean; ekoizpena egun arrunt batean baino nabarmen txikiagoa izan da. LAB sindikatuak ezin izan ditu datu zehatzak lortu, Greba Batzordeari ez baitiote goiz osoan enpresan sartzen utzi.

Langile grebalariek goiz osoa eman dute lantokiko ate nagusiaren ondoan, bertara biltzen ziren kamioilariei eta langile eskasei informazioa ematen eta haien jarrera txarresten. Nahi duen oro sartu edo atera izan da enpresatik. Hala eta guztiz ere, eta inolako probokaziorik egon gabe, Foruzaingok lau aldiz jo du grebalarien kontra eta haren bulkadek eta borrakadek hainbat zauri eta ubeldura sortu dituzte grebalarien artean.

Foruzaingoak Guardia Zibilaren eta Azkoiengo Udaltzaingoaren laguntza izan du, baina lehenbizikoak ez bezala, bi horiek ez dute lan errepresiborik egin. Eta hori guztia enpresako lehen jabearen begiradapean gertatu da, inguruetan paseatzen egon baita eta, areago, denbora luzez grebalarien artean egon baita, ekintza horren helburua zein zen argi utzi gabe.

LAB sindikatuak irmo salatu nahi du Foruzaingoaren jarrera, batere beharrezkoa ez zen bortizkeria erabili baitu; eta irmo salatu nahi du enpresako jabearen jarrera, negoziazio lasai baten oinarriak paratu beharrean grebalariak probokatzen eta seinalatzen ibili baita. Eta hala ere, LAB sindikatuak berriz adierazi nahi du enpresarekin mahai baten bueltan esertzeko prest dagoela, kaleraturiko lau langile horiek berriz hartzeko helburuarekin.

Lanuzteaz gain, greba mugagabearen lehen egun honetan, langileek elkarretaratzea egin dute eguerdian enpresako atearen ondoan, eta 17:00etan ibilgailu karabana bat abiatuko dute toki horretatik eta Azkoien, Martzilla eta Funes herrietatik iraganen da. Bigarren egunean, ortzegunarekin, langileek Iruñera eramanen dute aldarrikapena, Zaragoza etorbideko 135 zenbakitik UAGNko egoitzaraino manifestazioa eginez -11:00etan hasita-, eta gero han elkarretaratzea eginez.
 

 

 

 

Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresa Elkarteko langileek greba mugagabea bertan behera utzi dute

0
Pasa den abenduaren 21ean, Aldi Baterako Enpresa Elkartea erdibana osatzen duten Ferrovial eta FCC-ek mahai negoziatzaile bat irekitzeko asmoa jakinarazi zioten enpresa batzordeari, beti ere greba bertan behera uztearen truke.

Hala, Arabako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketarako plantako, hau da, Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresa Elkarteko enpresa-batzordeak urgentziazko batzar batera deitu zituen langileak, enpresak eskainitako proposamena bozkatzeko. Honela gauzak, enpresako langileek greba bertan behera uztea erabaki dute mahai negoziatzailea irekitzeko.

Langileen aldarrikapenek berdinak izaten jarraitzen dute: enpresak eta Gasteizko Udalak kudeaketarako sinatutako kontratuaren araberako hitzarmena, Gardelegi Zabortegiko Hitzarmeneko baldintzen araberakoa.

 

 

 

Presoak etxean egoteko garaia dela aldarrikatu dugu

Kalera irten gara preso eta heslarien alde. Hain zuzen ere, Gabonen etorrerarekin, Kalera Kalera dinamikak mobilizaziora deitu du. Larunbatarekin, aldarrikapenak kaleratzeko lehen protestak egin ditugu dinamika horren baitan gauden eragileok: goizean, Arabako Zaballa espetxera martxa egin dugu; arratsaldean, manifestazio jendetsu bat Iruñeako erdialdetik barrena, auzoetatik zutabeak irten eta gero.

Konponbidearen agendak lehentasunei heldu behar die lehenik eta behin, fase honetan. Egoerarik urgenteenei irtenbidea bilatu behar diegu: preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara gerturatu behar dira (ez 500, ez 250 kilometrora); gaixorik diren presoek kalean egon behar dute; ibilbide penitentziarioan aurrera egiteko, lehenengo gradua sistematikoki erabiltzeari utzi behar zaio eta Europak agintzen duen moduan, beste estatuetan betetako zigorrak konputatu behar dira.

Hauek dira Gabonetarako deitutako gainontzeko mobilizazioak:

• Abenduak 30. Martuteneko Espetxe Martxa. 10:30, Zinkoenea (Hernani). 11:00, Egiako epaitegia. 12:00etan Martuteneko espetxean.
• Abenduak 31. Basaurira espetxe-martxa. 12:30 Basauriko udaletxe plazatik.