2026-10-02
HomeIndustriaMetalgintzaOrdu beteko lanuzteak ALFA enpresan soldata murrizketen aurka

Ordu beteko lanuzteak ALFA enpresan soldata murrizketen aurka

Azken Lan Erreformaz baliatuz, ALFA taldeko zuzendaritzak, aspaldidanik buruan zebilkion bere asmoa aurrera eramatea erabaki du; Eibarko langileei soldataren % 10a jaistea, alegia. Azken urteotan enpresako zuzendaritzak egin duen kudeaketa txarraren erantzule bilakatu nahi ditu langileak.
Egoera honen aurrean ALFA Taldeko ordezkaritza organuek mobilizaziorako deia luzatu die langile guztiei. Eibarren martxoaren 27, 28 eta 30ean ordubeteko lanuzteak deitu dituzte turno bakoitzean eta Soraluze eta Berrizko Industrias Gol eta Mallabi eta Abadiñoko Mecánicas Mallabin elkarretaratzeak egingo dituzte egun berberetan 13:30etatik 14:30etara.

Honekin batera, Martxoak 29an Hego Euskal Herrian izango den greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

125 udal baino gehiagotako langile batzordeek bat egin dute EAEko udaletan urriaren 8ko greba deialdia babesteko aurkeztu dugun mozioarekin

Hamarnaka udal eta zerbitzu itxiko dira urriaren 8ko greba egunean. Izan ere, 125 langile batzordetik gora dira EUDELi eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE...

Salatzen dugu Bilboko Portuko amarratzaileen aurka kaleratzeak, zigorrak eta presioa darabiltzala enpresak

Enpresak berriz ere marra gorri bat zeharkatu du: beste ordezkari sindikal bat kaleratu du bere eginkizun sindikala betetzeagatik eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak defendatzeagatik. Enpresak mobilizatzen direnei eta lantaldearen alde aurpegia ematen dutenei ezarritako zigorren beste adibide bat da azken kaleratze hau.

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.