2026-01-31
Blog Page 553

Garbiñe Aranburu: “Patronalek eta EAJk ondo ulertu dute grebarekin ez dela ezer amaitzen”

0

Greba Orokorraren biharamunean, balorazioen txanda izan da. Hala, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk urtarrilaren 30eko mobilizazio egun arrakastatsuari buruz hitz egin du zenbait hedabidetan. Besteak beste, aldarrikapenei bide emateko patronalei eta instituzioei emandako bi hilabeteko epeari buruz galdetu egin diote, eta etorkizuneko erantzun mobilizatzailea patronalen eta instituzioen jarreraren araberakoa izango dela jakinarazi du Garbiñe Aranburuk. Hain zuzen ere, Bilboko ekitaldian, sindikatuko idazkari nagusiak berak aurreratu zuen, eskakizunak erantzuten ez badituzte, udaberrian borroken loraldi berria etorriko dela.

“Patronalek eta EAJk ondo ulertu dute mugarri bat jarri dugula, ofentsibara pasatzera goazela, grebarekin ez dela ezer amaitzen”. Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, Naiz Irratian esandakoak, Greba Orokorraren balorazioaren inguruan egindako elkarrizketetako batean. Euskadi Irratiko Faktoria saioan ere elkarrizketatu dute.

LABeko idazkari nagusiak adierazi du osteguneko irudiak grebaren arrakastaren isla direla, hitzek baino gehiago esaten dutela. “Patronalek eta instituzioek kontutan hartu beharko dute erakutsitako indarra”, esan du. Zentzu honetan, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrak etorkizunari begira arrastoa utziko duela nabarmendu du: “Lantokiz lantoki eta herriz herri egindako lana, aniztasun hori, balioan jartzeko modukoa da”.

Ostegunekoa langileen duintasunaren eta batasunaren greba izan zela berretsi du, Euskal Herriaren historian gogoan geratuko dena. Aktibazio sozial oso garrantzitsuaren ondorioa izan dela azaldu du, eta horrek borroka guztien bateratzea ekarri duela jakinarazi du. Jendartearen erantzun arrakastatsua nabarmendu du, “grebari balioa kentzeko saiakeren gainetik; indar polizial desberdinen neurriz kanpoko jarrera, tarteko”.

 

 

Gobernuek eta patronalek aintzat hartu behar dute urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren oihartzun handia

Lanuztea oso nabarmena izan da Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan eta Bizkaiko zein Arabako eta Nafarroako eskualde batzuetan. Halaxe nabarmendu dugu arratsaldean egindako agerraldian. Bertan hartu du parte LABeko ordezkari Edurne Larrañagak. Hain zuzen ere, urtarrilaren 30eko Greba Orokorrak eragin handia izan du Euskal Herri guztian zehar. Industrian jarraipena oso handia zelarik, goiz erdian ikusi da Hezkuntza eta gainerako zerbitzu publikoek, baita merkataritzaren zati handi batek ere, “lan, pentsio eta bizitza duina” eskatzeko grebarekin bat egin dutela.

Arratsaldean egindako agerraldian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariok grebaren jarraipenaren berri eman dugu, sektorez sektore, publiko egindako adierazpenean. Era berean, Hego Euskal Herri osoko enpresa industrial esanguratsuenetan, enpresaz enpresa bildutako datuak kontutan hartuz gero, grebak jarraipen oso zabala izan duela nabarmendu dute.  

Urtarrilaren 30ekoa batasunaren greba izan dela adierazi dugu. Borroka ezberdinen batura eman da, konfluentzia, eta deialdia guztiz transbertsala izan da langile kolektibo ezberdinen artean emaniko batera-jotzeagatik: bakoitza bere aldarrietan indarra eginez, borroka beraren parte izan gara pentsionistak, mugimendu feminista, gazteak, ikasle mugimendua, bazterketa sozialaren aurkako hainbeste eragile, borroka ugaritan murgilduta dauden langileak,

Argi geratu da, kontrako mezua helarazi nahi digutenen aurrean, herri honetan badagoela gehiengo sozial bat lan, pentsio, bizitza duin bat nahi duena eta horretarako mobilizatzeko, kaleak hartzeko prest. Ziurtasun osoa dugu, gehiengo sozial artikulatu eta mobilizatu hau dela, aldaketa soziala posible egingo duena, eta argi dugu gaur jarri dugula horretarako oinarri sendoa herri burujabetzaren bidetik aurrera egiteko.

 

 

 

Tsunamia ekarri du Greba Orokorrak

Lantokiak hustu eta kaleak bete ditu Greba Orokorrak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiarekin bat. Hego Euskal Herriko txoko guztietara iritsi da lan, pentsio eta bizitza duinen aldarria, eta eguerdiko mobilizazioek txiki utzi dituzte hiriburuetako kaleak, ondorengo bideoa erakusgarri.
 

 

 

Patronalak eta instituzioek bi hilabetetan gure eskakizunak erantzuten ez badituzte, udaberrian borroken loraldi berria ekarriko dugula ohartarazi dugu

Hego Euskal Herriko lantokiak hustu eta kaleak lepo bete ditugu, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deitutako Greba Orokorraren harira. Piketeak egin ditugu goizean goizetik, eta manifestazio jendetsuak ondoren. Eguerdiko mobilizazioetan 145.000 lagun batu gara, eta manifestazio jendetsuena Bilbon izan da, 50.000 lagunekin. Hain zuzen ere, Bilboko mobilizazioan hartu du hitza LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, eta historikotzat jo du eguna. 

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren hitzartzea:

Gaur lantokiak hustu eta kaleak bete ditugu. Berriro ere egin dugu. Erakutsi dugu, Euskal Herria borrokatzen duen herria dela. Lortu dugu EUSKAL HERRIKO LANGILEON BORROKAN MUGARRI BERRI BAT jartzea, lortu dugu, herri honetako historian gogoan izango den egun bat izatea. Zorionak!

Milaka eta milaka langile atera gara kalera. Baina ez gaude denak. Gogoan ditugu gurekin egon nahi eta ezin duzuenak:

-Gogoan ditugu ere patronalaren indarkeriak erail dituenak. Aurten, 9 langile. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du. Hil egiten du pobreziak ere. Urtea hasi zenetik kale gorrian hil diren bi langileak ere gogoan ditugu. Ez dira heriotz naturalak, kapitalismo basatiaren krimenak baizik. Aski da!

– Grebarako eskubidea bera ere ukatua duzuenak: etxeko langileak, ustezko autonomoak, gehiegizko zerbitzu minimoetan zaudetenak, bekadunak, prekarioetan prekarioenak… Gurekin zaudete eta zuekin gaude.

-Eta nola ez, gogoan herri libre eta duinago baten alde borrokatzeagatik, gurean egon ezin duten euskal preso eta iheslariak. Greba Orokor hau zuena ere bada, eta gurekin nahi zaituztegu lehenbailehen!

Gaurkoa DUINTASUNAREN eta BATASUNAREN greba da. Kapitalak sakabanatuta, ahul, erreferentziarik gabe nahi gaitu; guk kolektiboaren indarrean sinesten dugu eta hemen gaude, langile klase beraren parte garenak, etxeko langileetatik autonomo faltsuetara, ohiko eremuetatik sindikalizatu gabeko eremuetan lanean ari garenak edo pentsionistak. Pentsionisten borrokarik gabe gaur ez ginen hemen izango, biba zuek!

Greba deitzeko baldintzak sortuak zeuden eta lantokietan eta herrietan egin den lanak gaurko eguna arrakasta izatea posible egin dute. Aipamen berezia merezi du greba batzordeetatik egin den lanak. Parte hartzeko politiko eta sozialerako ariketa ederra izan da, txalo bat!

Greba honek parez pare jarri ditu KAPITALA eta BIZITZA eta posizioak argi geratu dira:

– Batetik, kapitalaren aldean daudenak: patronala, EH Bildu ezik alderdi politiko guztiak eta borrokari aspaldi uko egin zioten CCOO eta UGT sindikatuak.

– Eta bestetik GU, kapitalaren ofentsibaren aurrean langileon kontraerasoa antolatzen ari garenak.

Nos parece lamentable y despreciable la actitud del Gobierno Vasco. El señor Urkullu miente cuando alega falta de competencias. Y si el Señor Lehendakari no tiene competencias, ni en los presupuestos, ni en las políticas públicas que desarrolla para atajar la precariedad y la pobreza, es un Lehendakari incompetente.

¡Y la cosa no queda aquí! Ayer tarde recibimos un correo de la Consejera de Trabajo. En ese correo nos comunican que tienen intención de seguir manteniendo el marco de Diálogo Social. Una mesa totalmente antidemocrática porque fue puesta en marcha con la minoría sindical, una mesa vacia de contenido. Una mesa que no ha cosechado ni un solo acuerdo para las y los trabajadores.

¡Esto es una provocación! Señora Consejera, si quiere diálogo con este sindicato, ya sabe por dónde tiene que empezar. Tiene que empezar aplicando las medidas que se recogen en la tabla reivindicativa de la huelga, mientras tanto ya le adelanto que no vamos a participar en esa farsa.

Jaurlaritza honek, patronalari alfonbra gorria jarri eta langileoi bizkar eman digu. Gaur kalean indar erakustaldia egin dugu, erakutsi dezagun indar hau hautets ontzietan eta eman diezaiegun bizkarra guk ere. Gure esku dago.

¿Y dónde está la patronal? Les hemos hecho llegar una propuesta de acuerdo y nos están respondiendo en los medios de comunicación. Para decir las barbaridades que han dicho, mejor estarían callados. Señor presidente de CONFEBASK, sus palabras justificando la brecha salarial son un insulto a todas las mujeres.

Una vez más queda demostrada la mentalidad machista que impera en la patronal. Todas las mujeres que estamos hoy aquí, TODAS sin excepción, hemos padecido y padecemos la discriminación. Por eso, estas palabras nos llenan de rabia.

La patronal niega la división sexual del trabajo y niega la discriminación que padecemos las mujeres en el mundo laboral. Todos los trabajos son igual de dignos, incluidos los de cuidados y todos merecen el mismo reconocimiento político y social. Las mujeres no tenemos un problema de formación, el problema es el actual sistema capitalista y heteropatriarcal, un sistema que nos oprime y nos explota y nos mata.

Lo de hoy ha sido una demostración de fuerza muy importante y desde aquí queremos mandar un MENSAJE MUY CLARO, a la PATRONAL y a las INSTITUCIONES. Si piensan que lo de hoy es una tormenta que amainará están muy confundidos. Les damos DOS MESES DE PLAZO para que RESPONDAN DE MANERA POSITIVA A NUESTRAS REIVINDICACIONES, nos parece que es un tiempo razonable. Dos meses O NOS VOLVERÁN A ENCONTRAR EN LA CALLE, atiendan a nuestras demandas o en primavera florecerá la lucha, ¡florecerá la Primavera Roja!

Bai, entzun ongi! PATRONALARI ETA INSTITUZIOEI MEZU ARGIA bidaltzen diegu. BI HILABETE DITUZUE GURE ESKAKIZUNEI ERANTZUTEKO. Arrazoizko epea dela uste dugu. Bi hilabete, bestela UDABERRIAN BORROKEN LORALDI BERRIA ekarriko dugu Euskal Herrian.

Guk, bizitza duintzeko proposamenak ditugu eta proposamen horiek egikaritzeko boterea nahi dugu. Burujabetzan sakontzea dugu kapitalaren diktadurari aurre egiteko errezeta. Grebaren aurka azaldu direnen artean, badira 78ko erregimenari bere horretan eutsi nahi diotenak. Badira erregimenaren kudeaketarako erreforma kosmetiko batzuren aldekoak. Eta guk hirugarren aukeraren alde egiten dugu, herri burujabetzaren bidea, Euskal Errepublika Sozialista eta feministaren bidea. Hori da gure aukera!

Gaur ez da ezer amaitzen, gaur aro berri bat irekitzen da. Badugu hamaika arrazoi borrokan jarraitzeko eta irabaziko dugula sinesteko. Gora langile borroka!

 

 

 

Goiza aurrera joan ahala zerbitzu publikoak eta merkataritza ere atxiki zaizkie Greba Orokorrak industrian duen jarraipen zabalari

Urtarrilaren 30eko grebak gero eta eragin handiagoa du Euskal Herri guztian zehar, goiza aurrera joan ahala. Lehen orduetan industrian jarraipena oso handia zelarik, goiz erdian ikusi da Hezkuntza eta gainerako zerbitzu publikoek, baita merkataritzaren zati handi batek ere, “lan, pentsio eta bizitza duina” eskatzeko grebarekin bat egin dutela.

Pikete taldeak lantokiz lantoki dabiltza eta dagoeneko hasi dira lehenengo manifestazio-zutabeak osatzen; hauek eguerdian euskal hiri nagusietako mobilizazio zentraletan bilduko dira.

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan eta industrialde ugari itxita dago. Gipuzkoan ia erabatekoa da (Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal), baita Bizkaiko eskualde batzuetan (Lucart, Ormazabal, Onduline, Tecnichapa, Cementos Lemona, Eika, Zikautxo, Gestamp, Cie Automotive, Aludium) nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Magotteaux, Aceros Moldeados, Guerra Hermanos, Sarriopapel, Cementos Portland, Arcelor Lesaka, Funvera, Savera).

Greba jarraipen zabala izaten ari da beste eskualdeetako enpresa garrantzitsuetan: Bilbo Handian (Eldu, Construcciones Olabarri, Lucart, Tecnia, Navacel, Lamincer, Arisawa, Mesa, Arteche), Araban (Condesa, Inauxa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalúrgicos, Jez, Auria, SDA, Laminaciones Arregui, Guardian, Sidenor Legutio, Arcelor Agurain, Froneri) nahiz Iruñerrian (Lácteos, Perfil en Frío, Uscal, Argal, Kybse, VW Navarra, Faurecia Orkoien, Tecnoconfort, Videcart).

Zerbitzu pribatuetan ere jarraipena zabala da. Herri askotako merkataritza txikia itxita dago, baita eskoletako eta enpresetako jangela ugari ere, Hego Euskal Herri osoan, adibidez, Gurutzetako ospitaleko kafetegia gaur itxita izango dena. Merkataritza-gune handi batzuk ez dira ireki (adibidez, Donostiako Garberako Eroskik, bere historian bigarrenez grebarekin bat egin duena). Bizkaian eta Gipuzkoan saltoki handi gehienak itxita daude (BM, Eroski, Lidl, Dia…); Araban eta Nafarroan ere grebak eragin handia izan du sektorean (esaterako, Iruñeko Santo Domingoko azoka itxita dago).

Bilboko eta Pasaiako portuan jarduera oso txikia da

Garraio publikoko linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari, erabat gehiegizkoak, orain baino lehen ere salatu izan dugunez. Gainera, enpresek zerbitzu minimoak abusuz ari dira baliatzen, zerbitzu horietarako izendatu baitituzte greba egiteko asmoa zuten langileak. Osasun publikoan ere salaketa bera egin beharrean gaude.

Zerbitzu publikoekin jarraituz, administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, dozenaka udaletxe itxita daude, batez ere Gipuzkoako udal handi batzuk (Beasain, Tolosa, Andoain, Lasarte, Arrasate, Bergara), eta jarraipena oso handia da Bilbon, Getxon, Agurain eta Laudion, besteak beste. Osakidetzaren Lehen Arretan oso jarraipen zabala izaten ari da.

Eskola publikoan jarraipena zabala da, %65koa EAEn (Nafarroaren kasuan gehiegizko zerbitzu minimoek greba eskubidea urratu dute); %80ko jarraipena Haurreskolak Partzuergoan eta %90etik gorakoa Hego Euskal Herriko Ikastoletan. EHUko zein Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera gehienak bertan behera geratu dira eta Mondragon Unibertsitatean Enpresaritza eta Giza Zientzien fakultateak itxita egongo dira egun osoan.

EITBn grebak irrati zein telebistan du eragina: soilik albisteak eta grabatutako saioak emango dira. Egunkarien artean, gaur Gara, Deia eta Berria ez dira kaleratu, eta Naiz Irratian greba erabatekoa izan da.

Beste aldetik, greba deitu duten erakundeek salatu egin dituzte Ertzaintza eta beste polizia batzuk greba orokorrean parte hartzen ari direnei ezartzen ari diren debeku, isun eta oztopoak. Adibidez, Gasteizko grebalarien aurkako oldarraldi bortitza ala Basaurin bi lagun jasan duten jazarpena.
Hainbat erakundek manifestazio eta bilera askatasunaren aurka jokatu dute mobilizazio batzutako baimena ukatu dute (adibidez, Bilbon eta Iruñean aurreikusita zeuden zenbait zutabe). Saio politiko honekin urtarrilaren 30eko greba orokorrari indarra kendu nahi diote, baina herritarren mobilizazio handia galarazten ari da asmo hori.

Mobilizazio nagusiak lau hiriburuetan izango dira, eguerdian eta arratsaldean:

BILBO:

Zutabeak 11.45etan abiatuko dira Recalde zumarkaletik, Deustutik eta Jesusen Bihotzetik. Manifestazio nagusia 12.30ean hasiko da Moyuan (plaza Eliptikoa), eta Udaletxe aurrean amaituko da.

Arratseko manifestazioa plaza Eliptikotik 6etan abiatuko da.

DONOSTIA:

Zutabeak 11.45etan irtengo dira 11.45 Gros, Amara eta Antiguatik. Manifestazio nagusia 12.30ean hasiko da Artzai Onaren katedral aurrean, eta Boulevardean bukatuko da.

Arratsean, deialdia 18.30ean da Boulevardean.

GASTEIZ:

Manifestazio nagusia: 12etan Bilbao plazan.

Arratsean, 18etan Andra Mari Zuriaren plazan.

IRUÑEA:

Zutabeak 11etan abiatuko dira Sanduzelai, Berriozar, Txantrea, Arrotxapea, Atarrabia, NUP eta Barañaindik. Manifestazio nagusia, berriz, Gaztelu plazatik abiatuko da 12etan.

Arratsean, 17ean Autobusen geltoki zaharrean.

Eguerdian Karta Sozialak deitutako beste lau manifestazio izango dira, honako herrietan: Eibar (12.30etan, Unzaga plaza), Tutera (Foruen plaza, 12etan), Lizarra (Udaletxeko plaza, 12etan) eta Tafalla (Nafarroako plaza, 12etan).

 

 

 

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da egunaren lehen orduetan

Urtarrilaren 30eko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan. Grebaren atariko, pentsiodunen deiari erantzunez ehunka burrunba egin dira herri eta auzoetan. Ordu hauetan esan daiteke ohiko asteguneko aktibitatea baino askoz baxuagoa dela, eta trafikoaren dentsitatean ere nabaritzen dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan ia erabatekoa da (Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal), baita Bizkaiko eskualde batzuetan (Lucart, Ormazabal, Onduline, Tecnichapa, Cementos Lemona, Eika, Zikautxo, Gestamp, Cie Automotive, Aludium) nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Magotteaux, Aceros Moldeados, Guerra Hermanos, Sarriopapel, Cementos Portland, Arcelor Lesaka, Funvera, Savera).

Greba jarraipen zabala izaten ari da beste eskualdeetako enpresa garrantzitsuetan: Bilbo Handian (Eldu, Construcciones Olabarri, Lucart, Tecnia, Navacel, Lamincer, Arisawa, Mesa, Arteche), Araban (Condesa, Inauxa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalúrgicos, Jez, Auria, SDA, Laminaciones Arregui, Guardian, Sidenor Legutio, Arcelor Agurain, Froneri) nahiz Iruñerrian (Lácteos, Perfil en Frío, Uscal, Argal, Kybse, VW Navarra, Faurecia Orkoien, Tecnoconfort, Videcart).

Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala aurreikusten da. Herri askotako merkataritza txikia ixtekotan da, baita eskoletako eta enpresetako jangela ugari ere, Hego Euskal Herri osoan, adibidez, Gurutzetako ospitaleko kafetegia gaur itxita izango dena. Merkataritza-gune handi batzuk ez dira gaur irekiko (adibidez, Donostiako Garberako Eroskik bere historian bigarrenez grebarekin bat egin duena).

Garraio publikoko linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari, erabat gehiegizkoak, orain baino lehen ere salatu izan dugunez.

Osasun publikoan ere salaketa bera egin beharrean gaude.

Zerbitzu publikoekin jarraituz, administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, hamarnaka udaletxe itxita izango dira, batez ere Gipuzkoako udal handi batzuk (Beasain, Tolosa, Andoain, Lasarte, Arrasate, Bergara) eta oso jarraipen handia espero da Bilbon, Getxon, Agurain eta Laudion, besteak beste.

Eskola publikoan zabala izango da jarraipena (Nafarroaren kasuan gehiegizko zerbitzu minimoek greba eskubidea urratu dute); %80ko jarraipena Haurreskolak Partzuergoan eta %90etik gorakoa Hego Euskal Herriko Ikastoletan. EHUko zein Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera gehienak bertan behera geratu dira eta Mondragon Unibertsitatean Enpresaritza eta Giza Zientzien fakultateak itxita egongo dira egun osoan.

EITBn, telebista zein irratian grebak ageriko eragina izango du, albistegiak soilik eta grabatutako programak emitituko dira.

Ordu honetan milaka lagun dabiltza piketeetan Hego Euskal Herri osoko poligonoetan, eta hemendik aurrera herri eta auzoetako dinamikak ere martxan hasiko dira.
 

 

 

U30 MOBILIZAZIOAK


EGUERDIKO MOBILIZAZIOAK

BILBO. 12:30ean Plaza Eliptikoan (11:45ean zutabeak Zabalburu, Deustu, Jesusen Bihotza eta Errekalde Zumarkalea)

DONOSTIA. 12:30ean Artzai Onean (11:45ean zutabeak Gros, Amara eta Antiguatik).

GASTEIZ. 12:00etan Bilbo plazatik.

IRUÑEA. 12:00etan Gaztelu plazan (11:00etan zutabeak Sanduzelai, Berriozar, Txantrea, Arrotxapea, Atarrabia, Unibertsitatea, Barañain)

EIBAR. 12:30ean Unzaga plazan

LIZARRA. 12:00etan Udaletxean

TAFALLA. 12:00etan Nafarroako plazan

TUTERA. 12:00etan Foruen plazan

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK

BILBO: 18:00etan Eliptika plazatik Udaletxeraino

GASTEIZ: 18:00etan Andra Mari Zurian

DONOSTIA: 18:30ean Bulebarretik

IRUÑERRIA: deszentralizatua

  • ALDE ZAHARRA. 17etan Aubobus geltoki zaharra
  • ANTSOAIN. 17etan Rafael Aberti Plaza
  • ARROSADIA . 17etan Felisa Munarriz
  • ARROTXAPEA. 17etan Porron
  • BARAÑAIN. 17etan Iruñea Etorbidean, LaCaixaren parean
  • BURLATA. 17etan Udal Plaza DONEZTEBE . 17etan AVIA Gasolindegia
  • GARES. 19:30ean Herriko Plaza
  • OLTZA-ETXAURI. 17etan Orkoiengo Herriko Plaza
  • SANDUZELAI. 17etan Sanduzelai Plaza

AIARA
Amurrio. 18:00etan Herriko Plaza
Laudio. 18:00etan Lamuza Plazatik

ERRIOXA-LAUTADA
Agurain. 18:00etan Portal del Rey Oion. 17:30ean Herriko Plaza Kanpezu.

DEBALDEA
Mutriku. 18:00etan Goiko Plazan
Deba. 18:00etan Udaletxe aurreko plazan
Elgoibar. 18:00etan Kalegoen plazatik
Eibar. 18:00etan Untzaga plazatik.
Soraluze. 19:00etan plaza berrian.
Antzuola. 18:00etan plazan.
Bergara. 18:00etan zutabeak auzoetatik, 18:30ean frontoian
Arrasate. 18:00etan Sebero Altuben.
Antzuola. 18:00etan plazan.
Eskoriatza. 18:00etan plazan.
Oñati. 18:00etan udaletxeko plazatik.

BURUNTZA GOIERRI
Amasa Villabona. 17:30ean Errebote Plazatik
Beasain. 18:00etan geltokitik
Ordizian. 18:00etan Plazatik
Lazkaon. 18:00etan Plazatik
ZumarragaUrretxu. 19:00etan Potros Plazatik
Ibarra. 17:30ean Giza katea Tolosara
Tolosa. 18:00etan Triangulo plazatik
Hernani. 19:00etan Gudari Plazatik
Lasarte. 18:00etan Okendo Plazatik
Andoain. 18:00etan Goiko Plazatik
Zaldibia. 19:00etan Herriko plazatik

OARSOALDEA
Orereta. 18:00etan Herriko plazatik
Oiartzun. 17:30etan Plazan
Irun. 17:30ean Mendeluko errotondatik
Pasai Antxo. 17:00etan Gure Zumarditik

UROLA KOSTA
Orio. 18:00etan Ibai ondoko Plazatik
Zarautz. 18:30etan Udaletxeko plazatik
Getaria. 18:00etan Plazatik
Zumaia. Beheko Plazatik
Azkoitia. 18:00-etan Plazatik
Azpeitia. 18:00-etan Plazatik
Zestoa. 18:30-etan Plazatik

BUSTURIALDEA LEA-ARTIBAI
Ondarroa. 18:00etan Zaldupeko zubitik
Markina Xemein. 18:00etan Goiko Portaletik
Aulesti. 19:00etan herriko plazan
Gernika. 18:00etan Udaletxe plazan
Lekeitio. 18:00etan Eskolape
Bermeo

DURANGALDEA
Durango. 18:00etan Andra Maritik
Zornotza. 18:00etan Referendum plazatik
Elorrio. 17:30ean Herriko Plazatik manifestaldia
Ermua. 19:00ean Herriko plazatik manifestaldia
Iurreta. 18:00ean Azkondotik manifa
Zaldibar. 18:00etan udaletxeko plazatik
Berriz. 18:00etan Urtiaga plazatik manifestaldia
Abadiño
Atxondo

ESKUMALDEA
Mungia. 17:30ean Udaletxetik
Bakio. 17:30ean Irubide
Sondika. 18:00etan Tren geltokitik
Erandio. 18:00etan metro irteratik
Leioa. 18:30ean Bulebarrean
Algorta. 18:00etan Txiki Otaegitk
Sopela. 18:30ean Udaletxetik
PlentziaGorliz. 18:00etan Udaletxetik

EZKERRALDEA
Santurtzi. 18:30ean parketik
Portugalete. 18:00etan hilerritik
Sestao. 18:30ean Kasko plazatik
Barakaldo. 18:30ean Herriko plazatik
Gallarta. 17:30ean Marciano iturritik
Trapaga. 18:00etan Llano plazatik
Muskiz. 18:30ean Kultur Etxean
Balmaseda. 18:30ean San Severino plazan
Sodupe. 18:00etan herriko plazatik

HEGO URIBE
Basauri. 17:30ean udaletxean kontzentrazioa eta manifestaldia
Galdakao. 18:00etan Udaletxetik
Arrigorriaga. 17:30ean Argala plazatik
Ugao. 18:00etan herriko plazatik
Igorre. 18:00etan Kultur Etxetik

SAKANA 
Altsasu. 18:00etan Netto Supermerkatuan
Leitza. 18:00etan Herriko Plaza

ERDIALDEA
Lizarra. 18:0etan Nafarroa behera Plaza.
Tafalla. 19:00etan Nafarroa Plaza
Tutera. 18:30ean Foru Plaza 

Abian da “borroken maratoia”, Hendaiako eta Baionako tren geltokiak batuko dituena

Beste mobilizazio egun bat gauzatzen ari da gaur Ipar Euskal Herrian, eta LAB sindikatua bertan da, Macronen Gobernuak erretreten harira inposatu nahi dituen neurriak salatzeko eta borroka desberdinei babesa emateko. Hain zuzen ere, “borroken maratoia” leloarekin ekin diogu gaurko protestari, Lapurdiko tren langileek deituta, grebalarien elkartasun kutxa hornitzeko helburuarekin. Eguerdian abiatu gara Hendaiako tren geltokitik, eta arratsaldean Baionako tren geltokira iristea dago aurreikusita. Ibilbidean, borroken arteko lekuko txandakatze bat irudikatuko da.
 

 

 

[IRITZIA] “Greba egun bat baino gehiago”

0

LAB sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok urtarrilaren 30eko Greba Orokorrari buruz idatzi du, biharko egun historikoaren atarian.

Urtarrilaren 30ekoa greba egun bat baino gehiago da. Horrela ulertu dute grebarekin bat egin duten 1.200 enpresa batzordeek, ehunka eragile sozialek nahiz herriz herri sortutako 172 greba batzordetan parte hartzen ari diren herritarrek. Afera ez da (soilik) urtarrilaren 30ean greba egin eta mobilizazioetan parte hartzea; 30ean greba eginez, euskal langileoi ezarritako lan eta bizi baldintzen prekarizazioari muga jarri eta eraldaketarako herri agendari hauspoa ematea da erronka.

Batasunaren greba da 30ekoa, zentzu bikoitzean. Batetik, langileria osatzen duten sektore guztiak subjektu anitz eta era berean batuan egituratzeko bidean urrats berria da, sindikalizatutako ohiko eremuetatik harago. Klase subjektua berrosatzeko beharraz mintzatu ginen 2017an egindako LABen Biltzar Nagusian eta hitzetatik ekintzetara pasa gara: etxeko langileen hitzarmena sortzeko proposamena, landa eremuko esplotazioaren salaketa (Huerta de Peraltako adibidearekin), Nafarroako Glovoko langileentzat Gizarte Segurantzaren aitortza, Ekintza Sozialeko egituraren garapena, zaintzaileen sarearen antolaketa, informazio eta borrokarako tresna berrien sorrera (Bizilan.eus, Pikete Feminista, Piztu Alarma). Kapitalak sakabanaturik, ahul, erreferentziarik gabe nahi gaitu; sindikalismoa birpentsatu eta langile tresna eraginkorrean bilakatzen ari gara.

Bestetik, urtarrilaren 30ekoa batasunaren greba da, eraldaketaren aldeko mugimendu sozial desberdinen arteko aliantzak sendotzeko mugarri izango delako. Mugimendu feministak azken urteetan garatutako lidergoarekin, pentsiodunen mugimenduak bi urte luzez erakutsitako konpromiso nekaezinarekin eta borroka-fronte berrituen hazkunde zantzu argiekin batera (gazte mugimendua, borroka ekosozialista, langile migranteekiko elkartasuna), borroka sindikalen suspertzea ere nabarmentzen ari da, sektore feminizatuko borrokek (zahar egoitzak, etxez etxeko laguntza, garbiketa), Bizkaiko metalgintzan lortutako garaipenak nahiz LABek parte hartzen duen 120 borroka sindikal baino gehiagok erakusten duten bezala. Krisi sistemikotik elikatzen ari den (neo)faxismoaren goraldiarekiko kontrako norabidean, Euskal Herrian berdintasuna, elkartasuna eta askapena aldarrikatzen duen korronte soziala indartzen ari da.

Batzuen eta besteen ekarpen teoriko-praktikoak uztartuz, menpekotasun nazionalarekiko, Kapitalaren diktadurarekiko eta (hetero)Patriarkatuaren nagusikeriarekiko alternatiba estrategikoa gorpuzten ari gara. Esan dezakegu duela bost urte Eskubide Sozialen Kartaren osaketa prozesuan egindako ariketa, eraldaketarako ortzimuga estrategiko eta programa taktiko bateratu bat osatzea, berritzen eta sakontzen ari garela batzuen eta besteen ekarpenen bidez. Urtarrilaren 30eko grebak, zehazki, aberastasunaren banaketaren aldeko ardatza indartzeko balioko du, pentsioa, soldata, lanaldia, kontratazioa, emakumeei* ezarritako arrakalak, oinarrizko errenta edota etxebizitza bezalako funtsezko borroka-esparruetan; eta greba egunetik harago eduki horiek borrokatzen jarraitzeko bideak irekiko ditu: lantoki nahiz sektoreko borrokak, langile guztiei eragingo liokeen akordio intersektoriala, politika publiko hegemonikoen aldaketa.

Baina gainera, urtarrilaren 30eko grebak badu beste balore bat: aipatutako ikuspegi sozial anitzetik abiatuta, indarrean den ordenamendu juridiko-politikoa auzitan jarri eta botere politikoa lehiatzera doa. Espainia eta Frantziako Gobernuek administratutako Kapitalaren diktaduraren aurrean, euskal herritar guztioi lan, pentsio eta bizi duina bermatuko dion burujabetza esparrua aldarrikatzen du. Honela bada, 78ko Erregimenaren kudeaketarako bi hipotesi sistemikoen aurrean (inboluzioa ala mugatutako erreforma), hirugarren hipotesi estrategiko bat marrazten du Greba Orokorrak, hots, herri burujabetzaren bidea, Euskal Errepublika (eko)sozialista eta feministaren norabidean. Egon badaude horretarako osagaiak, orain modu eraginkorrean antolatzea dagokigu, eremu sozialaren eta politikoaren arteko dialektika eraginkorra garatuz.

Grebaren potentziala ikusita, Patronala nahiz 78ko erregimeneko alderdiak haren kontrako estrategia martxan jarri dute, euren nagusitasuna kolokan jartzen duen aldetik; eta estrategia horrekin bat egin dute ere UGT, CCOO eta (EAEko) Podemosek ere, nagusitasun hori ontzat ematea erabaki baitute. Eragile horiek guztiek jakin badakite 30ekoa greba egun bat baino gehiago dela. Izan ere, Madrileko Gobernuak zer egin lezakeenaren zain egon beharrean, urtarrilaren 30eko grebak euskal langileok egin dezakegun horretan jartzen du arreta. Eta asko da egin dezakeguna: posible denaren mugak zabaldu egin ditzakegu, historikoki langile mugimenduak nahiz bestelako mugimendu askatzaileek egin izan duten bezala. Egin dezagun.