2026-04-09
Blog Page 1529

Euskal Herriko, Galizako, Kanarietako eta Kataluinako sindikalgintza nazionalaren adierazpen amankomuna

0
Canarias: Intersindical Canaria
Euskal Herria: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU
Galiza: CIG, CUT
Països Catalans: Intersindical-CSC

Langabezian dauden langileek bat egiten dute martxoaren 29ko Greba Orokorrarekin

0

Madrildik inposatzen ari zaizkigun erreformak langabeziaren gorakada eragiten ari dira. Orain, lan errefomarekin, egoera are eta latzagoa ari da bihurtzen. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek eta enplegu politikako idazkari Oihan Ostolazak, momentuko egoerarekin batera, lan erreformak langabezian izango duen eragina aztertu dute gaur prentsaurrean. 

 Langile langabetuak Greba Orokorraren alde (Prentsaurrekoaren edukiak)


Lagundu gaitzazu M29aren jarraipen osatu bat egiten

0

MARTXOAREN 29an Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorraren inguruko albiste, euskarri eta arrazoiak zabaltzeko atal berezia osatu du LAB sindikatuak bere webgunean (http://www.labsindikatua.org/eu/hasiera/greba-orokorra).

Aurrelanketaren eta egunean bertako jarraipena egiteko tresna izatea ere bilatzen du atal honek eta honetarako ekimen ezberdinen argazki, bideo eta albisteak jasoko dira bertan.

Grebaren jarraipen txukuna egin ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa izango da, eta mezu honen bitartez greba bultzatzeko ekimenen eta greba egunean bertan izango diren deialdietako irudi eta bideoak LAB sindikatura helarazteko eskaera luzatu nahi dizuegu.

Beraz, prestatu kamerak eta hasi argazki eta bideoak ateratzen. Erakutsi diezaiogun mundu guztiari oraindik asko garela langileon eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokan ari garenak.

ARGAZKI, BIDEOAK… NOLA eta NORA BIDALI
Webgunean aldi bakoitzeko 5 artxibo bidaltzeko aukera eskaintzen duen "BIDALKETAK"  egiteko formulario bat jarri dugu martxan.  

ANIMO eta MILA ESKER

GREBA EGUNEKO MOBILIZAZIOEN ORDUTEGIA

Greba egunean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango diren eguerdiko manifestazioen eta arratsaldean herri ezberdinetan izango diren mobilizazio ezberdinen ordutegiak.

 Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizko eguerdiko manifestazioak
 Arratsaldean Hego Euskal Herriko herri ezberdinetan izango diren mobilizazioak

 

Ainhoa Etxaide: “Ostegunean kalera ateratzea krisiari irtenbide bat emateko inbertsio bat da”

0

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia greba orokorrarren garrantziaz aritu da gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan. Bizi dugun egoerari buelta emateko modu bakarra mobilizazioa eta lana direla azpimarratu du, eta martxoaren 29ko greba orokorra bide horretan kokatzen dela.

Entrevista a Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/12_03_26AinhoaEtxaideBoulevard.mp3{/saudioplayer}

Busturialdean ematen ari den lanpostu suntsiketa salatu zuten larunbatan Gernikan

Larunbatean 500 pertsonatik gora enpresen itxieraren ondorioz Busturialdean ematen ari den lanpostu suntsiketa salatu zuten Gernikako kaleetan. Honekin batera, lan erreformaren ondorioz langileak enpresaren esku geratu direla azpimarratu zuten, eta honen aurrean, Busturialdean inoiz baino arrazoi gehiagorekin, datorren 29an izango den greba orokorrarekin bat egiteko deia luzatu zien herritar guztiei.

Aurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari

0

Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da. Zortzi urte pasa ondoren 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa, Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz. Sindikatuek behin eta berriro aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eginiko eskaerek ez dute erantzunik jaso Hezkuntza Saileko sailburua den Isabel Celáarengandik. Gaur sektorean %87ko ordezkaritza dugun LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuok berriro eskaera luzatzen diogu, aurreakordioaren garapena exijituz.

Hezkuntza sailari mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu die LAB-ELA eta STEE-EILASek

0

Pasadan ostiralean Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen %87ko ordezkaritza duten LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuek berriro ere aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu zioten Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailari. Sektorean indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da eta 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz.


Zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen garapenerako akordioa sinatu da Donostiako udalean

Marxoaren 19an Donostiako Udalak, Langileen Batzordeak, langileen ordezkarien gehiengoren babesarekin, 2012rako Donostiako udal langileen lan baldintzei dagozkien negoziatutako akordioak jasotzen dituen idatzia aurkeztu zuen. LABek proposamena aztertu du eta gero, positiboki baloratzen ditugu bai akordioa bera baita atal bakoitza ere.