Txostenak Nafarroa zein EAEko gobernuak garatzen ari diren zerga-politikak aztertzen ditu. Egun soldatapeko lanak, aitortutako errenten %80 osatzen duela esan dezakegu. Zentzu honetan, adierazgarria da txosten honek biltzen dituen grafikoetan dauden datuei begiratzea. Honela, jatorriaren araberako aitortutako batez besteko errentak, konpara daitezke. Bestalde, hamabosten Europar Batasunean (EB-15) presio fiskal orokorra 2001. urtean BPG-ren %41 zen, hau da, Hego Euskal Herrian baino 9,4 puntu inguru altuagoa. Burutu beharko litzatekeen zerga-politika, gaur egun bultzatzen ari den kontrakoa da, hain zuzen. Beharrezkoa da egungo legeria erregresiboa desegitea eta txosten honen amaierako atalean ondorio gisa zehazten diren gakoetan legeak egitea.
Blog Page 1582
Egokitu zure kuota
Bidezkoa, beharrezkoa, justua. Gero eta gehiago izango BAGARA egokitu zure kuota
Langile guztiak aintzat hartu eta denon eskubideen defentsan aritzeko bokazioz kuota sistema justu eta ekitatiboa eskaini nahi dugu LABen. Norbere egoera ekonomikoari hobekien egokitzen zaion sistema da, LABen afiliatzeak ematen dizkigun eskubide eta aukerak ahalik eta langile gehienen eskura jarri nahi ditugu. Klase elkartasun kuota da, lan baldintza hobeak dituzuen langileek egiten duzuen ekarpenari esker, prekarizatuen diren langileei LABen antolatzeko aukera eskatzen diezue.

