2025-12-22
Blog Page 1551

Justizia Administrazioko langileen elkarretaratzea 14 trebatzaileen kaleratzea salatzeko

EAEko Epaitegietan 14 trebatzaileen kaleratzearekin langileen desadostasuna erakusteko asmoz, Justizia Administrazioko langileek 15 minutuko elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako, Bilboko eta Gasteizeko epaitegiaren aurrean Justizia arloko ELA, CC.OO., CSIF eta LAB sindikatuek deituta.


Dumboako langile ohiak protestan, langabezia prestazioaren inguruan izaten ari diren arazoak salatzeko

0

Dumboa eraikuntza enpresako langile ohiek elkarretaratzea egin zuten ostiralean Donostian esku artean duten arazoa salatzeko. Enpresak bere momentuan, azpikontratazioaren aldeko apustua egin eta bere langile ia guztiak kaleratu zituen, kalteordaina eta lan egindako azken bi hilabeteak ordaindu gabe. Langabezia saria jasotzen hasi ziren orduan, eta era berean, epaitegietako bideari ekin zioten, kaleratzeen aurka.

Nuevo accidente mortal en la obra pública

La mayoría sindical convoca una concentración para el próximo martes ante las oficinas de Metro Bilbao.

LABen atxikimendua Independentistak sareak urriaren 12rako egindako deiari

INDEPENDENTISTAK SAREAk datorren urriaren 12rako Bilbon deitua duen Martxa Berdearekin bat egin nahi du LAB sindikatuak, eta dei egiten diogu euskal langileriari eta orohar, jendarte osoari, Espainia: inposaketa + hondamendia. Independentzia! Lelopean, egingo den martxan parte hartzeko.

Indarrak bildu,Eskubide Zibil eta Politikoak orain

0

Euskal Presoen eskubideen defentsa indartuko du LABek enpresetan

Eskubide zibil eta politikoen aldeko kanpaina martxan du LAB sindikatuak; horren baitan, euskal preso politikoen eskubideen alde enpresetan abiaraziko den ekimenaren berri eman du sindikatuak Donostian, prentsaurrean. Urtarrilaren 8an Bilboko manifestazioan egindako aldarrikapen eta hausnarketei segida emanez, hainbat enpresatako ordezkarirekin partekatua izan den gogoetaren ondotik dator ekimena.

Euskal Herrian zabaldu den garai berriaren aurrean, aldaketa politikoaren bidean, gutxiengo demokratikoek aldeko lanketan langileek parte aktibo izan behar dutela defendatzen du sindikatuak. Horretarako hainbat ekimen jarriko dira martxan, tartean, aipatu bezala, presoen inguruko lanketa enpresetan zabaldu eta indartuko duena. "Euskal presoak lantokietara" lemapean, orain arteko dinamiketan sakondu eta konpromiso berriak bultzatuko ditu LABek, herriz herri, lantokiz lantoki, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari aplikatzen zaion espetxe politikaren erabateko aldaketa exijituz, besteak beste.

Helburua bikoitza da: batetik, egun euskal presoen bizi duten egoeraren gaineko salaketa enpresetara eraman eta konpromisoak bultzatzea, eta bestetik, herrietan (azken ostiralak) antolatzen diren ekimenetan nahiz LABek propioki bultzatutakoetan langileen parte hartzea indartzea.

Oraingoz ia 100 enpresetako sail sindikalek bat egin dute ekimenarekin, baina lanketa hasi besterik ez da egin, ahalik eta enpresa gehien batzea baita asmoa.

Informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa EITBn

0

Ipar Hegoa eta LABek informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

Informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa EITBn

0

Ipar Hegoa eta LABek informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

Betetzen al du EITB komunikazio taldeak bere zeregin informatiboa zerbitzu publiko moduan?

0

Aztiker-ek, Ipar Hegoa fundazioaren aginduz, EITB taldeko informatiboak aztertu ditu. Hiru gai nagusi landu ditu honen inguruan. Lehenik eta behin, lurraldetasunaren trataera eta subjektu politikoen protagonismoa. Bigarrenik, emakume eta gizonek albistegietan dituzten protagonismoa eta errepresentazioa. Hirugarrenik, informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoa.