2026-05-03
Blog Page 301

LAB, CCOO eta UGTk Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa eskatzen dugu Bizkaiko metalgintzako gatazkaren konponbidean

2021eko azaroan Bizkaiko metalaren negoziazio-mahaia eratu zen. Urtebete baino gehiagoko negoziazioaren ondoren, akordiorik gabe jarraitzen dugu, patronalaren etengabeko blokeoa dela eta.

Azken 5 greba egun arrakastatsuen ondoren, berriz ere negoziazioari eskua luzatu genion, eta erantzukizunez jokatuz, abenduaren 21ean egindako azken bileran, gehiengo sindikalak, gure plataforma aldatu genuen, azken hilabetean hirugarrenez. Bilera horretan, akordiorik eza alde batera utzita, arazoak FVEMek negoziazioan erakutsitako borondate falta eta jarrera harroa izan ziren; izan ere, plataforman egindako aldaketak onartezintzat jo zituen eta sindikatuak aseezinak zirela esan zuen. Bilera data berririk gabe amaitu zen.

Joan den abenduaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendia prest agertu zen bere Sailak balizko bitartekaritza batean parte har zezan, aldeek hala eskatzen bazuten; bada, Bizkaiko metalaren mahaiko gehiengo sindikalak formalki eskatuko dio Sail horri parte har dezan, metalaren gatazka konpontzeko bidean aurrera egiteko, 11 greba-egun pilatu baititu dagoeneko.

Bizkaiko metalaren hitzarmena , hitzarmenik zabalena da eragiten dien langile kopuruagatik (56.000 inguru). Sektoreko langileak hitzarmen honen alde eta lan-baldintzen alde borrokatzeko prest agertu dira.

Erabateko blokeoa eta negoziazioa mespretxatzen duen eta sektoreko lan-baldintzen erantzule egiten ez den patronalaren jarrera honen aurrean, uste dugu Eusko Jaurlaritzak esku har dezakeela eta eragile aktiboa izan daitekeela gatazka konpontzeko. Negoziazio- mahaiko gehiengo sindikalak (LAB, CCOO eta UGT) Lan eta Enplegu Sailari eskatzen diogu gatazka honetan bitartekari izan dadila, honela, FVEM ukatzen ari den negoziazio bat ahalbidetu ahal izateko. Hortaz, gehiengo sindikalak negoziazioari eskua luzatzen diogu berriro, bidezko akordio batera iristeko helburuarekin, baina FVEMek bitartekaritza hori onartzen ez badu, gatazka izango da jarraitu beharreko bide bakarra.

Amazonek lanaldi partzialeko langileak diskriminatzen ditu

Amazonek lanaldi partzialerako kontratatuta dauden langileak baztertzen ditu. Lanaldi osoan lan egiten duenari 22 laneguneko oporraldia ematen dio, eta lanaldi partzialean ari denari 18 laneguneko oporraldia.

Joan den uztailean, LABek, Amazon Trapagarango Enpresa Batzordean gehiengoa duen sindikatuak, gatazka kolektibo bat hasi behar izan zuen oinarrizko gai hauek argi uzteko:

    • Langileen Estatutuaren 38. artikuluak 30 opor-egun ordaindurako eskubidea ezartzen du urtean, eta ez dago bereizketarik langileak lanaldi osoko edo partzialeko kontratua izateagatik.

    • Estatutuaren 12. artikuluak ezartzen du lanaldi partzialeko plantillak lanaldi osoko langileen eskubide berak dituela.

    • Bizkaiko garraio hitzarmen kolektiboak 22 laneguneko oporraldia ezartzen du, lanaldi osoaren edo partzialaren artean bereizketarik egin gabe.

Gaur, urtarrilak 9, gatazka kolektiboa konpontzeko epaiketa egin da, eta berriro ere berretsi behar izan dugu oporrak kalkulatzeko kontratuaren iraupena dela garrantzitsua, lan egiten den egun edo ordu kopurua edozein dela ere.

Merkataritza elektronikoaren erraldoiak oraindik ez du ulertzen oporren iraupena kalkulatzerakoan ez dela kontuan hartzen egunean lan egiten den ordu kopurua. Hori dela eta, LABek, gaur epaitegian defendatu du opor berberak dituztela lanaldi partzialean edo lanaldi osoan dagoenak. Ordu gutxiago lan egiteak ez ditu oporrak murrizten, opor horiek hartzeko eskubidea dago lan egindako egunengatik.

Hori da Amazon handi egiten duen eta Jeff Bezos aberasten duen prekarietatearen eta lan esplotazioaren eredua. Biktimak baldintza prekarioetan eta abusuzkoetan klik egiten duten langileak dira.

Langileen pobretzeari aurre egiteko, soldaten eguneratzea eta zerga erreforma aldarrikatzen ditugu

Aipatu ohi den “urtarrileko aldapa” aurtengoan handiagoa izaten ari dela salatu dugu gaur Bilbon egindako agerraldian. Bizitzaren garestitzearen aurrean instituzioek neurri partzial eta ez nahikoak besterik ez dituztela salatzearekin batera, soldaten eta pentsioen kontrako erasoa deitoratu du Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak.

Lan baldintzei dagokionez, Estatu mailako gutxieneko soldata igotzeko asmoa adierazi du Gobernuak. Igor Arroyok adierazi duenez, “estatu mailako gutxieneko soldata ez da nahikoa Hego Euskal Herrian bizi baldintza duinak ahalbidetzeko. Europako Gutun Sozialak gutxieneko soldata batazbesteko soldataren %60an kokatzea gomendatzen du eta horri eutsita 1.400 eurokoa izan beharko luke Hego Euskal Herriko gutxieneko soldatak. Hala Chivite nola Urkulluren lehentasunak horixe izan beharko luke: gutxieneko soldata arautzeko ahalmena eskuratzea. Eta hori lortu bitartean, patronalari presio egin beharko liokete akordio intersektorial baten bidez aipatutako neurria aplikatu ahal izateko. Utzikeriaz ari dira Chivite eta Urkullu. Lan baldintzak euskal herritarren kezka nagusietako bat da, eta eurak beste alde batera begiratzen ari dira”.

Bestalde, KPIaren araberako soldata igoerak bermatzea lehentasunezkoa izan beharko luke; are eta gehiago kontutan hartuta elikagaiek %15eko garestitzea izan dutela. Arroyoren arabera, “KPIaren araberako igoera minimo bat da, horri uko egitea soldaten kontrako erasotzat jo beharra dago. Eta hor daude kokatua hala administrazio publikoak (KPI azpiko igoerak ezarri dizkiete langile publikoei) nola CEN eta Confebask patronalak: soldaten kontrako erasoaldia da eurena. Horren eragina da ikusten ari garen negoziazio kolektiboaren blokeoa, azpikontratutako eta feminizatutako eremuetan are nabarmenagoa dena”.

Blokeo horren aurrean greba eta mobilizazioen aldeko apustua berresten du LABek. Ildo honetan, datorren seihilekoan 30 sektoretan grebak edota mobilizazioak aurreikusten ditu LABek. Greba hauen helburua, KPIa aplikatu eta 1400 euroko gutxieneko soldata bermatzearekin batera, bestelako hobekuntzen beharra jarriko du LABek mahai gainean, hala nola, lanaldiaren murrizketa, malgutasunaren mugapena edota emakumeek pairatzen dituzten diskriminazio egoerak. Herri baten ongizatea ez dute adierazle makroekonomikoek finkatzen, prekarietate eta pobrezia mailak baizik, eta adierazle horietan atzerapausoak eman dira azken urte hauetan, sortzen den aberastasuna geroz eta okerrago banatzen baita. Soldata eta lan baldintza duinak dira ondasunaren banaketa orekatuago baterako hanka, zerga politikarekin batera. “Borroka sindikalen bidez, ondasunaren banaketa lehiatzen ari gara” baieztatu du Arroyok.

Kontratazioari dagokionez, azken egunotan pasa den urteko lan erreforma zuritzeko saiakera deitoratu du LABek. Lan erreformak egonkortasuna ekarriko zela esaten bazuten ere, egiten diren kontratu berrien %76,5 aldi baterakoak izaten ari dira. Gainera, aldizkako kontratuen kopurua %90 hazi da eta frogaldia gainditzen ez duten langileen kopurua hirukoiztu da. Horiexek dira Patronalak erabiltzen ari den trikimailuetako batzuk behin-behinekotasunari eusteko. Honela, behin-behinekotasun tasa era apalean jaitsi bada ere, Europako bataz bestekotik urrun jarraitzen dugu: %14,5 Europan, %21,6 Hego Euskal Herrian.

Langabeziaren datuen inguruan egindako irakurketa baikorrekin ere kritiko azaldu da Arroyo: langabezia datuekin batera, beste bi datu hartu behar dira kontutan: batetik, populazio inaktibo gisa konputatzen diren langileak, nagusiki etxean lan egin bai baina enplegurik ez duten 200.000 bat emakume; eta bestetik, enplegu bat izan arren hilero 1.400 euro gordinen azpitik jasotzen duten 400.000 bat langile. Hiru multzo hauek batuz gero, hauxe da emaitza: 25 eta 64 urte artean 800.000 langilek (alegia, bitik batek) ez du behar besteko diru-sarrerarik.

Pentsioei dagokionez, hala Espainiako nola Frantziako Gobernuek murrizketa berriak aurreikusten dituztela salatu du Arroyok. Pentsio sistema publikoaren ahultzea ekarriko lukeen erreforma aukerak zabalik daude Madril zein Parisen.

Amaitzeko, LABen koordinatzaile orokorrak BEZaren zergaren murrizketa nahiz diru-sarrera baxuko familientzako laguntzak hartu ditu hizpide. Hilabete batzuetarako partxeak baino, egiturazko zerga erreforma eskatu du Arroyok. Gutxienez hiru neurri jaso beharko lituzke erreforma horrek: Kapital errentei %1 eta %10 arteko errekargoa ezartzea; Elkarteen Zergaren kenkariak ezabatu eta %35 tipo nominala ezarri; PFEZn kapitalaren errentei lan errenten trataera bera eman eta gehienezko tipoa %60ra igo.

EAEko eskola-jangela eta garraioan kalitatezko zerbitzua lortzeko, eskaera bat erregistratu dugu elkarrizketa mahaia dei dezaten

Gaur, 2023ko urtarrilaren 9an, eskaera bat erregistratu dugu, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz jaunari eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Xabier Aizpuruari zuzendua, langileen ordezkariekin elkarrizketa mahaia lehenbailehen dei dezaten, gai hauei buruzko negoziazio-prozesua hasteko:

    • Agindua, 2000ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako derrigorrezko irakaskuntzako eta Haur Hezkuntzako jangelak arautzen dituena.

    • Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen zirkularra, kudeaketa zuzeneko jangelen funtzionamenduari buruzkoa.

    • 69/2015 Dekretua, maiatzaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzkoa, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak finantzatua.

Jangelak eta eskola-garraioko zerbitzua seguru eta kalitatezkoa nahi ditugu, bai ikasleentzat bai langileentzat, eta, horretarako, ezinbestekoa da Hezkuntza Sailak baliabide gehiago ematea.

LABek ez du elkarrizketa sozialean parte hartuko

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailburuak, Idoia Mendiak, adierazpenak egin ditu esanez ez duela baztertzen “LABek elkarrizketa sozialean parte hartzea”. Modu interesatuan egin ditu adierazpenak sailburuak, ondo baitaki zein den LABen posizioa elkarrizketa sozialari dagokionez. Argia eta ezaguna da LABek elkarrizketa sozialeko mahaiarekiko LABen jarrera: ez du parte hartzen, ezta hartuko ere, kritikatzen duen elkarrizketa sozialeko eredu horretan. Beraz, Idoia Mendiak aditzera emandakoa gezurtatzen du LABek.

LAB oso kritikoa da Eusko Jaurlaritzarekin, patronalaren interesen aurrean men egin eta ez dituelako bultzatzen eta sustatzen langileok behar ditugun akordioak. LABek bere azken Biltzar Nagusian bere profil soziopolitikoa indartzea erabaki zuen: egoera eraldatzeko proposamenak lantokietan eta kalean borrokatzeaz gain, parte hartze gune desberdinetan ere borrokatzea erabaki zuen, egungo Gobernua eta patronalaren arteko sintonia horiek agerian utziz.

Elkarrizketa Sozialeko mahaiari dagokionez, orain arteko erabakian berresten gara, beraz. Patronalaren eta Jaurlaritzaren politikak zuritzeko helburua baino ez du Elkarrizketa Sozialeko mahaiak. Bidenabar, esan, Estatuarekiko guztiz menpekoa den elkarrizketa eredu bat sustatu nahi dela, lan harremanetarako eta babes sozialerako marko propioa eratzeari bizkar emanez.

Idoia Mendia eta Jaurlaritzak, gehiengo sindikalak errespetatu eta gutxiengo sindikalarekin eraiki den elkarrizketa mahai antidemokratiko hori bertan behera utzi beharko lukete. Erabaki hori hartu ordez, errealitatea desitxuratu eta jendartea nahastu besterik ez dute egin, egiazkoak ez diren mezuak zabalduz.

Prekaritatea handitzearen truke, enplegua egonkor

Hego Euskal Herrian langabezia zertxobait igo da aurreko hilabetetik, azaroan baino 205 langabetu gehiago baitzeuden abendu bukaeran. Urte arteko datuei dagokionez ordea, iaz baino langabe kopuru txikiagoa dago. Datu orokorrez gain, interesgarria da kolektibo kalteberenen datuen bilakaera ikustea, sortzen eta deuseztatzen den enpleguaren kalitatearen inguruko informazioa ere jasotzen baitugu.

Emakumeak. Urte arteko datuei erreparatuz, arreta deitzen du adin tarte eta herrialde guztietan emakume eta gizonen langabeziaren bilakaerak joera desberdina izan duela. Nafarroako Foru Erkidegoan (NFE) esaterako, gizonen langabeziak %4,6 egin badu beherantz, emakumeenak gora egin du %1,1ean. Joera hori herrialdez herrialde errepikatzen da, eta emakumeen langabezia murriztu den herrialdeetan ere gizonezkoena baino proportzio txikiagoan gutxitu da. Hilabete arteko datuei erreparatuz ordea, emakumeen langabeziak beherantz egin du ia herrialde guztietan, gizonezkoenak gorantz egin duen bitartean.

Gazteak. 25 urte azpiko langileen langabeziak beherantz egin du, bai urte arteko datuei dagokionez, batez bestekoa baino gehiago murriztuz eta baita hilabete arteko datuei dagokienez ere. Datu horiek sortzen den enpleguaren kalitatearen inguruan gogoeta egin beharra erakusten dute. Izan ere, gazteek betetzen dituzten enplegu prekarioak dira sortzen ari direnak.

Lan erreforma burutu zenean, behin-behinekotasunaren ordez bestelako ezegonkortasun egoerak sortuko zirela genion, eta horrela ari da izaten, aldizkako finkoen figura indartu baita lehenago behin-behineko kontratua zutenen kalterako. Edonola ere, behin-behinekotasuna oso modu indartsuan mantentzen da oraindik, kontratu berri guztien %76,25 izateraino.

Datuak datu, langileriak badaki zein den bere eguneroko ogia: ezegonkortasuna eta prekaritatea enpleguan, prezioen garestitze orokorrek eragindako pobretze automatikoa, zerbitzu eta prestazio publikoen murrizketen ondoriozko pobretzea. Krisi ekosozial betea da bizi duguna, hiru langiletik bik prekarietate egoera bizi du, ezin dugu errealitatea eraiki datu horiekin.

Urgentziazko neurriak ezarri behar dira berandu baino lehen. Neurri horiek aberastasunaren bidezko banaketari erantzun beharko diete, baita zerbitzu publikoak indartzeari edota krisi ekologikoari bidezko aterabidea emateari. Eta horretarako, burujabetzen urratsak eman eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua eratzen hasi beharko gara gaurdanik.

2023an lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:
2007 – 2008 – 2009 – 2010 – 2011 – 2012 – 2013 – 2014 – 2015 – 2016 – 20172018 – 2019 – 2020
202120222023

59

Araba: 11 | Bizkaia: 11 | Gipuzkoa: 16 | Nafarroa: 12 | Iparraldea: 5 | Kanpoan: 4

Prekaritateak eraildako 59. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/22Ziburu58 urteko langileaCiycnos itsasontziaItsasontzian lanean zebilela

Prekaritateak eraildako 58. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/22Ziburu30 urteko langileaCiycnos itsasontziaItsasontzian lanean zebilela

Prekaritateak eraildako 57. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/18OiartzunP.M.L.G., 58 urteko langileaDonostiako UdalaIn mision

Prekaritateak eraildako 56. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/15AndoainL.A.M.M., 52 urteko langileaHerreria Zaldigain S.L.Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 55. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/12TuteraKamioi garraiolariaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 54. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/11Bergara64 urteko langileaAlcor seguridadLantokian bere buruaz beste eginda

Prekaritateak eraildako 53. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/12/5Erandio66 urteko langileaAstilleros MuruetaMetalezko pieza gainera jausita

Prekaritateak eraildako 52. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/29AtarrabiaC.A.L., 42 urteko langileaTotem diskotekaErasotuta

Prekaritateak eraildako 51. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/28Etxarri Aranatz51 urteko langileaIndustrial de Armaduras OmniaPrentsa mekanikoak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 50. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/27GasteizDHLEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 49. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/27Zintruenigo54 urteko langilea
Construcciones metálicas Eneis
Altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 48. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/24Kaseda46 urteko langileaViscofanEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 47. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/11/10Ondarroa66 urteko langileaCorvo arrantza-ontziaUretara erorita

Prekaritateak eraildako 46. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/23AbadiñoU.A.A., 46 urteko langileaElectricidad Anboto SLEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 45. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/18Erandio32 urteko langileaReformas MaverAmiantoa kentzeko lanetan altueratik erorita. Egun batzuk barru hil zen

Prekaritateak eraildako 44. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/16Itsasoan, kostaldetik 10 miliara59 urteko langileaArrantzontziaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 43. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/04La Puebla de AlbortĂł (Zaragoza)58 urteko langileaGruas VallarĂ­nKarga gainera erorita

Prekaritateak eraildako 42. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/05Mallen (Zaragoza)E.J.G.C., 42 urteko langileaIn itinere

Prekaritateak eraildako 41. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/01Lantziego61 urteko langilea

Prekaritateak eraildako 40. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/10/01Lantziego60 urteko langilea

Prekaritateak eraildako 39. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/23ZestoaA.E.V., 54 urteko langileaAcciona Facility ServicesIn itinere

Prekaritateak eraildako 38. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/19AmurrioI.S.C., 32 urteko langileaHaurreskolak PartzuergoaIn itinere

Prekaritateak eraildako 37. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/19Aduna35 urteko langileaAburuza SagardotegiaTraktorearekin istripua

Prekaritateak eraildako 36. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/08ElorrioF.T., 54 urteko langileaExplotaciĂłn Forestal Zalduspe SLHiru egun lehenago izandako istripuaren ondorioz, zuhaitz batek buruan jota

Prekaritateak eraildako 35. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/07LegorretaJ.C.U., 50 urtetako langileaEredu S.Koop.Ez traumatikoa

Prekaritateak eraildako 34. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/09/06UrruñaI.D., 50 urtetako langileaHondeamakinak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 33. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/08/30ZarautzA.J.L., 47 urtetako langileaELESA TRANSFORMADORES SAUEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 32. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/21Gasteiz33 urteko langileaMakina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 31. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/17ArrasateConstrucciones MoyuaEz-traumatikoa

Prekaritateak eraildako 30. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/18PitillasC.P.Q., 56 urteko langileaPiensos CostaErrepide-istripua kamioia gidatzen ari zela

Prekaritateak eraildako 29. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/16ErandioJ.B.A., 61 urteko langileaObrador AsuaBerriEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 28. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/13Donostia62 urteko langileaIn itinere moto istripua

Prekaritateak eraildako 27. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/07/05Seychelleak44 urteko langileaINPESCAEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 26. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/06/05ZumarragaJ.C.P.T., 59 urteBTS RodsEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 25. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/06/04Oiartzun61 urteTransportes InsaustiEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 24. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/31Agurain61 urteKamioilariaErrepidean beste bi autorekin izandako istripuaren ondorioz

Prekaritateak eraildako 23. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/23ZaldibarJ.R., 52 urteIndustrias Gonzalo ArizagaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 22. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/21ArgedasJ.A.Z.H., 28 urteAN Avícola MélidaAuto istripua lanera bidean

Prekaritateak eraildako 21. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/18Burlata22 urteIturrondo industrialdeanMakina altxatzaile batek harrapatuta. Istripua gertatu eta sei egun beranduago hil da

Prekaritateak eraildako 20. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/11AzkoitiaR.O.G., 62 urteMontajes Olaizola S.L.Garabia maneiatzen zebilela altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 19. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/05/05SantakaraLaneko kamioia gidatzen izandako istripua

Prekaritateak eraildako 18. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/04/23DonostiaA.R.J., 61 urteko langileaGureakEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 17. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/04/18Erriberabeitia48 urteko langileaJutrova de TransportesGidatzen zuen kamioia amilduta

Prekaritateak eraildako 16. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/04/17ZanbranaR.M.K., 39 urteko langileaStan Rad SLGidatzen zuen kamioia iraulita

Prekaritateak eraildako 15. langilea


DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/04/10Ekora21 urtetako langileaUpategiaGidatzen zuen traktorea iraulita

Prekaritateak eraildako 14. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/04/03Andosilla54 urtetako langileaConstrucciones Resano e Hijos, SLAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 13. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/03/27Albacete (Espainia)OñatransKamioi istripua

Prekaritateak eraildako 12. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/03/16Beasain60 urteko langileaCAFEz traumatikoa, handik 2 egunetara hil zen

Prekaritateak eraildako 11. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/03/07Tartas (Landak)27 urteko M.D.Ryam Bio-birfindegiaProduktu toxikoekin gertatutako intoxikazioa

Prekaritateak eraildako 10. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/03/03Baiona50 urteAuto tailerraAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 9. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/02/22Pasaia61 urteko F.L.M.Mendiola aroztegiaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 8. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/02/22Arrigorriaga51 urteko langileaConformados FACMEPieza batek jota

Prekaritateak eraildako 7. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/02/22Donibane Lohitzune52 urtetako A.L.San Tomas Akinokoa lizeoaErahilda

Prekaritateak eraildako 6. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/31Donostia32 urtetako A.S.S.Telefonicaren azpikontrata batean autonomo faltsuaAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 5. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/27Bilbo56 urteko M.E.C.M.Bilboko UdalaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 4. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/15AraiaHarrapaketa

Prekaritateak eraildako 3. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/12ZestoaI.A.E. 51 urteIndustrias ArtzubiaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 2. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/12ItzaA.A. 58 urteIruñerriko Mankomunitatea (SCPSA)In itinere

Prekaritateak eraildako 1. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
23/01/09IzarraR.U.S. 53 urteKutxabankEz traumatikoa

Nafarroako Zuraren Hitzarmena, sektoreko negoziazio kolektiboan borrokari uko egitearen bertze adibide bat

Nafarroako Zuraren industriaren hitzarmen kolektiboari buruzko gaurko bileran, ELA eta CCOO sindikatuek eta ADEMAN eta ACEN patronalek sektoreko langile-klaseak behar duena izatetik oso urruti dagoen akordioa lortu dute. Bertze adibide triste bat negoziazio kolektiboan, borrokari berriz ere uko egin baitzaio azkenean patronalaren planteamenduak onartzeko.
Ez da harritzekoa gaur lorturiko akordioan CCOO egotea. Bai, ordea, ELA egotea; izan ere bere diskurtsoetan behin eta berriz erraten dute ez dutela hitzarmenik sinatzen baldin eta KPIren igoera bermatzen ez bada. Oraingoan ikusi behar izan dugu nola ELAk —sektoreko ordezkaritza sindikalaren %50 inguru du— ontzat eman dituen patronalaren kalkuluak, 2021eko KPIari (%6,6) 2020ko KPI negatiboa (-%0,6) kenduz, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera soldataren %6ko igoera adostuz. Eta uko horrek ekarriko du sektoreko langileek ezin eutsi ahal izatea erosteko ahalmenari.
Erosteko ahalmena ez bermatzeaz gain, bi urteko indarraldirako akordio baten aurrean gaude, gainerako gaietan inolako aurrerapenik edo hobekuntzarik izan gabe. Horrez gain, urtean 8 orduko baimen ordaindua dugu ezkontideari, izatezko bikotekideari eta odol-ahaidetasuneko 1. mailako senideari tratamendu onkologikora laguntzeko. Baimen horrek ez die langileen beharrei erantzuten, kasu horietan sortzen zaizkien benetako premiei.
LABek azpimarratu nahi du akordio eskas horretara iritsi dela, sindikatu honen atsekaberako, patronalaren planteamenduak hobetzearen aldeko inolako mobilizazio edo borroka bultzatzatzeari uko eginez. Eta, azkenean, ELAk eta CCOOk patronalaren planteamendu horiek onartu dituzte, noski. Puntu honetara iritsita, galdetu beharko genuke zergatik utzi diren arautu gabe bi urtez sektoreko langileen lan baldintzak, azkenean patronalek ezarri dutena onartzeko.
LAB beti egonen da prest Nafarroako Zurgintzako langileen lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatzeko eta horretarako, une honetatik aurrera, hurrengo hitzarmenaren negoziazioan jarriko dugu arreta.

Amazonen aurkako salaketa, greba eskubidea urratzeagatik

Abenduaren 22an eta 23an, Trapagarango Amazoneko langile gehienek LABek deitutako 2 greba egunekin bat egin zuten. Langileek ekoizpenaren zati handi bat geldiaraztea lortu zuten: 60.000 pakete inguru mugitu behar zituzten 2 egun horietan. Merkataritza elektronikoaren erraldoiaren zuzendaritzak sistematikoki urratu zituen askatasun sindikalerako eta grebarako eskubidea eta LABek Amazon salatu du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzan.

Hauek dira Amazonek erabili zituen trikimailuak:

  • -Goizez lan egin ohi duten langileei txanda aldatu, gauez lan egitera bidaliz, grebalariak ordezkatzeko.
  • -Bizkaitik kanpoko beste lantoki batzuetako langileak ekartzea, grebalariak ordezkatzeko.
  • -Langile bera jardunaldi berean 4 lanpostu desberdin betetzen jartzea.
  • -Greba Batzordeko kideak lantokitik kanporatzea.
  • -2 arduradunen sarrerako ordutegia aurreratzea 3 trailer deskargatzeko, hori ez denean haien funtzioa.
  • -Lan egiten zuten langileek enpresak ezarritako segurtasun arau asko urratu zituzten, instalazioetara Norbere Babeserako Ekipamendurik gabe sartuz edo ibilgailuentzako soilik diren guneetara oinez sartuz.
  • Amazonek ekoizpena aurrera ateratzeko helburuarekin egin zituen grebarako eskubidearen urraketa horiek guztiak, baina 2.600 pakete baino ezin izan zituen atera, grebaren 2 egun horietarako aurreikusita zeuden 60.000 baino gehiagotatik. Gertakari horiek askatasun sindikalerako eta grebarako eskubideen urraketa dira, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzari jakinarazi dizkiogu. Datorren astean, langileak berriro bilduko dira eta enpresaren itxitasunaren aurrean eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren erabakiko dute.